Gizartea

Canal Vasco de noticias e información

LEHEN KASUA GIPUZKOAN: Martutenen sartu dute gizon bat 6 aldiz gida-baimenik gabe harrapatu ostean

Atzo, 13:15 aldera harrapatu zuten azken aldiz, Errenterian, furgoneta bat gidatzen ari zela. Bederatzi hilabetera arteko kartzela-zigorra jaso dezake eta epaiketa izan bitartean kartzelan egon beharko du.  2008/05/09 - 17:30:03

URTEURRENA: Forum eta Afinsaren ustezko iruzurrak bi urte bete ditu

460.000 kaltedun baino gehiago utzi ditu, 1.000 euskal herritarrak. 5.000 milioi euro desagertu ziren eta lau prozesu judizial irekita daude.  2008/05/09 - 17:30:03

DROGA TRAFIKOA: Estatuko iparrean 'kristal' droga banatzen zuen sare handiena desegin dute

Ertzaintzak 10 pertsona atxilotu ditu Irunen, Gasteizen, Donostian eta Jacan (Aragoi), tartean Martuteneko espetxeko funtzionario bat, eta laborategi bat prestatzeko behar den guztia atzeman du.  2008/05/09 - 13:28:06

AZKEN ORDUA: Epaileak ez du 'Enaitz auzia' berriz irekiko, fiskalak hori eskatu arren

Epaileak "fiskaltzaren irizpide aldaketa erradikal eta harrigarria" kritikatu du. Familiak erabakia helegitea aurkeztuko du.  2008/05/09 - 13:28:06

BAIMENIK GABE: 357 gailu pirotekniko merkatutik kendu dituzte, Gasteizen

Guardia Zibilak granada motako 117 gailu atzeman ditu, eta bengala motako 240. Produktu hauek ez dituzte salmentarako beharrezkoak diren beharrezko kontrolak pasatu.  2008/05/09 - 13:28:06

MADRIL: 26 udaltzain atxilotuta Cosladan, tabernetan estortsio egitea egotzita

Atxilotutakoen artean herriko poliziaburua dago (20 urte zeramatzan karguan). Ikerketa duela lau urte hasi zuten, errumaniar jatorriko mafia batek udaltzain batzuekin lotura zuela ondorioztatu eta gero.  2008/05/09 - 11:27:04

'AMSTETTENGO MUNSTROA', AUSTRIA: Alaba bortxatzeak "mendekotasuna" sortzen ziola esan du Fritzlek

Abokatuari egin dizkio adierazpenok Josef Fritzlek. 24 urtez alaba bortxatzen aritu ondoren bere burua "zahar" ikusita, etxera hiru seme-alabarekin bueltatuko zela zioen eskutitza idaztera behartu zuen Elisabeth.  2008/05/09 - 11:27:04

EGURALDIA: Asteburu euritsua igandera arte

Ostiral honetan eta bihar, larunbata, zeru grisak izango ditugu, baina iganderako hobetuko dela iragarrita dago. Kontsultatu eguraldiaren iragarpena , eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.  2008/05/09 - 11:27:04

URA IZANGO DA GAI NAGUSIA: Euskadik aterkiz beteko du Zaragozako Nazioarteko Erakusketa

Vilau, Waskman eta Zorrozua enpresak arduratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren pabilioiaren diseinuaz eta edukiaz.  2008/05/09 - 11:27:04

PARLAMENTUA: Nafarroako Euskararen Legea aldatzeko proposamena atzera bota dute

Izan ere, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago eta koalizioaren, NEBren eta PSNren botoak ez dira nahikoak izan Aranguren, Noain, Beriain eta Galar eremu mistora pasatzea helburu zuen erreforma onartzeko.  2008/05/08 - 21:18:02