Zientzia eta Teknologia - eitb24.com

Albisteen eta informazioaren euskal kanala

FAGOR ETXEAK SORTU DU: Erretzeari uzteko lehen makina aurkeztu dute

Nicostopper du izena makina horrek, eta aldika baino ez dio ematen zigarro bat jabeari. Tabakoa uzteko epea lau eta zazpi aste artekoa dela ziurtatu dute asmatzaileek.  2006/11/15 - 16:23:08

SONY: 'Playstation3' kontsolarekin ezingo dira zenbait joko erabili

'Playstation' eta 'Playstation2' kontsolentzat egin ziren joko batzuk PS3arekin bateraezinak dira, Sony konpainiako arduradunek baieztatu dutenez.  2006/11/15 - 04:17:05

ATE IREKIEN EGUNA: 11.000 lagunek bisitatu dituzte euskal Parke Teknologikoak

Igande honetan marka guztiak hautsi dira. Egun horren bidez, Parke Teknologikoek egiten duten lana era atsegin batean erakutsi nahi izan da, bertan dauden enpresa nahiz zentro teknologikoak bisitatzeko aukera emanez.  2006/11/13 - 03:50:06

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOA: Itsuentzako inprimagailu berritzaile bat aurkeztu dute

Hewlett-Packard (HP) enpresak ikusmen arazo partzial edo osoa duen jendeari grafikoak irakurtzea nahiz argazkiak, nolabait, "ikustea" ahalbidetzen dion inprimagailua aurkeztu du Madrilen, SIMO azokan.  2006/11/13 - 03:50:05

ASMATZAILE GAZTEENTZAKO LEHIAKETA: El Regato ikastetxeko ikasleek irabazi dute Teknoskopioa ideia-lehiaketa

Epaimahaiaren ustetan nabarmentzekoa izan da nolako ikuspuntu zabal eta sakonaz heldu dioten "energiaren auzia 2050. urtean" gaiari.  2006/11/11 - 03:20:31

ELHUYAR: Asmatzaile gazteentzako ideia-lehiaketaren sari-banaketa, ostiral honetan

Barakaldoko El Regato ikastetxeko ikasleek irabazi dute Teknoskopioako hirugarren edizioa. Sari-banaketa ostiralean izango da, Donostiako Kutxagunean, 13:00etatik aurrera.  2006/11/09 - 12:55:14

AURKIKUNTZA GARRANTZITSUA: Arratoi itsuek ikusmena berreskuratzea lortu dute zientzialariek

Begietako gaixotasunak dituzten pertsonentzako baliagarria izan daiteke. Arratoi jaioberrien fotorrezeptoreak animalia heldu horien erretina gaixoetan transplantatu dituzte.  2006/11/09 - 10:53:06

20:12AN: Eguzkia, Merkurio eta Lurra lerrokatu egingo dira gaur gauean

Merkurio oso gutxitan igarotzen da Eguzkiaren aurretik. Aurten, ibilbide hori Interneten bidez baino ez da ikusgai izango Euskal Herrian. Bihar, fenomeno hori azaltzeko ekitaldia egingo dute Zientziaren Kutxagunean.  2006/11/08 - 00:33:06

SAO PAULO (BRASIL): Softwareari buruzko III. Konferentzia Latinoamerikarra

ESI-Teknalia, programa eta sistema eragileen ekoizleak antolatu du gaur eta bihar egingo duten programa.  2006/11/06 - 12:13:09

ITSASOAK ZAINTZEKO BEHARRA: Jaten ditugun arrainak 2050erako desagertuko dira arrantza masiboarengatik

Science aldizkariak argitaratutako azterketako daturik kezkagarriena da 2003an gaur egun hartzen diren espezien %29ren %90 arrain-ale desagertuta zeudela.  2006/11/03 - 07:32:08