Berri Txarrak - Berriak

Berri Txarrak, euskal musika taldearen webgune ofiziala. Informazioa, kontzertuak, deskargak, etab.

UDAKO JAIALDI BAKARRAK, ASTEBURU HONETAN

 2009/07/28 - 15:58:04

PAYOLA, BERRI TXARRAK-en SEIGARREN LANAREN IZENBURUA

Berri Txarrak-en disko berriak PAYOLA izango du izenburu. Diskoa Irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik. Zuetako askok dakizuenez, diskoa Steve Albinik ekoitzia izan da eta Rise Againsteko Tim McIllrath-en kolaborazioa izango du. Laster lan honen azala ere ikusi ahal izango duzue.  2009/07/28 - 15:58:04

BTX BARTZELONAN ARITU ZEN, EZUSTEKO SAIOA ESKAINTZEN

Pasa den asteazkenean, Uztailak 1, Berri Txarrak-ek ezusteko agerpena egin zuen Bartzelonako Rocksound tabernan, bertan kontzertu labur bat eskaintzeko asmoz. Rockzone aldizkariaren 50. alearen ospakizun jaia izan zen. Zorionak!  2009/07/03 - 18:54:05

BERRI TXARRAK ETA BURNING HEADS-en BIRA FRANTZIAN BARNA, URRIAN

 2009/07/03 - 18:54:05

AURRERAPEN KANTA EKAINAREN 29tik AURRERA ENTZUNGAI ROADRUNNER RECORDS-en WEBGUNEAN!!

 2009/06/22 - 19:29:02

BTX-ek BI JAIALDI BAINO EZ UDARAN

Dakizuenez, gure lan berria Irailean kaleratuko da eta bitarte horretan, udan, ez dugu emanaldirik eskainiko. Badago, baina, salbuespen pare bat, diskoa heldu bitartean BTX zuzenean ikusteko. Bi jaialdi berezi izango dira: Petroleo Rock (Miranda de Ebron, Uztailaren 31n) eta Resurrection Fest (Viveiron -Galizia-, Abuztuaren 1ean). Azken honetan atzerriko hainbat talderekin batera arituko gara, besteak beste: Strike Anywhere, Ignite, Napalm Death, Mad Caddies, Walls Of Jericho...  2009/06/22 - 19:29:02

HATORTXUROCK-en 00:30ean

 2009/06/17 - 19:23:18

Gorka Urbizu Mikel Laboaren omenaldian

Ostiral honetan, hilak 12, Mikel Laboa oroituko dute, Donostiko Antiguako frontoian egingo den emanaldi baten bidez. Anari, Xabier Montoia, Oreka TX, Niko Etxart eta abarrek parte hartuko dute eta Gorka Urbizu ere bertan izango da, 22:00etatik aurrera.  2009/06/12 - 19:17:07

BURGOSKO EMANALDIA BERTAN BEHERA

 2009/05/20 - 18:42:25

KONTZERTUAK ABIAN

Asteburu honetan, eta Chicagotik itzuli berritan (diskoaren grabaketa amaituta), Maiatza-Ekaineko emanaldi sortari hasiera emango diogu. Hasteko Gironako Bordilsen  2009/05/07 - 18:22:05