euskaliritarra

Sestaon kalera aterako da CIP-a

Sestaoko LHIP , edo CIP delakoa, Centro de Iniciación Profesional deritzona, kalera aterako da datorren apirilaren 18an . Julen Iturbe e bere blogean, Artesania en Red , zehaztasun gehiago ematen ditu. Azken batean gazte hauek prestatzen ari dira... kalean bizitzeko! Bere eragilerik handiena, Iratxe Molinuevo da, bertako irakaslea eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea  2008/04/10 - 12:46:03

Emakumeen ahotsa entzun gaur eta egunero

Martxoaren 8an eta urteko beste egun guztietan ere... emakumeen ahotsa entzun behar dugu! Euren abotsa entzuteko mikrofonoak eta bozgorailuak ezezik, belarria ere jarri behar da. Eta adimena eta gogoa ulertu ahal izateko. Gaur egun ona da horretaz pentsatzeko eta erabakiren bat hartzeko. Gaur eta hurrengo 364 egunetan ere... Gora emakumeak eta gora berdintasuna!  2008/03/08 - 13:15:13

Emakumeen ahotsa entzun!

Emakumeen ahotsa kontutan eukitzekoa da. Horretarako lehen-lehenengo gauza egin behar dena da... ENTZUN! Ideia hori ardatz bezala hartuta, Galdakaoko kartelen lehiaketan parte hartu nuen, argazki pare bat aurkeztuz. Orain kartel guztiak, nire biak barne, ikusgai daude, Torrezabal Kultur etxean. Ez galdu denak batera ikusteko aukera! martxoak8erakus  2008/02/29 - 15:47:16

Lagun baten mesedetan: arraro ala?

Gaurkoan beste lagun baten gutuna jaso dut: aspaldi ikusi gabeko nire irakasle ohi batena. Bere familuan gaixotasun arraro bat dutelakoan, medikuek asmatu ezinik dabiltza. Eta osasun zerbitzu guztiak konbentzitu nahian dabil/tza (bera eta elkarteak) tratamendu duhina jaso ahal izateko. Eskerrak aurten Maratoia ere, eurei laguntzeko antolatuko duela Eitbk  2008/01/10 - 15:40:39

Lagun baten gomendioa

Zinebin izan dudan esperientziaren ondoren, lagun (on) batek bideo eder hau bidali dit, nire sentimenduak gozatzeko eta astintzeko. Euskalhirian abestiren bat aukeratu behar badugu, presidente ei kantatzeko, hauxe proposatzen dut Denori ondo etorriko zaigulakoan, konpartitzen dut: bideoa eta sentipenak.  2008/01/10 - 15:40:32

Jokin Bildarratz Politika 2.0ren bidetik?

Bildarratz jauna Tolosa ko alkatea da, beste gauza batzuen artean: - magisteritzan diplomatua, - soziologian lizentziatuta eta aditua, - Etbko langile ohia - Eudeleko lehendakaria ere bada Jokin . Politika egiteko modu berezia duela esaten dute ezagutzen dutenek: Politika 2.0 delakoaren bidea hartuko ote zuen? POLITIKA INTERNETEN Wikipedia n duen sarreraz gain blog bat ere kudeatzen du, Diario Vascoren zerbitzarian. Mugimendu askorik ez duen arren (nire kontaktuek esaten dutenez), herri mailan eta lanean egon den inguruetan lortu duen atxekipena oso estua/altua omen da. Interneteko lurralde librean politika egiteko beste modu bat egongo/sortuko al da? Ikertzen arraituko dugu!!  2008/01/10 - 15:40:24

Blogetan komentatzeko eguna?

