Azken Portua
Uharte habitatuak dira orain gure ametsak.
azkenportu.net
http://www.azkenportu.net Skasti-ren kontzertua... jajaja! ezetz, izango da nahiko denbora Skasti-ren kontzertuak aipatzeko.Webgune berria sortu dut: azkenportu.netBertan betiko blogaz gain, argazki galeria, auzoaren mapa, bideoak etab jarri ditut edo jartzen ari naiz. Argazkien atalean adibidez, edonork igo ditzake argazki berriak. Nik jarri ditudanak blog-etik hartutakoak dira. Beraz ea denon artean osatzen dugun.Berrikuntza gehiago ere izango dira, baina onena bertara sartzea izango duzue:www.azkenportu.netmnx 2008/05/05 - 14:28:02
Skasti taldearen kontzertua izango da larunbatean Gaztetxean, Betagarrirekin batera!
Skasti eta Betagarri taldeen kontzertua izango da larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean. Komisioko kanteranoetako zenbait oholtza gainean ikusteko aukera izango dugu, beraz...Honakoa da Skastiren fotologean azken egunotan irakur daitekeena:"Ustet ordua badala... notizi ikararriya emateko... Martxoaren 15ian, BETAGARRIk Zarauzko Gaztetxian jokou! ta beayekin batea SKASTIk! Beraz, bakizue... plan guztiyak kanzelau... eo atzeatu... ze larunbat ortakua ezta normala izango!!! Ska musikakin sekulako gaua pasa nai dun eonzeñ inbitauda dao, ill ontako 15-ian, Gaztetxea! Taldiak, erabakiyak artu ta berrize bidiai ekiteko biarrezkua in du, ta prest dao, dakan onena bere erriyan emateko, BETAGARRI bezelako talde baten presentziyak emangoyon aparteko motibaziyuakin. Egiyaa da, kontzertua, geldialdi luze bat ta geo suertatu dala baño... ezto aitzakikan; egurra egurra ta egurra!".www.fotolog.com/skasti 2008/03/13 - 18:37:16
III. Bertso Tourra, argazkitan
A las ocho en el Guria hasi, eta a las ocho (de la mañana) en el Kebab amaitu behar omen genuen.Eta Kebaba itxita!Aukera bakarra, beraz...Zortzietatik zortziak arteko argazki batzuk, hemen dituzue.Dena dela, lehen tabernetakoak soilik ageri dira.Ondorengoak, zentsuraren atzaparretan daude.Mila esker azaldu zen jendetzari, mila esker Fredi eta Silveirari, trikitilariei eta, bereziki,zorionak Azken Portuko komisioko lagunei, beste behin ere auzoa kolorez, umorez eta festa giroaz betetzeagatik.Biba zuek! Tabernak beteta, eta kanpoan jendetza. III. Bertso Tourra ere arrakastatsua izan da.Fredi + Silveira = umorea, barreak eta algarak... Anaiak tabernan, urtero bezala, telebista gai-jartzaile...Plaza Gorrian hasi zen soinuarekin Paia... Komisioko kideek prestatutako pintxoak afaltzeko, euro batean!...herrialde guztietan Toki Onak badira, baina bihotzak dio zoaz Azken Portura...;-)...eta Silveirak aurreikusi zuen moduan, pare bat taberna geroagoAvanti Populo eta antzekoak hunkituta kantatzeari ekin zion... 2008/02/25 - 13:07:07
Bihar bilera eta III. Bertso Tourra
Komisioko lagunentzat:Bihar goizeko 11:30ean geratu gara, Ixabelen, arratsaldeko zenbait kontu antolatzeko asmoz.Batez ere ilunabarreko pintxo-afaria ondo antolatzea da asmoa.Beste guztia, lotuta dago.11:30ean, beraz, komisioaren bilera irekia, Ixabelen.Ostegunetako gosarietako kupulako inork ezingo du azaldu goizeko bilerara.Beraz, ardurak Kenpesengan delegatu ditugu (ai amaaaa!) eta bera arduratuko da goizeko bilerapulamentuz eramateaz.Arratsaldean, berriz, badakizue: a las ocho en el Guria!Azken Portuko III. Bertso Tourra, Xabier Silveira eta Fredi Paiarekin.Bihar arte! 2008/02/22 - 14:57:09
Ki Sap Azken Portun [ bideoak ]
Youtuben bueltaka, Ki Sap taldeak pasa den festetan Plaza Gorrian emandako kontzertuaren zenbait bideo aurkitu ditugu. Hemen dituzue. Gozatu! ext-align:center">ext-align:center">ext-align:center"> 2008/02/19 - 15:45:14
