Zabaldu: argitaratutakoak
Blogen arteko argitaratze eta komunikaziorako gune laguntzailea
Guardia Zibil batzuek armak ahaztu zituzten Tolosan Anza hil eta 7 egunetara
2009ko maiatzaren 18an, Jon Anzaren desagertzearen berri eman zen egun berean, guardia zibil talde bat Tolosako Adagio aparthoteletik atera zen presaka eta bi pistola ahaztuta utzi zituen logelako koltxoi azpian. Gertaera honen inguruan ikerketa ireki du Jon Anzaren heriotza ikertzen duen fiskal frantsesak. 2010/03/15 - 12:30:03
Jon Anzaren heriotza espainiar edo frantziar poliziei egozten diete [Bideoa]
Jon Anzaren senideek, abokatuek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Non da Jon? kolektiboak eta beste hainbat eragilek diote Espainiako polizia indarrek " bahitu, torturatu eta hil " egin zutela. Baionan gaur goizean eskeini duten prentsaurreko jendetsuaren bideo erreportaia. 2010/03/15 - 12:30:03
Basagoiti Otegiri: " Bere buruaz beste egin dezala, edo guk egingo dugu Zuzenbide Estatutik "
Otegik ETAk ezker abertzalearekin bat egiten ez bazuen bere buruaz beste egitea bezalakoa zela esan ondoren Basagoitik Otegiri eskatu dio bere buruaz beste egin dezan edo eurek egingo dutela, " beti ere Zuzenbide Estatutik " . 2010/03/15 - 12:30:03
Jon Anza kasua: hipotesien itsasoan itotzen
Antzaren kasua geroz eta ilunagoa, narratsagoa, bihurtzen ari da Tolosan aurkitu zutenetik. Sortu diren hutsune misteriotsuak, zalantza ulertezinak eta galdera zentzudunak, hipotesien itsaso bat eragin dute denon buruetan. Zer gertatu da Jon Anzarekin? 2010/03/14 - 19:10:02
Otegiren kontrako auziko erresoluzioa NBEren aurrean kexa gisa aurkezteko aukera
Otegiren aurkako epaia ONUren ahurrean kexa moduan agertzeko ahalmena agertu du Jone Goirizelaiak. Ea benetan, inork honetan eskua sartzen duen, ez bait dago Euskal Herria pairatzen hari garenaren eskubiderik. http://www.gara.net/paperezkoa/20100305/186414/es/El-castigo-Otegi-puede-derivar-una-queja-ante-ONU 2010/03/13 - 12:20:07
Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin
Bilboko euskalgintzako 25 eragilek Isabel Celaáren eredu hirueleduna kritikatu eta erantzuteko larunbatean EHBEk deitu duen manifestaldian parte-hartzeko deia egin dute. 2010/03/12 - 17:05:02
Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean agertu dela zabaldu du frantziar telebistak
France3k zabaldu du informazioa 18.45etan. Iturri poliziak aipatuz, Jon Anzaren gorpua Toulouseko hil-etxean atzeman dutela zabaldu du frantziar hedabideak. Beti ere, telebistak eman duen albistearen arabera, iazko apirilaren 18an desagertu zen euskal militantea Baionatik trenez heldu zen Toulosera. Okzitaniako hiriburuko karrika batean konortea galdu eta erietxe batera eraman zuten. Handik astebete batera bertan hil zen. Toulouseko hil-etxean «orain identifikatu dutela gorpua» gaineratu du FR3k. 2010/03/11 - 21:47:19
Vaya Semanita La Siete katean
Tira " aldaketaren " parte izan den " umore " saioak, mugaz gaindi, Espainia osoa konkistatu du 'La Siete' 'Telecincoren' bigarren katearen bitartez. Orain Euskal Herrian bizi diren espainolez gain, estatu guztikoek egingo dute irri, euskaldun herrikoiaren eta abertzalearen kontura. 2010/03/11 - 19:52:03
Euskal gazte ezkertiar independentisten bilgunea sortu dute: gaztEHerria
Esparruko hainbat erakundek eta norbanakok aurkeztu dute gaur, Donostian, " independentziaren aldeko olatua " sortzeko. Apirilaren 2an " jaialdi erraldoia " egingo dute Durangon. 2010/03/11 - 17:55:05
Emakumeen Mundu Martxari Bizkaiko Zubia igarotzea eragotzi egin diote
Bizkaiko Zubiak zubi esekia gelditu du gaur Emakumeen Mundu Martxako furgonetak eta partaideak ez garraiatzeko. Hirugarren nazioarteko martxa feminista Euskal Herrian egiten ari den hirugarren egunean izan da hori, Portugalete eta Areeta arteko ibilbidean. 2010/03/11 - 15:59:03
