Mutilmedia

Internet, teknologia eta kultura

Euskarazko Wikipediak 25.000 artikulu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena. Muga gainditu duen 25.000 artikulua Euskal Herriak Bere Eskola izan da. Aurrekoa, Finlandiako Maunu herriaren ingurukoa izan da, eta 25.001.a Sunset Boulevard filmaren ingurukoa. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, [...]  2008/04/07 - 23:36:16

Euskadi Gazteak Sorkunen single berria baztertu du

Ezaguna da jada albistea euskal blogosferan. Berriak Sorkuni egindako elkarrizketaren berri jakin nuen Zabaldu.com-en bitartez; abeslari errenteriarrak bertan azaltzen duenez, Euskadi Gazteak ez du bere single berria irratirako onartu gogorregia delako! Albistea zabaldu bezain laster, beraien ekarpena ere egin dute Gaztelumendik eta Teketenek, besteak beste, bideoklipa zabalduz. Euskadi Gaztearen zentsura honi gaitzespena erakutsi eta jendeak gertatzen [...]  2008/03/06 - 10:18:08

CAF-Elhuyar sariak banatu dira

Joan den otsailaren 29an, ostiralarekin, CAF-Elhuyar zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako artikuluen XIV. edizioaren sariak banatu ziren Elhuyar fundazioaren egoitzan. Urtero saritzen diren dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko saria ere eman da: Artikuluen atalean, lehenengo saria Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino lanarentzat izan da. Egilea nire [...]  2008/03/03 - 12:08:09

Mintegia Madrilen: Informazioa eskuratzearen oinarriak eta joerak

Informazioa eskuratzea: oinarriak eta joerak (Recuperación de información: principios y tendencias) izeneko mintegia aurkeztu du Madrilgo Complutense Unibertsitateak datorren martxoaren 4 eta 5erako. Unibertsitate honetako Dokumentazio Zientzien Fakultatean izango da, eta informazioa eskuratzearen eta lengoaia naturalen prozesamenduaren inguruko hitzaldi ezberdinak eta mahai-inguru bat izango dira bertan, bi egun horietan zehar. Hona hemen programa: Martxoaren 4a: 10:00 - [...]  2008/02/25 - 11:43:22

5 urte Egunkaria gabe

Gaur, 2008ko otsailaren 20a, Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik 5 urte bete diren honetan, auziaren itxiera eskatzen darraigu. Noiz arte? Egunkaria libre!  2008/02/20 - 12:26:07

Esku bakarrez idatzitako hitzak

Microsiervosen bitartez iritsi naiz One handed words izeneko blog sarrera batera. Bertan, QWERTY teklatu batean ohiko mekanografiarako eran oinarrituz esku bakarrarekin idatz daitezkeen gaztelaniazko hitzen lehiaketa egin dute. Iruzkinetako batean proposatu dute orain arteko luzeena: extraterrestre. Ez da batere txarra, 14 letra ditu hitz honek, eta konturatzen bazarete ezkerreko eskuarekin idazten dira letra guztiak. Beste erronka [...]  2008/02/05 - 14:34:16

Esan BAI software libreari!

Eusko Jaurlaritzak erakutsitako jarreraren aurrean, Mutilmedia blogetik software librerari BAIETZ esaten diogu! Eta zuk?  2008/01/29 - 21:07:43

Sareko Argia 2008 euskarazko Wikipediarentzat

Aurreko ostiralean banatu ziren Argia Sariak Lasarte-Orian, eta gehienok jakingo duzuenez aurtengo Sareko Argia euskarazko Wikipediarentzat izan da. Sari honek euskal komunitatearen lana berresten du, eta nola ez, inongo irabazi zuzenik ez duen mota honetako proiektu batek saria jasotzea eskertzekoa da, zalantzarik gabe. Ezinbestekoa bihurtu zaigu gaur egun Wikipedia sarean aritzen garenoi, eta bide horretatik, [...]  2008/01/29 - 14:06:21

Iritsi da Search Wikia

Alpha moduan bada ere, gaur eman du argitara Jimmy Walesek bere azken proiektua, zeresan handia emango duena, zalantzarik gabe. Munduko entziklopedia erraldoienaren sortzaileak web bilatzaile baten proiektuari eman dio hasiera oraingoan. Azken hilabeteotan posta-zerrenda baten bitartez talde txikian antolatzen joan dena, gaurkoan ireki da publikoki. Web bilatzaile hau jendeak lagundutakoa izango da. Eta askok galdetuko duzue, [...]  2008/01/07 - 22:44:21

Irratia.com, 100. saioa

Irratia.com saioak 100. emankizuna ospatuko du datorren abenduaren 5ean, asteazkenarekin, gaueko 10etan Bilboko Kafe Antzokian. 2000. urteaz geroztik dabiltza Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi saio hau egiten, euskal sareko berrikuntzak azalduz. Ekitaldi berezi honentzako wikia ere abian jarri dute, eta spot bitxia prestatu dute. Animatu!  2007/11/30 - 15:26:07