sare zabalean
zientzia, teknologia eta askatasuna
BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Lehenengo hau: Biscaytic Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun? Gaia eta Esle Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez? Innobasque Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit... Proyecto BiscayTIK 2008/06/19 - 05:59:02
BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Lehenengo hau: Biscaytic Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun? Gaia eta Esle Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez? Innobasque Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit... Proyecto BiscayTIK 2008/06/19 - 05:59:02
Don't save me
Don't save me, thanks Norbaitek, ETAkideren batek seguruenez, PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tiroz hil du gaurkoan, etxetik irteten ari zela, emaztea eta alaba ondoan zituela. Euskal Herria libreago omen da orain. Hori bada Euskal Herria salbatzeko, libre eta independente egiteko bidea, mesedez, ez nazala inork salba. Eskerrik asko. Someone, probably an ETA activist, has shot former PSE-EE councilman Isaias Carrasco dead, when he was leaving home with his wife and his daughter. Euskal Herria (Basque Country) is supposed to be a little more free after that. If that is the way to save Euskal Herria, to make it free and independant, just please do not save me, thanks. Alguien, probablemente un activista de ETA, ha matado hoy a tiros al ex-concejal del PSE-EE Isaias Carrasco, mientras salía de casa con su mujer y su hija. Se supone que Euskal Herria es un poco más libre ahora. Si esa es la forma de salvar Euskal Herria y hacerla libre e independiente, por favor, no me salven. Gracias. 2008/03/09 - 03:26:22
ClockingIT, proiektuen kudeaketarako softwarea euskaraz
2008/01/17 - 00:33:07
Wikia Search, bilaketak gure menpe
Atzo kaleratu zuten azkenean. Wikia Search , wikipediako sortzailearen proiektu berria dagoeneko kalean da. Ez naiz ordea larregi luzatuko zehaztasunetan, Mutilmediako Arkaitzek primeran egin du dagoeneko eta. Proiektu honek dakarkigun aukera ez da nolanahikoa. Erabiltzailearen askatasunean oinarritzen da proiektua eta gaur egun interneteko bilaketek suposatzen duten pisua ikusiaz, beharrezkoak ditugu gisa hontako ekintzak. Aurretik ere hitzegindakoak gara hontaz . Pentsatuz gero, interneten egin ditzazkegun bilaketek norberaren pertsonari buruz asko esan dezakete. Momentuko interesak eta galderak botatzen dizkiogu bilatzaileari. Momentuko buruhausteak, momentuko desirak... "esaidazu zeren bila zabiltzan eta nor zaren esango dizut" moduko esaldiren bat botatzera ere ausartuko ginateke noizbait. Informazio garrantzitsua, norberari buruzko informazio garrantzitsua, eta noren eskuetan dago? Nork kudeatzen du? Nork ematen dit eta ze irizpideren arabera momentuan momentuko beharren erantzuna? Gutxi batzuen eskuetan dago informazio hau, bakar baten esku dagoela ez esatearren... Pertsonei buruzko informazio mota honek botere handia eman dezake eta jakin badakizue bakar batzuen larregizko botereak gauza honik ekartzen ez duela. Orain gure esku dago bilatzaile honen arrakasta, erabiltzaileen partaidetzan oinarritzen bait da. Bejondeizula Jimmy Wales ! 2008/01/08 - 16:23:06
Askatasunari mehatxua
Ez ditut posizio dominatzaileak atsegin. Botere larregi pertsona gutxitan konzentratzea oso arriskutsua delakoan nago, eta nahiz eta ditxozozko erreflexio eguna izan gaurkoa, ez naiz biharko hauteskundeetaz ari. Aste hontan irakurri ahal izan dudanez, nahiz eta zurrumurruak izan, edo ez...., badirudi Google-ek gure gauza asko dakizkiela eta jakituria guzti hori guri gomendioak emateko erabili ahal izango lukeela. Falta zitzaiguna! Ez da lehen aldia Google-ek informazio gehiegi duela bururatzen zaindana. Larregi ezagutzen gaitu eta horrek botere asko eman diezaioke... Google-en arrakasta justifikatua dago, dudarik ez, baina botere gehiegi eman diogula ere izan daiteke. Bere arrakastaren eragile bat Microsoft ahalguztidunaren aurkako guda izango litzateke... Asko gara azken honen boterea neurrigabekoa dela uste dugunak eta momentu batean Google ikusi dugu Microsoften neurriko aurkaria, berarekin pertsona asko "aliatu" garelarik. Baina...ez dakit nik ba...marketing-aren esklabu ez garen izan oraingoan ere...Google-en marketing-aren esklabu. Badakigu zein den Google-en esaldi ezagunena (marketing-aren ondorio argi eta garbi). "Don't be evil". Baina hainbeste botere izatea ez al da ba nahikoa "evil"? Beno, botere horren erabilera "egokia" ere ikusi beharko litzateke, ados, baina izate hutsa, nire ustez ez da ba oso ona. Badirudi, orain Google-i boterea kenduko dion beste baten zain gaudela, Microsoftekin bezala...espero dot botere hori kenduko diotenak gu geu izatea, gizarte osoa alegia. Bestela gure askatasuna kolokan dago, bizitzak buelta asko ematen bait ditu. 2007/05/26 - 14:43:12
Nork esan du euskal zineak ez daukala etorkizunik?
Hemen adibide bat.... 2007/05/11 - 02:07:06
Laino fabrikak
Oinarrizko ustezkoen aurka, lainoak ez dira itsasoaren eta lurraren hezetasunaren ondorioz sortutakoak. Lainoak fabriketan sortzen dira eta bertatik atmosferara kanporatu. Atzo konturatu nintzen fenomeno hontaz. Hona hemen argazkiak. Natura 2007/03/24 - 06:59:08
Zientzia, artea eta edertasuna
Fraktalak dira, nire ustetan, zientzia, artea eta edertasuna uztartzen dituzten elementu esangurutsuenetariko bat (norbait konturatuko zen blogeko nire irudia ikusita). Benoit B. Mandelbrot matematikari frantsesa da irudi geometriko hauek gizarteratu zituen pertsona garrantzitsuena, nahiz eta bere aurretik beste batzuk ere arlo honetan aritu ( Gaston Julia , adibidez). Benetan ikusgarria deritzot irudi hauen edertasuna. Zer eta formula matematiko batzuetatik ateratako edertasuna. (ikus hau , edo hau , edo beste hau ...ez al dira benetan ederrak?) Ez pentsatu ordea irudi soilak direnik. Naturan hainbat adibide aurki ditzazkegu (ikusi hau bestela). Oraingo honetan, ikusle soil izatetik nolabaiteko protagonista izatera salto egingo dut. Hona hemen nire "galeria" pertsonala. Nire irudiak, aurretik erakutsitakoen ondoan, ume baten zirriborroak besterik ez dira. Baina...ez al daukate nolabaiteko edertasuna? ;-) Matematikaren ondorio dira. Agian, umetan eta gaztetan hau erakutsita, matematika beste nolabait ulertuko genuke. Zientzia, artea eta edertasuna uztartzerik daudela ulertuta. Ondo bizi, lagunak! 2006/11/08 - 02:30:04
Garraio politika eta tokiko garapena
2006/10/29 - 00:08:13
