Kultura horiek

Hazparneko kultur etxeari ateak itxi dizkiote

Hazparneko Eihartzea kultur etxea itxiko dute. Ordu batetik bestera, Herriko Etxeak noiz nahi ixteko baimena dauka. Hori baino gehiago, ixtera behartua da. Atzo iragarri du erabaki ofiziala Suprefetak, joan den martxoaren 22an segurtasun batzordeak bere iritzi ezkorra helarazi ziola egoitzaren baitako segurtasun faltagatik. Eta orain, bertan dauden bost elkarte teilaturik gabe gelditzen dira: AEK, Emazteek diote, Radio kultura, Alternatiba eta Eihartzea kultur elkartea bera. Gaur egun Eihartzeak hiru langile ditu, Radio Kulturak bi eta AEK-k bi lanpostu erdi. Alternatiba taldeak ere Eihartzean du egoitza, eta handik antolatzen ditu ekimenak. Herriko Etxea ez da behartua gune berri bat aurkitzea kanporatzen dituen hauei. Denek bazekiten noizbait eroriko zela berria. Baina orain hor dago. Argi gorria piztu da. Arazoa ez baita etxea bakarrik. Kultura baizik. Arazoa denena da, beraz. Arazoa da Hazparneko Herriko Etxea futitzen dela elkarte hauetaz. Futitzen dela hauek sortzen duten dinamikaz, biziaz, hatsaz... Hori baino gehiago, izorratu nahi ditu. Izorratu nahi du azken 25 urteetan eraman lana. Ofizialki, ez da horrelakorik, ordea. Ofizialki, hark dio kultura ez dela bere eskumenetan sartzen, baizik eta Herri Elkargoarenean. Azken honek, berriz, ezetz. Kulturaren garapenaz arduratzen ahal bada ere, egoitza kontuak herriarekin konpondu beharrak direla. Funtsean, herria kontradikzio handi baten aurrean dago, nahi duelarik kultura laguntzeko ohidura hartua baitu. Herriko elkarte kultural zenbait diruztatzen ditu urtero. Baina Herriko Etxea, iduriz, biktima bat da. Horrela saldu du bere burua Jacques Coumet Hazparneko auzapezak Suprefeturan iragan bilkura hartan. Kultura eta politika nahasten omen dituzte Eihartzea etxean... Hots, berriz ere bere joko zikinarekin hasi da. Alabaina, 2004ean, beti ere Jacques Coumet delako horrek Euskal Herria Zuzenean elkarteari azken mementoan debekatu zion EHZ jaialdia bere herrian egitea. Argumentu ilun batzu erabili zituen garaian, beti ere azpiz. Baina ukan zuen bere ordaina ere. Hortik laster iragan ziren Kantonamenduetarako hauteskundeetan bere kontseilu nagusi postua galdu zuen. Eta denek argi dute EHZrekiko ukan jarrerak izan zuela bere eragina, besteak beste. Baina iduriz ez du oraino ulertua. Orain gauzak laster joanen dira. Egoitza itxi, audit bat abian jarri ikusteko nola berritzen ahal den eta lanak abiatu. Hortaz, udalak ez du bere iritzia publiko egin nahi izan... Elkarteek, beren aldetik, kanporatuak izan arte bertan jarraituko dute, itxura guztien arabera. Eta zer diote eragile eta erakunde ezberdinek? Mementoz deus ofizilialki. Baina beharko dute zerbait erran, noizbait. Izan ere, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak dirulaguntza bat bozkatua du kultur elkartearen alde heldu den hiru urteetarako. Euskal Kultur Erakundeak ere laguntzen du. Bizkitartean, Eihartzeari sostengua helarazi nahi duenak edota xehetasunak eskuratu nahi dituenak hemen dauka elkartearen helbide elektronikoa: eihartzea2@wanadoo.fr  2014/07/01 - 09:56:07

