Kalez kale
Canal Vasco de noticias e información
EUROPAKO HIRIBURUA: Donostia Europako Hiriburu Kulturala izateko hautagai izango da
Gipuzkoar hiriburuak hautagaitza aurkeztuko du 2016.ean Europako Hiriburu Kulturala izateko asmoz. Ekimena talde guztiek onartu dute. 2008/05/12 - 18:19:03
SUTEA: Etxe bat kiskali da Eritzegoitin, Nafarroan
Ez da inor zauritu, sutea gertatu den unean barruan inor ez zegoelako, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Goizaldean piztu da sutea. 2008/05/05 - 10:13:02
ESTIBALIZKO SANTUTEGIA: Ehunka arabarrek euren patroiaren eguna ospatu dute
Boilur federazioak mila tortilla pintxo banatu ditu. Gainera, pintura, sukaldaritza eta aurresku lehiaketak, herri kirolen erakustaldi bat eta giro hobezina egon dira. 2008/05/01 - 21:15:05
GASTEIZ: Barraskiloz eta perretxikoz beteko dira gaur Armentiako zelaiak
Atzo, 21:00etan, erretreta jo zutenetik, gasteiztarrak San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren eguna ospatzen ari dira. Santu txizatiak euria gorde eta eguna lasai igarotzen uztea espero dute arabarrek. 2008/04/28 - 10:23:05
X. EDIZIOA: Erdi Aroz jantzi da Balmaseda
XVI. mendean udalerri bizkaitarrean jasan zuten izurritea izango da gai nagusia. Izan ere, herritarrek antzerkia egingo dute horri buruz. Hala ere, erakusketak eta tailerrak ere egongo dira gaur eta bihar. 2008/04/26 - 11:51:05
LOTERIA: ONCEk 350.000 euroko saria eman du Bilboko Alde Zaharrean
Erriberako merkatuaren aurrean dagoen kioskoan 35.000 euroko hamar kupoi saldu ziren. 2008/04/25 - 17:41:10
PORTUGALETE: Ballonti merkataritza-guneak ateak ireki ditu
EAEko azken saltoki erraldoia izango da, lege berri batek 25.000 metro karratutik gorakoak eraikitzea debekatzen baitu. Ballontik 51.000 metro karratuko azalera dauka. 2008/04/22 - 22:57:08
FEVE-K ZERBITZUA ETEN DU: Bilbao eta Balmaseda arteko tren zerbitzua etenda, matxura baten
ondorioz
Tren konpainiak adierazi duenez, Arangurenen katenarian izandako matxura batek zerbitzua etenarazi du. Bidaiariak autobusez eraman behar izan dituzte. 2008/04/22 - 08:49:07
MAPA AKUSTIKOA: Abando, Deustu eta Errekalde dira Bilboko auzorik zaratatsuenak
'Bilboko Mapa Akustikoa' delakoaren arabera, hiriko gunerik lasaienak Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri dira. Trafiko gehien jasaten duten guneak A-8 autobidearekin lotuta daudenak dira. 2008/04/18 - 13:54:06
EPAIKETA: NAGEL VS. UDALA: Amorebieta-Etxano: "Patata" pil-pilean
Nagel "Patata" ospetsuaren egileak Amorebieta-Etxanoko Udala salatu du ingurua berritzeko proiektuan eskulturarentzat lekurik ez dagoelako. Auzia epailearen erabakiaren zain geratu da. 2008/04/15 - 17:04:03