Blog batean irakurri dut, Abenduaren 10 ean " blogetan komentarioak egiteko nazio arteko eguna " izendatu nahi dutela gaurkoa. Anibal de la Torre k adierazi bezala, Web 2.0 , eta bereziki blogak " irakur-idazteko " bideak dira. Beraz blogosferan idazteko eguna... den-denak dira! Badirudi jende askok, "irakurtzeko bakarrik" erabiltzen duela RorPieTh^ honen arabera. Orokorrean, blogosferan parte hartzeak garrantzia du: - iritzia sortzen laguntzeko - masa kritikoa biltzeko - sinergiak sortzeko... - Web 2.0 jarrera praktikan jartzeko ( Teketen ek esaten duen estiloan) Baina euskal-blogosfera n are beharrezkoa dela uste dut. Zuk-zeuk nola ikusten duzu hau? Animatuko al zara/gara blogkoment etiketarekin era honetako track-back , ping-back edo dena-delako komentarioak eginez? Gaur eta.... beti! GEHIGARRIAK: - Etiketa hau Technorati n jarraitu - Sustatun proposamena irakurri ( & komentatu/kritikatu/sustatu) - Proposamena Zabaldu euskal blog osferan  2008/01/10 - 15:40:17

Ortuellan trafiko astuna & arriskutsua

Hiritar zintzotzat daukat Julen, eta lankide fina izan ohi da orain arte. Blogosferan oso pertsona aktiboa da, eta oraingoan hiritar bezala ere laguntza eskatu dit/digu , zortzigarren lurralde honetan mugatzen garen aprendiz-ei. hona hemen nire ikuspuntua & ekarpena! Uriosteko San Antonio auzoar ekin zerikusia dauka; bertatik trafiko astuna, arina eta arriskutsua pasatzen omen da. Julenek kontatzen duenaz gain, periodikuren bat edo beste ere, oihartzun horren isla egin da. Hementxe jartzen dizuet, Julenek Deiatik atera duena, adibide bezala. Zer uste duzu zuk? Itxaron beharko dugu bueltarik gabeko istripu bat gertatu arte, zerbait egiteko? Ez dago beste zereginik ? Nire ustez ez: Julenek gogoratu bezala, Basurton semaforoa jarri zuten bi umek bizitza galdu zutenean. Nahi baduzu zabaldu berri hau konponketa bat bilatze aldera edo...  2008/01/10 - 15:40:13

Hiritar guztientzako zientzia

Zientzia denon eskura egon ohi da, gero eta gehiago: - Batzutan jakin dakigula, konturatzen garelako eta erabaki baten ondorioz, erabili nahi dugulako - beste zenbaitetan, zurrunbilo teknologikoagatik, nahi-ta-nahiez zurrupatuta sentitzen garelako. Zientzilariek lan makala dute teknologiekin: - batetik zientziaren ikerketa-gaia direlako - bestalde ezinbestekoa dutelako zientzia komunikatzeko eta jakitera emateko Eta Jesus Ugaldek esaten digun bezala, Artze eloerkaria gogoratuz, askotan " tresneria ta baliapideak ditugu informazioa helerazi ahal izateko, eta ez dugu zer helerazi". Minutu t'erdian, entzun bere hitzak. Arrazoia izango al du?  2007/12/17 - 16:16:13

Sustatun ikusita Wikipedian ikasita

Aspaldiko esaera zaharra erabiliz ( etxean ikusita, umeak ikasita ), teknologi berriei aplikatu nahi diet ideia hau: - Sustatun ikusita , informazioa eskuratzeko tresna garrantzitsu bat delako Sustatu ataria/gunea/lotunea... berri-tokia egunean egoteko - Wikipedian ikasita: ezagutza eskuratzeko, informazioa landu, manipulatu eta gureganatu behar dugulako, elkar-eragiten wiki sistema betez, lan kooperatiboa eginez. EZAGUTZAREN ERAIKUNTZAN Zientziaren astean, beste ekintza askoren artean, ezagutza konpartitzeko lehiaketa bat antolatu nahi izan dute: - dakizuna adieraziz - amankomunean jarri - denok ikas dezagun Talde sormenaren adibide bikaina dela uste dut ( crowdsourcing antza!), Jordi Adell ek esaten duen bezala. Animatu zeu ere, zeure ekarpentxoa egiten ere! Euskal Herriaren 8. lurraldeak eskertuko dizu-ta! OHARRA: Gai hini buruz egiten/esaten den guztia jarraitu dezakezu Technoratin !  2007/12/15 - 01:07:20