LEIOAKO HIPIAK

AGURRAK ETA BERRIRO KAIXO

LeioakoHipiak blogak bere etapa bete du. Orain dela hiru ikasturte hasi ginen proiektuarekin ikasle etorkinekin lan egiten duten irakasleei laguntza emateko asmoz eta lortzea espero dugu. Garai hartan, hasieretan, teoria ugari eta esperientzia gutxi geneukan guztiok. Orain, denbora pasa eta gero, irakasle aurreratuen praktika onak bere hezkuntz emaitzak ematen hasten dira eta lehenengo ebaluazioen esperuan gaude. Bitarte an, HIPIWIKI an jarraitzen dugu lanean. Blog ar en edu ki n guztiak migratzen ari gara eta, hemetik aurrera, berriak han egongo dira. Wikiak gune kolaboratiboak direnez, parte hartu na hi baduzue, esan eta partaideak izango zarete.  2009/08/19 - 16:34:03

Irakasleentzako WQ

Eta beste WebQuestaren aurkezpena doa. Nahiz eta Magisteritzako ikasleei prestatuta egon, egokia izan daiteke irakasleekin ere garatzeko. Lau irakasle-talde osatu eta gero, bakoitza pertsona paper batean sartzen da eta, bere argudioak eman behar ditu eskola kontseilu batean jarrera desberdinak aiderazteko. Helburua Kulturartekotasunaren oinarriak ezagutzea da, aldi berean, hausnarketa eta eztabaida eginez. Personaiak hurrengoak dira: - Konpensatoriako irakasle (hemen HIPIa izan daiteke) - Familien ordezkaria - Orientatzailea - Zuzendaria Pixka bat korapilotsua da, baina adibide ona ikastetxean proposatzeko. Egilea: Enrique Javier Díaz. La educación intercultural  2008/09/29 - 14:29:02

Maileguz mailegu

Itziar Dourte, Yolanda Peña eta Teresa Isasi aurkeztu nahi dizudan WebQuestaren egileak dira. Izenburua: "Un préstamo, dos préstamos..." WebQuest honetan, Hegoamerikarekiko hizkuntz-harremanak eta maileguak aztertzen dira eta ikasleek, bere iraganean eta gaur egunean ikerketa eginez, azkenean mailegu-hiztegi bat egin behar dute euskera, gaztelania eta ingeleseko sarrerekin. Lana lau jardueretan banatzen da eta bikoteka egiteko planteatuta dago. Maila: DBHko 2. zikloa, materia: gaztelania.  2008/09/29 - 14:29:02

Berriro martxan

Agur oporrak, ongietorria ikasturte berria, bai, pilak kargaturik hasi nahi dugulako. Beraz, datorren irailaren 16an lehenengo bileraren deialdia egiten dizuegu: - 9:30-11:00. HIPI berrientzat soilik, oinarrizko prestakuntza eta informazioa jasotzeko eta elkar ezagutzeko. - 11:30-13:30: Berriak eta beteranoak elkartuko gara, programazioarako materialak eta ikasturtearen planifikazioa izango dira gaiak. TOKIA: Leioako Berritzegunea NORI Dagokio: Eskualdeko irakasleak Bitartean, ez larritu, aste honetarako material batzuk, hasteko, gure HIPIWIKI berrian dauzkazue. Laster arte.  2008/09/08 - 18:41:10

FETE-UGT-ren ikerketa

FETE-UGT bere " aula intercultural " atariaren bidez, egindako ikerketaren informazioa jartzen digu. Ikerketan, autonomi elkarte guztietan ikasle etorkinen arreta aztertzen da, hizkuntzari dagokionez, hau da, hizkuntz indartzea nola egiten den. Bere irakurmena merezi du hezkuntz sistema desberdinen funtzionamenduan jakinaren gainean egoteko. Informe La atención al alumnado inmigrante con desconocimiento del idioma vehicular en las distintas Comunidades Autónoma  2008/07/07 - 12:25:09

