Politika
Canal Vasco de noticias e información
PROTESTA EKITALDIA: Galparsoro askatzeko galdegin du Debagoieneko Mankomunitateak
ANV, EAJ, EA, eta Aralar osatzen duten Gobernu Batzordeak bidegabe eta irrazionaltzat jo du Arrasateko alkatearen espetxeratzea. Galparsoro erakunde horretako presidentea da. 2008/05/09 - 22:34:01
IBARRETXEREN AGIRIA ZAPATERORI: Sanz: "Ibarretxeren proposamena lekuz kanpo dago"
Nafarroako presidenteak uste du Foru Erkidegoko instituzioen aurrean aurkeztu beharko litzatekeen proposamena lehenago Espainiako Gobernura bidaltzea "kortesia falta bat" dela. 2008/05/09 - 20:32:05
IBARRETXEREN AGIRIA ZAPATERORI: De la Vega: "Bere plana aurkeztekotan, ezezkoa jasoko du
Ibarretxek"
Espainiako Gobernuaren presidenteordeak azpimarratu duenez, "autonomia-estatutuen erreforma Konstituzioaren erabateko errespetuaren barruan egin behar da". 2008/05/09 - 20:32:05
IBARRETXEREN AGIRIA ZAPATERORI: EA: "EHAK-k eta PSEk Ibarretxeren proposamena babestu
beharko lukete"
Bestalde, Carmelo Barriok beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "Ibarretxeren mehatxu politikoak aurrera egin ez dezaten". 2008/05/09 - 14:27:04
TESTUA ONARTU DUTE: ANVren aurkako "mozio etikoen" aldeko testua onartu du Legebiltzarrak
Hain zuzen, Legebiltzarreko osoko bilkurak EAJren, PSE-EEren, PPren eta EBren botoekin onartu du ANVk gutxiengoarekin gobernatzen duen udaletan eztabaidatzen ari diren mozioen testua. 2008/05/09 - 14:27:04
ANV-REN AURKAKO MOZIOAK: Azpeitian ere atzera bota dute 'mozio etikoa'
ANVk, EAk eta Aralarrek, gobernuan dauden hiru alderdiek, beste mozio bat aurkeztu eta onartu dute, "herritarren zilegitasuna" dutela aldarrikatzeko. EAJren eta PSEren mozioa errefusatu duen seigarren herria da Azpeitia. 2008/05/09 - 10:25:04
KALE INDARKERIA: Arrasateko EAJko eledunaren autoa erretzen saiatu dira
Eserlekuak erre dituzte eta ate bat belztuta geratu da. Beste alde batetik, ezezagunek pintura gorria eta horia bota dute Portugaleteko batzokiaren aurka. 2008/05/09 - 10:25:04
AGIRIA: Lehendakariak akordio politikoa lortzeko proposamena igorri dio Zapaterori
EiTBk lortu duen agiriaren arabera, indarkeriaren amaiera elkarrizketatua lortzeko, erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko eta EAEren eta Nafarroaren artean erakunde bateratua sortzeko konpromisoa eskatu du lehendakariak. 2008/05/09 - 08:24:01
AGIRIA: ETAk bere gain hartu ditu martxoko eta apirileko lau atentatu
Gara egunkariari bidalitako agirian, "independentziaren aldeko borroka itzaltzeko" ezker abertzalea "suntsitu" nahi izatea leporatu die talde armatuak PSOEri eta EAJri. 2008/05/09 - 00:19:02
ELKARRIZKETA 'GANBARA' SAIOAN: Ibarretxek kontsulta elkarrekin deitzea proposatuko dio
Zapaterori
Lortzea espero duen akordioaren ingurukoa izango da, eta akordio hori EAJk eta PSEk Loiolan adostutakoan oinarrituko da. Proposamen malgua izango dela azpimarratu du. 2008/05/09 - 00:19:02
