Bertsozale Elkartea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Asteburuko zazpi saioekin, bada non aukeratu
Bigarren asteburuan sartuko da Bardoak 2012 Nafarroako taldekako txapelketa, eta ez nolanahi gainera: zazpi saio izanen dira ostiral eta igande bitartean. Bertso merenduak, bertso bazkariak eta bertso afariak, taldekako ekimen honekin gozatzeaz gain, bertsozaleak ere izanen du sabela betetzeko aukera. Otsailaren 10ean, ostiralarekin, bi saio izanen dira, Barañain eta Beran; larunbatean hiru, Txantrea, Intza eta Anizen eta amaitzeko, igandean, beste bi, Leitza eta Iruñean. www.bardoak.com 2012/02/08 - 17:02:19
Asteburuko zazpi saioekin, bada non aukeratu
2012/02/07 - 12:11:06
Kuadrilla arteko txupina bota ondoren badator 2.asteburua.
Arabako Kuadrilla arteko txapelketa abian doa. Hona hemen datorren asteburuko agenda: Otsailak 10, ostirala, Gasteizen Errexala elkartean, 20:30 Bat-batekoa: Gasteizko Errexala Vs Gasteizko Aizkorak zorroztu Idatzizkoa: Trebiñuko Gutxisolo Elkartea Vs Otazuko albokariak Otsailak 11, larunbata, Agurainen Aitxuri elkartean, 14:00etan. Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe Vs Arabako Errioxa Idatzizkoa: Aguraingo Ostegunekoak Vs Aguraingo ostiral iluntzeetako Berbalagunak. Otsailak 11, larunbata, Izarran, Frontoia jatetxean, 20:30ean. Bat-batekoa: Urkabustaizko Izarra Vs Aramaioko Izarrak Idatzizkoa: Izarrako Sorgin zuriak Otsailak 12, igandea, Saratxoko elkartean, 14:00etan. Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak Vs Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Idatzizkoa: Laudioko Bertso-eskola Vs Laudioko kantuzaleak Otsailak 12, igandea, Aramaion, Izarra elkartean, 18:30ean. Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra Idatzizkoa: Izarrako mutilek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak 2012/02/07 - 12:11:06
Bigarren urtez U-morez jardunaldiak antolatu ditu Bertsozale Elkarteko genero taldeak
Villabonako Subijana etxean izango dira jardunaldiak otsailaren 16an eta 23an eta sarrera librea da. Hitzaldien ostean elkarrekin afaltzeko aukera izango da eta horretarako aldez aurretik eman behar da izena umorez@bertsozale.com helbide elektronikoan. Egitaraua: Otsailak 16, osteguna: 18:00etan, Mari Luz Esteban: "Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik". 19:30ean, Ander Izagirre: "Betaurreko moreak jarri nituenean...: kazetaritzatik esperientzia bat". Otsailak 23, osteguna: 18:00etan, Mikel Otxotorena (On:giz elkartea) "Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez". 19:30ean, Maddi Oihenart "Kantugintzatik esperiantzia bat". 2012/02/06 - 18:54:12
"Beste larogei urtian" liburua eta dokumentala eman ditugu argitara
Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du eta urte hauetako ibilbidea jaso asmoz liburua eta dokumentala prestatu ditugu "Beste larogei urtian" izenburupean. Alberto Barandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia eta Lanku bertso zerbitzuak arduratu da DVDaren garapenaz eta argitalpenaz. Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30 euro balio ditu. Bazkideek 21 euro ordainduta eskuratu ahalko dute Lanku.com atarian edo 943 260755 telefono zenbakira deituz. 2012/02/06 - 16:57:09
Jesus Egiguren, bere bertsozaletasunaz eta beste hainbat konturi buruz, HITZETIK
HORTZERAn
PSEeko lehendakari Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari. Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsutik; Eta zapping-ean Mitxelena eta Mañukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata. Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB1n eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en. 2012/02/02 - 18:24:06
Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
Uztailan eta abuztuan bertso udalekuak izango dira aurten ere. Guztira 6 txanda egingo dira: Arrazola (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa; 2 txanda) eta Zuhatza (Araba). Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duzuen guztiok ateak zabalik dituzue. Izena emateko epea: martxoaren 15era arte dago zabalik. Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik albistearen izenburuan. Bestela deitu Euskal Herriko Bertsozale Elkartera (943 69 41 29). 2012/02/01 - 11:34:05
Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa berria
Taldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte. Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen Etxarrin. Taldekako ekimen berri honen xehetasun guztiak www.bardoak.com web gunean segitzen ahal dituzue. 2012/02/01 - 11:34:05
Larunbatean ospatu genuen Bertso Eguna
Urtarrilaren 28an bertsozaleon gozamenerako Bertso Eguna ospatuko genuen Donostian. - 12:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia balkoitik, Bertxako merkatuan eta Konstituzio plazan Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo "Abarkas", Alaia Martin eta Eneko Lazkoz aritu ziren Iker Iriarteren aginduetara. - 18:00etan, Kursaaleko areto nagusian hogeitabost bertsolari oholtzaratu ziren: Jon Azpillagak eman zion hasiera ekitaldiari eta berarekin batera Kursaalen abestu zuten Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Jexux Mari Irazuk. Gai-jartzaileak Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu izan ziren. Ikuskizun ederra eskaini ziguten. - 21:00etan, afaria eta festa izan ziren NiNeu jatetxean. Denetarik izan zen afalostean: Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta, Iratxe Ibarra eta Izar Mendiguren aritu ziren bapatean. Bertso musikatuak eskaini zituzten Ander Lizarralde eta Unai Muñoak. Eñaut Agirrek bertso historikoak harilkatu zituen eta Zarauzko Bertso Eskolak "Bertsolari" pelikulan oinarritutako antzerkia eskaini zigun. 2012/01/30 - 17:19:48
BARDOAK 2012 Nafarroako taldekako bertso ekimena aurkeztuko da bihar
Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, antolatu du lehen aldiz, urtero egin ohi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren ordez. Ekimen berriaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa eskainiko da bihar, urtarrilak 31, asteartea, goizeko 11:00etan, Nafarroako Bertsozale Elkarteko egoitzan (Euskokultur mintegia). Baratzeetako zeharkalea 2, behea, Iruñea. 2012/01/30 - 15:22:28