III. Bertso Tourra, larunbat honetan
Larunbat honetan izango da Azken Portuko III. Bertso Tourra. Aurreko bi aldietan bezala, Fredi Paia eta Xabier Silveira ariko dira Azken Portuko tabernetan barrena, bertsotan.Aurreko urteetan, otsailaren 23a izan gabe ere, denak lurrean amaitzeko modukoa izan da Paiaren eta Silveiraren jarduna, eta aurten ere asmo horrekin gonbidatu ditu Azken Portura bertako jai batzordeak.Hitzordua, larunbat honetan, otsailaren 23an, 20:00etan, Guria tabernan.Tabernetako errondak eta pintxoak, nork bere kontura.Bertsolariak eta trikitilariak, gure kontu.Bertsoak entzun, festa giroaz gozatu eta parranda egin nahi duena, gonbidatuta dago. 2008/02/18 - 15:35:23
Azken Portuko III. Bertso Tourra, otsailaren 23an
Xabier Silveira eta Fredi Paia bertsolariekin, aurten ere Azken Portuko tabernetan barrena ibiliko gara negua apur bat epeltzeko, edo berotzeko, edo neguari su emateko, edo nahi duzuena, Silveira eta Paiarekin inoiz ez baita jakiten nola amaitu daitekeen gaua.Azken Portuko III. Bertso Tourraren eguna zehaztuta dago: otsailaren 23an, 19:00etatik aurrera, Azken Portuko tabernetan.Honetaz hitz egiteko, antolakuntza apur bat zehazteko, eta aurrera begirako beste zenbait kontuz hitz egiteko, komisioaren bilera deitzea erabaki dute propaganda sailburuak eta beste pare batek. Komisioaren bilera, urtarrilaren 26an, larunbatean, 10:30ean Isabelen.Gogoratu, beraz, bi hitzorduak:· urtarrilaren 26an, 10:30ean, Isabelen: komisioaren bilera.· otsailaren 23an, Azken Portuko III. Bertso Tourra, Xabier Silveira eta Fredi Paiarekin.Komentatu jendeari, animatu, eta azaldu! 2008/01/17 - 17:06:40
Leiho irekia komisioarentzat
LARUNBATA, IRAILAK 29, 12:00etan, BILERA Aste honetan diruzainaren mezu hau jasoko zenuten gehienok: "Aurreko ostiraleko afai-bilereko asistentzi bajua ikusita (neu lehendabizikua), benetan bilera seriyo bat iteko premiyan gaude, batez ere Udaletxiakin hartuberreko jarrera erabakitzeko, eta hurrengo pausuak zehazteko. Oaindik eztue xentimoik sartu kontuan, ta hola ezindeu segi... Gero beste kontu dexentere badazkau zintzilik: Azken Portuko tabernetatik diru-eske pasaberraldeu? Aurreko ostiraleko proposamenen bat (eo besten bat) epe motzian martxan jartzeko asmua al dakau, diru pixkat lortzeko? Etab... Bueno, luzatzen ai naiz, baina hauek eta beste kontu batzuk ere badaude lotzeko. Nahi eta ahal baezue, larunbatearte!".Beraz, esandakoa:bihar, irailak 29, 12:00etan, Gaztetxeko bilera gelan, Azken Portuko komisioaren bilera.Azaldu! 2007/09/28 - 11:12:17
Komisioaren bilera urgentea, astelehenean
Aupa denoi!Lehengoan diruzainak blogean idatzitakoa irakurri eta festetako diru kontuei buruz hitz egitea ezinbestekoa dugu.Era berean, Udalak bi gutun bidali dizkio baimen eskaerak egin zituen komisiokideari: batean, limosna gutxitzen digutela diote eta, beraz, espero baino diru gutxiago jasoko dugu. Bestean, fidantza ez digutela itzuliko diote.Bilera gaur arratsaldean egitea proposatu zuen atzo zenbaitek, baina hainbat lagunek ezin omen dute azaldu.Dena dela, urgentea da biltzea, lehenbailehen, Udalari alegazioak aurkezteko epea 10 egunekoa baita.Bileraren data, beraz, datorren astelehena izango da, irailak 10, 19:00etan, Isabel tabernan.Azaldu, eta komentatu gainerako komisiokideei.Animo!!! 2007/09/07 - 09:27:17
Leiho irekia komisioarentzat
Asteazkeneko hitzordura bertaratu ginenok eguraldi petrala medio ezin izan genuen banderitarik jaso, je, je, je. Beraz hitzordu berria larunbat honetan 11tan lokalaren aurrean da, beraz podiumera igo ez zinetenok badakizue. Larunbaterarte!!! 2007/08/23 - 19:48:23
