Bideoak
Artea eta kultura
Baldea eta Ateneu Gabriel Buades taldeek egindako bideo antitaurinoa. No comment. 2006/05/31 - 08:47:04
Mad V, ilusionista?
YouTube edo antzeko bideo zerbitzuei esker fama lortu duen El Koalari buruz aritu ginen azken idatzian . Gaur, antzeko beste kasu baten berri jakin dut. Mad V: maskara bat etxeko koartotik magia trukoak egiten. Eta jendea ikusten, komentatzen, zabaltzen. Adibide bat, hemen: Eta beste trukoak , hori bezin txarrak. Eta, orain, telebista kate batek fitxatu du. Eta kontratuaren ondorioz, koartoan trukoak grabatu eta YouTubera igotzeari utziko dio, horixe galerazi baitiote. Hori bai, telebista kate hortako programak seguru igoko dituztela. Enpin. Magia egiten dute, bai, batzuk. 2006/05/25 - 12:09:06
Opa, mundiala, Internet eta bertsioak
Kuriosoa Koalaren "Opa, yo voy a ace un corral" abestiarekin gertatu dena. 1. Inork ezagutzen ez zuenean, bideoklip bat egin eta YouTubera igo zuen. 2. Interneten izugarri zabaldu zen. Bideo bera auskalo zenbat aldiz dagoen YouTuben , eta konkretuki hau milioi erdi aldiz ikusia izan da. 3. La Sexta-koak akordatu, eta mundialeko abestia egin dute harekin. Eta beste anonimoren batek, bertsio ironikoagoa ere bai: 4. Orain, zopa=opa. 5. Eta konturatu gara, badakiela gitarra jotzen! Begira ze bertsio dotore egiten dituen hemen. Ondoko bi "aurkezle" txepel hoien ondoan, Don. 2006/05/23 - 15:58:04
Azken Portuko Habanera
Azken Portuko txaranga mitikoa, 2004ko jaietan, Habanera doinuan kantari. Azken portua, ametsen errepublika 2006/05/23 - 11:57:08
Pentagonoko bideoak
Irailaren 11ko atentatuetan, Pentagonoaren kontra jo zuen Boeing abioiaren irudiak publikatu dituztela, horixe izan zen atzo telediarioetako notizia bat. Nonbait, kospirazio teoria guztiekin bukatu nahi zuten (badakizue, ez zela hegazkina erori, misilak zirela, ea holako destrozoa nola egin zuen hegazkin bakarrak, non zeuden pusketak... Interneten behintzat izugarri zabaldu diren teoriak). Publikatu dituzte ba bideo santu hoiek, eta zakurraren putza. Lehen baino okerrago edo lehen bezala, gehinez. Apenas ezer ikusten den. Kea, sua. Eta nik, teoria konspiratorio absurdo hoien zale diren guztiei behingoz arrazoia kenduko dien froga definitiboaren zai jarraitu behar. Hona bi bideoak. 2006/05/17 - 11:21:02
El martini perfecto
2006/05/15 - 11:08:02
Dantzaren eboluzioa
Dantzan.com berritu dute, eta gipuzkoa.dantzak.com inauguratu ere bai. Eta nik bideo hau topatu dut YouTuben, dantzari artista batena. 2006/05/10 - 14:35:03
Athletic eta Realaren omenez
Dena ez da hain serio hartu behar. 2006/05/08 - 12:02:03
Kruzean
Astebete batean, milioi bat aldiz ikusi omen da 10 segunduko bideo hau YouTuben. 2006/05/08 - 12:02:03
Mac-en iragarki berriak
Zuzena, benetan, Apple enpresaren iragarki kanpaina berria. PC bat da korbatadun gizon bat; Mac bat, berriz, mutil gazte osasuntsu bat. Eta birusak, berrabiatzea, sarera konekatatzea... dena parodiatuz. Hona hemen kanpaina barruko hiru iragarki, bakoitza 30 segundu ingurukoa.. Birusak: Berrabiatzea: Sareko konexioak: 2006/05/03 - 11:24:03
