Julen
This is the description field.
San Pedro ,ez! ...Satanas!
Joan den larunbateko kontua,...bueno, joan den larunbatekoa ere bai:Larunbata, Sanpedroak,Donezteben bestak,..normalean data hauetan indarrak abuztuko lenbiziko astebururako gorde asmoz, larunbata etxean txintxo gelditzearen aldekoa naiz baina normalean bestara hain errex animatzen ez diren koadrilako batzuk animatuak zeudela eta "ba! gaur da eguna, hau probextu beharko da!"...ta bestara ateri nintzen aspaldiko partez.Afarirako lekua ere lortu genuen, Doneztebe erdi erdian gainera, parranda gunean bertan. Afaltzera sartu eta mahai borobil bat erreserbatua zuten guretzat, komedorea lepo betea eta ondoan "despedidaz" zeuden gipuzkoa aldeko neska batzuk.Hasi ginen afaltzen, hasi ziren sagardo basoak bete ahala, botilak ustutzen, eta antza ondoko mahaiko neska koadrila ere gure bide beretik zihoan.Animoak gotti,lotsak betti, Tourra, Contador, Amstrong, Hamilton,Alonso eta bertzelakoak larrutzen ari ginela, ondoko mahaitik ixiltasuna eskatu eta hor hasi zen nere sufrikarioa; " bertso bat! bertso bat!,..." Sanpedroak Satanas-ak izatera pasa ziren.Momentu haietan ahal izan banu sutan erreko nituzke denak (eta sentipen hori ezta "hiperbole" bat). Izan ere bi bide nituen eta bietan ondorio txarrak: kaso egin eta komedorea jendez lepo zela bertsoa bota izan banu, haiek gipuzkoa aldera eztakit nola bueltatuko ziren baina nik inguruan nituen ezagun eta zonaldeko jende guzien aurrean erridikulua egin izanaren sentipenarekin geldituko nintzen, ze klaro, gainera gero komentatuko zuten "bai, gainera ze mozkorra zegon!"....eta kantatu ezean ere gaizki geldituko nintzen haiekin,..eta hasieran hala izan zen:ez nuen bertsorik bota eta ixildu ziren. tamalez beti bezala nere kontzientzia izan zen ixildu ez zena.Gauzak hala, handik guttira berriz ere: oraingoaz bertso bat kantatzen hasi ziren, antza, eta gero baten batek komentatu zuenez, kostata prestatu zuten bertsoa. Eta hor ez nuen bertzelako irtenbiderik izan;bai edo bai. izan ere bertsoa egiten eman zuten denboraren ondotik zer guttiago? ba bota nuen halako "zortziko ttiki" bat, erantzun nien eta gauza hala gelditu zen.Hala gelditu zen han.buruko motorrak lanean segitu du egun hauetan eta ajeak eta buruko minak gainetik kentzerako hasi dire nere buruarekin eta inguruarekin izaten ditudan "malaostiak" eta "moskeoak".Kontua da larunbatean nere helburua koadrilarekin lasai afaltzea zela, parranda polit bat bota, inor molestatu gabe eta inork molestatu gabe...eta hortan ari nintzela, bat batean "jiji eta jaja" egotetik komedore osoa ixil ixilik niri begira egotera pasatu nintzela...nik deus egin gabe. Badakit kanpotik errex ikusten dela eta txorakeria baten gisan, baina egin fabore ttiki bat: jarri nere aldean.zuek zer eginen zenukete?(erantzunak eta proposamenak onartzen dire!)Tristeena da ez dela lehendabiziko aldia eta seguruenik ez dela azkena izanen, baina bueno, zorionez hau larunbata arratseak izan zuen momentu txar bakarra izan zen. Bertze guzia ongi egon zen: Aspaldiko partez juerga polita!Ez dakit ondoko mahaiko neskek zer pentsatuko duten baina,...seguruenik "bertsolari nafarra ze atxantaua den, ze mozkor zihoan eta ..." pentsatzen bueltatuko zirela, baina bueno, zer egingo zaio?Ala, nahiko pena kontatu dizkizuet eta, aber hurrengoan kontu atseginagorik dakarkidan.bidenabar, ongi segi! 2010/07/05 - 20:57:04
bizi naizela jakin dezaten...
