Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Blogetik web orrira: www.zubertsotan.net'en gauzkazu zain

Kaixo bertsozale: Joan den hilabetean ez dugu albiste berririk idatzi blog honetan, baina ez inola ere geldirik gaudelako. Izan ere, Urretxu-Zumarragako bertso eskolan aurrera goaz teknologia berriei dagokienean ere, eta blog honi nahikoa etekin aterata gero, geronen web orria jarri dugu martxan: www.zubertsotan.net Atal ugari dituzue bertan eskura (albisteak, bertso-paperak, argazki galeria, agenda, foroa...) Hitzez gain, makina bat argazki eta bideo erantsi ditu dagoeneko gure administratzaile prestuak, gainera. Bertan aurkituko duzue 2008ko Martxoan Bertsoaren eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren martxaren berri zehatz eta eguneratua. Asteko argazkia, asteko bideoak, asteko bertsoa... Iparragirrek Xenpelarri mende eta pikoren ondoren, beraz: ZUbertsotan'en bizi naiz eta / egin zaidazu bixita... Ez zaizue damutuko!  2008/03/03 - 20:53:18

Otsailaren 8an ekingo diogu Martxoan Bertsoari Uxue Alberdirekin

 2008/01/30 - 19:53:14

Urtea behar bezala hasteko, otsailetik bertatik Martxoan Bertsoa

 2008/01/22 - 15:22:33

San Tomasetako saioa youtuben eta euskaltuben

 2007/12/28 - 11:54:05

Helduen bertso eskola ZonaZeron

 2007/12/28 - 11:54:05

Iruretagoiena, Amuriza eta Txoperena gazteak Zumarragan bihar, abenduaren 21ean

Gabonak eta urte amaiera gainean izatearen aitzakian, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak modu berezian agurtuko du 2007ko jarduna. Horretarako, bertsolari gazteen saioa antolatu du biharko; zazpiretan izango da, Zelai Arizti kultur etxean. Emanaldian Miren Amuriza berriztarra, Kristiñe Txoperena hendaiarra eta Hodei Iruretagoiena zarauztarra, gazteen sariketa ugaritan gailendu izan diren etorkizun handiko bertsolariek parte hartuko dute. «Eskolak ohitura bihurtu dugu, dagoeneko, urteko azken klasean saio berezi bat egitea; iaz, adibidez, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi eta Alaitz Sarasola bertsolariak izan ziren kantuan. Aurten, bertsolari gazteak kantura ekartzeko bide horretan beste urrats bat eman eta uneotan Euskal Herrian 18 urteen bueltan dabiltzan hiru bertsolari onentsuenak izango dira gure artean», diote eskolan. Eskarmentu handikoak dira jendaurreko saioetan. Horrez gain, hainbat sari lortu dute, nola bat-batean, hala bertso jarrietan. Esanguratsuenak aipatzearren, Miren Bizkaiko eskolarteko txapeldun izan zen 2006an eta txapeldunorde 2007an, eta Euskal Herrikoan azken hiru urteetan hartu du parte gazteetan, iaz txapeldunorde izan zelarik. Kristiñe Ipar Euskal Herriko zein Euskal Herriko txapeldunorde izan da aurten. Hodeiri dagokionez, Gipuzkoako eskolarteko txapeldunorde izan zen iaz eta txapeldun aurten, eta birritan hartu Saioa eta mokadutxoa Saiora Bertso eskolako ikasleak ez ezik herritar guztiak daude gonbidatuta. Bertso eskolako ikasleak izango dira saioaren gidari eta eurek beteko dute gaijartzailearen papera. Saioan zehar sorpresa bat baino gehiago egongo da eta lanak umoretsuak izango dira, kasu gehienetan. Gainera, saioa amaitu ostean pintxoak eta edariak egongo dira bertaratzen diren guztientzat, bertso eskolak gonbidaturik. Saio honekin, amaitutzat emango du bertso eskolak 2007 urteko bere jarduna. Orain, buru-belarri dabiltza lanean datorren urteko egitasmoak antolatzen. «2008a ere urte oparoa izatea espero dugu. Webgune berria jarriko dugu martxan adibidez, gure ekitaldien berri emateko». Horrez gain, Martxoan bertsoa ere inoiz baino ekintza gehiagoz datorrela iragarri dute arduradunek.  2007/12/20 - 14:27:26

Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso jaialdiko bideoak

 2007/12/17 - 16:18:06

Alberdi, Arzallus, Egaña, Mendiluze eta Sarriegi Santa Lutzi bezperan Zelai Ariztin

 2007/12/10 - 15:53:06

11, 12, 13... bertute

 2007/11/26 - 15:05:26

Hamaika Bertutekoak gurean

Gaur ostirala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Hamaika Bertuteko kideen bertso-saioa izango da Urretxuko kultur etxean. Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izango dira kantuan. Saioa bertso-eskolako haurrei zuzendua izango da bereziki, baina nahi duen orok du kultur etxeko saiora bertaratzeko aukera hala nahi izanez gero.  2007/11/09 - 16:04:18