Garatu ikastaroak 08-09

Jada prestakuntzaren eskaintza dugu eta, beti bezala, guri dagozkigun ikastaroen zerrenda egin nahi dut. - 318 Edukin multikulturalak gaurko gizartean Gizarte Zientzietako ikuspuntutik - 321 Elkarbizitza eta Kulturarteko hezkuntza - 344 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak / Lenguas, culturas y países - 353 Kultura arteko hezkuntza: pentsatu, sentitu eta egin - 376 Equidad, éxito escolar y alumnado gitano - 391 Europako Erreferentzi Markoa eta Portfolioa. On line - 440 Kulturarteko Hezkuntza Praktikan. On line Epea irailaren 5ean bukatzen da. Katalogo osoa: Ikastaroak  2008/06/27 - 10:14:02

HIPI eta dinamizatzaileen proiektuak

Ea ahaztuta neukan, deialdia hain goiz egin behar dugunez, guztioi posta elektronikoz honen berri eman dizuedalako, baina hemen, blogean, ez nuen ezer jarri. Beno, hara doa: aurten bi deialdi atera dira, bata betiko HIPIrakaslea izateko eta beste bat, berria, ikastetxeko dinamizatzailearena. Azken hau itxita dago bakarrik ikasleen % konkretu bat duten ikastetxe batzuei. HIPIei dagokizuenez, iaz bezala, proiektu berria baldin ez bada, memoriarekin nahikoa da. Memoriak, hori bai, hurrengo ikasturterako hobetzeko proposamenak izan behar ditu. Bi deialdien epea maiatzaren 30an bukatzen da eta esteka hurrengoa da ( P1 eta P2): Berriztatzeko proiektuak  2008/05/21 - 19:28:03

ADARRAren Jardunaldiak

ADARRA elkarteak beren Jardunaldietara gonbidatzen gaitu datorren maiatzaren 28 eta 29an. Gaia "hizkuntzan ikasketa eta aniztasuna gelan" izango da. Bai hizlariek (Inasi Vila, Teresa Ruiz) bai esperientziek (Orokieta LHI, Mungia BHI) beste aurreko ekitaldetan parte hartu duten arren, berriro entzuteko aukera ona izango dugu. Bilbo zaharreko Boluntako aretoan. Egitaraua  2008/05/20 - 01:19:05

Deustoko I.Jardunaldien aktak

Deustuko Unibertsitatea k "hizkuntzak, curriculuma eta ikasle etorkineei buruzko Jardunaldiak" urtero ospatzeko ibilbidea hartu du. Orain dela gutxi, hain zuzen ere pasa den apirilean, bigarren edizioa garatu da (irakasleen prestakuntza izan da gai nagusia) eta iaz, garai berean, lehenengoak burutu ziren. Gauza da Berritzegunean iazko Jardunaldien aktak bidali dizkigutela, Unibertsitateko argitalpen moduan eta uste dut zabaltzea merezi duela oso artikulu interesgarriak dituztelako, bai hitzaldiak, bai komunikazioak. Hizkuntzen didaktika, unibertsitateen papera, ikastexeen esperientziak...hemendik ekimena eskertu nahi dut, ea datorren ikasturtean Webean jartzen dituzten.  2008/05/13 - 12:46:02

Hizkuntza eta inmigrazioa II.Kongresua

Ikuspegi eta UNESCOaren etxea ren eskutik, datorren maiatzaren 23an "Hizkuntzak eta inmigrazioa" II.Jardunaldiak ospatuko dira. Jardunaldietan, bi erakunde hauek burutako ikerketa baten emaitza aurkeztuko da. Datu bitxi bat aipatzeagatik, Euskadin, gutxienez, 100 hizkuntza hitz egiten dira. Sarrera dohainik da, baina izena ematea komenigarria da. Programa  2008/05/12 - 18:42:03

Nabigatu euskaraz