...bizi naizela jakin dezatenjartzera noa bertsuak.. Hala kantatu zuen behin Txirritak eta bueno, nik bertsorik ez bino nik ere antzeko zerbait idatzi beharko dut, kontzientziak azalpen batzuk ematera behartu arazi nau eta. Badire lauzpabortz hilabete luze hemen azkeneko sarrera idatzi nuenetik eta aunitzek abandonatua dutela pentsatuko du baina ez; parentesi ttiki bat bertzerik ez da izan. Urte hasiera mugitu xamarra, denbora falta ideia falta, alferkeria, ...dena elkartu eta emaitza hauxe: Bloga abandonatua uztea! Hala ere hasieran aipatu bezala, jakin hemen nagola, bizi garela eta bloga ere bizi dela. Hilabete hauetako atsedena ongi etorri zaidalakoan espero dut ahal den azkarren hemen berriz ere fundamentuzko zerbait leitzeko modua izanen dela. orain arte ba! ongi segi! 2010/05/18 - 22:24:06
Gure Txokoa dantza taldearen Txokoa
Gaur, orain arte blog honetan egin ez dudan zerbait egin behar dut: bertze blog baten "propaganda".Urteak dire Gure Txokoa Dantza taldea sortu zela. Bertatik pasa gara herriko gazte eta ez hain gazte gehienak.Kontua da azken urte honetan, taldeko "beterano" batzuk taldea utzi eta hau gazte talde baten esku gelditu dela.Aipaturiko taldeak gogoz ekin dio bide berri honi, umeen taldeak taldekieen artean banatuz,ideia berriei bide emanez,...taldea aintzinera ateratzeko intentzioarekin.Azkeneko berrikuntza ateri berri duten Bloga duzue:http://guretxokoadantza.blogspot.com/Bertan ikusiko duzuenez, herriko dantzei buruzko informazioa agertzeaz gain,dantza taldearen Flirck-erako sarbidea ere badu eta bertan dantzarekin lotutako gure herriko hainbat ohiturei lotutako argazki xorta ikusteko aukera dago. Orria ireki berria da baina seguru gaude dantzarako duten adina ilusioarekin mimatzen eta elikatzen badute bloga, herriko ohiturak eta kontuak matte ditugunon kuriositatea ase eta nork daki, geroan edozertarako tresna baliagarria izanen dela.Animo gaztik!!!Ongi segi!! 2009/08/19 - 03:54:09
Adar kontuak
Bai,aitortzen dut, adarrak jarri dizkiot.inguruan ez zuela pena merezi eta astakeriarik ez egiteko erraten zidaten arren, egin dut. Erabakia hartua nuen, horrela ezin nuen segitu.Azken aldian ez geunden gustora, batez ere ni, eta bera ere ez, sumatzen nuen. gure jardunean postura egokia ezin hartuz ibiltzen ginen, biok ere deseroso eta kontuak ezin zuen horrela segitu, ezin nion egiari bizkar ematen segitu eta deus pasa ez balitz bezala aintzinera segi, azken finean horrelako egoeran nekez egiten baita aintzinera.Joan den egunean eman genuen azken paseotxo haren ondotik gauzak argitu zitzaizkidan eta arazoari irtenbidea neuk bertan topatzea erabaki nuen.egia erran kosta zait bikote perfektua topatzea, gauzak diren bezala, baina egina egina dago eta ez dago atzera bueltarik.Harrokeria dirudi baina ez da lehen aldia;Lehen ere jarri izan ditut adarrak baina bertze garai batzuk ziren, orain desberdina izan da.Lehen ume jolasa bertzerik ez zen kontua eta orain aldiz beharrak eraman arazi nau hortaraBadakit erabakia luzera biontzat onerako izanen dela, eta kostako zaion arren, barkatuko didala. Gainera, denborak gaitzak sendatzen omen ditu eta nik uste denborarekin ikasiko duela "adarrak" ongi eramaten.Bera ez dakit nola dagoen.Egia erran kanpotik eztu itxura txarrik,... Dios, ze ongi gelditu den nere mendiko bizikleta bere adar berriekin!!! Orain gauza bakarra gelditzen da: bueltaxka bat ematea!ongi segi! 2009/08/13 - 03:38:03
Aupa Astarloza!
Badago motiborik aurtengo Tour amaierako balorazioa "segidillan" beharrean "habanera"n egiteko! Bejondeizula Mikel! 2009/07/22 - 08:35:07
Eutsi goiari Ekhi!
Etxean eta Kantari nahi zattugu! 2009/07/01 - 20:02:04
Bertze bat artio Mixu!
Iazko urte bukaera tristea izan zen euskal kantagintzarentzat. Lenbizi Mikel Errazkinen utzi gintuen eta ondotik Mikel Laboa izan zen agur erran ziguna. bi euskal kantari, bi euskal artista... Urtea hala ere ezta hobe hasi.Mixu, Sustraiak taldeko abeslariaren ahotsa behin betiko ixildu bait zen. Sustraiak-ek oiloipurdia jartzeko moduko kanturik badu, dudarik gabe hau da bat...bihoa omenaldi gisara! Aupa Mixu! AMATTO (Sustraiak) Zure sabelak bizi emana Zure gorputzak gizon egina Zure bularrak altxatua Zure besoak gerizatua eta Zure amodioak maitatua Zure aholkuak gidatua Zure eskasak kolpatua Eta nere zainetan oraino zure odola dario Nere ohiuek atzarri zaituzte Oinaze ttikiek penatu Nere jakinahiek harritu zaituzte Ezaxolkeriek jostatu Baina zer diozu nere gizon biziazArro ote zire nere hitzez, egintzez Jakinen dut egun batez arro zinenezamodio bat zure alderat daukan gizakiaz Oh Amatto Oin fite zendako oin goizik zendako Oh amatto Oin fite zendako Gogoan zaitut betiko Adiorik ez! 2009/01/05 - 02:06:05
Etxearen kontura!
Krisiarekin gotti ta betti gabiltzan honetan, badaude, antza, orainik Euskal Herrian krisiaren eraginik sumatzen pare bat txoko.:Arraldeko Ostatuak. trago guziak "etxearen kontura" diren ostatu bakarrak. norbaitek ikusi du noizbait Boga Bogan, Sobian edo Tximista egoten den bertze taberna hortan zerbitzariak bezeroari tragoa kobratzen? Ta hala bada, zerbitzariak egun txarra zuen seinale, ezta posible bertzela... ala, ongi segi! 2008/12/11 - 13:34:04
Kantutik Doinura
Azken urte hauetan hameka kantu bihurtu dire bertso doinu.hortarako aski omen da belarri pixkot izatearekin. Kasu hontan Jon Maiaren belarri onak bihurtu du kantu hau bertso doinu.kantua ederra...doinua...neurri arraroa(dena erran behar bada) baina ederra ere! 2008/10/22 - 22:43:06
Urrezko kaiola
Blogean musika jartzeari gustua hartzen hasi naizen honetan, bertze kantu bat.Tigres del Norteren bertze "perla" bat. kaiolak, urrezkoa izanda ere, presondegi izaten darrai...ederra arrazoia! 2008/10/03 - 09:16:17