 2014/07/01 - 09:56:07

Zein ederrak diren haurtto beltzen irriak... milesker Sanofi-aventis

Begiak zuri so daude, irria ahoan. Gilles Correk hartu duen argazki hau Sanofi-aventis talde farmazieutikoak bereganatua du elkartasunaren izenean munduan zehar eramaten ari den lan baliosaren ilustratzeko. Beste argazki anitzen artean Miarritzeko argazki eta bideoaren jaialdian begira daiteke heldu den maiatzaren 21a arte. Nolaz dagoen hor? Sanofi-aventis, Miarritzeko Herriko Etxea eta Neuflize bankuarekin jaialdiaren finantzatzailea baita. Diruaren truke jaialdiak espazio bat utzi dio bere erakusketa egin dezan, argazki hau barne. Kultura eta dirua... Zaila dirurik gabe egitea, baina... Diruak usain txarra duelarik zer egin? Izan ere, Sanofi-aventis mundu mailako hirugarren muntinazionala da sektore horretan eta Europako lehena. Eta erremedio eta txertoen saltzaile horien gibelean zer gordetzen den hurbilagotik begiratzen bada... gauza baikor gutxi ikus daitezke. Sendagailuak berenganatzen dituztela, herrialde pobreak hauen menpe izaten segitzen dute gaurko egunean ere, bertsio merkeagoak ezin eskuratuz. Nahiz eta auziak izan eta nazioarte mailako presioak, azpitik lan izugarria egiten dihardute delako multinazional horiek estalgia beren aldera ekartzeko. Kontestu horretan, argazki hau besteak bezala konzientzia zuritzeko bahitu dutela dirudi, kritika sinplistak egitea erraza bada ere. Dirurik gabe egitea zaila, eta dirua eskuratzen delarik, hautsi mautsiak egin behar... Antolatzaileak ez dira biziki arro erakusketa honetaz. Aline Pujo zuzendari artistikoa ez da luzatu hitzordu honi buruzko galderari erantzuterakoan. Bien bitartean, erakusketa hor dago, eta leku ederrean, gainera. Miarritze erdian aurkitzen den Bellevue kasinoan, hondartza nagusiari begira. Funtsean, han bildu dira denak larunbat arratsean jaialdia ofizialki estreinatzeko. Hor dira mintzatu antolatzaile, hautetsi eta diru emaileak. Hor dituzte jan (ni barne) txokolatezko eta marrubizko bixkotxa goxoak baita xanpaa ona ere... Sanofi-aventisek ordainduak ote?  2014/07/01 - 09:56:07

Zein ederrak diren haurtto beltzen irriak... milesker Sanofi-aventis

Begiak zuri so daude, irria ahoan. Gilles Correk hartu duen argazki hau Sanofi-aventis talde farmazieutikoak bereganatua du elkartasunaren izenean munduan zehar eramaten ari den lan baliosaren ilustratzeko. Beste argazki anitzen artean Miarritzeko argazki eta bideoaren jaialdian begira daiteke heldu den maiatzaren 21a arte. Nolaz dagoen hor? Sanofi-aventis, Miarritzeko Herriko Etxea eta Neuflize bankuarekin jaialdiaren finantzatzailea baita. Diruaren truke jaialdiak espazio bat utzi dio bere erakusketa egin dezan, argazki hau barne. Kultura eta dirua... Zaila dirurik gabe egitea, baina... Diruak usain txarra duelarik zer egin? Izan ere, Sanofi-aventis mundu mailako hirugarren muntinazionala da sektore horretan eta Europako lehena. Eta erremedio eta txertoen saltzaile horien gibelean zer gordetzen den hurbilagotik begiratzen bada... gauza baikor gutxi ikus daitezke. Sendagailuak berenganatzen dituztela, herrialde pobreak hauen menpe izaten segitzen dute gaurko egunean ere, bertsio merkeagoak ezin eskuratuz. Nahiz eta auziak izan eta nazioarte mailako presioak, azpitik lan izugarria egiten dihardute delako multinazional horiek estalgia beren aldera ekartzeko. Kontestu horretan, argazki hau besteak bezala konzientzia zuritzeko bahitu dutela dirudi, kritika sinplistak egitea erraza bada ere. Dirurik gabe egitea zaila, eta dirua eskuratzen delarik, hautsi mautsiak egin behar... Antolatzaileak ez dira biziki arro erakusketa honetaz. Aline Pujo zuzendari artistikoa ez da luzatu hitzordu honi buruzko galderari erantzuterakoan. Bien bitartean, erakusketa hor dago, eta leku ederrean, gainera. Miarritze erdian aurkitzen den Bellevue kasinoan, hondartza nagusiari begira. Funtsean, han bildu dira denak larunbat arratsean jaialdia ofizialki estreinatzeko. Hor dira mintzatu antolatzaile, hautetsi eta diru emaileak. Hor dituzte jan (ni barne) txokolatezko eta  2008/01/23 - 17:56:03

 2008/01/23 - 17:55:59

Hazparneko kultur etxeari ateak itxi dizkiote

Hazparneko Eihartzea kultur etxea itxiko dute. Ordu batetik bestera, Herriko Etxeak noiz nahi ixteko baimena dauka. Hori baino gehiago, ixtera behartua da. Atzo iragarri du erabaki ofiziala Suprefetak, joan den martxoaren 22an segurtasun batzordeak bere iritzi ezkorra helarazi ziola egoitzaren baitako segurtasun faltagatik. Eta orain, bertan dauden bost elkarte teilaturik gabe gelditzen dira: AEK, Emazteek diote, Radio kultura, Alternatiba eta Eihartzea kultur elkartea bera. Gaur egun Eihartzeak hiru langile ditu, Radio Kulturak bi eta AEK-k bi lanpostu erdi. Alternatiba taldeak ere Eihartzean du egoitza, eta handik antolatzen ditu ekimenak. Herriko Etxea ez da behartua gune berri bat aurkitzea kanporatzen dituen hauei. Denek bazekiten noizbait eroriko zela berria. Baina orain hor dago. Argi gorria piztu da. Arazoa ez baita etxea bakarrik. Kultura baizik. Arazoa denena da, beraz. Arazoa da Hazparneko Herriko Etxea futitzen dela elkarte hauetaz. Futitzen dela hauek sortzen duten dinamikaz, biziaz, hatsaz... Hori baino gehiago, izorratu nahi ditu. Izorratu nahi du azken 25 urteetan eraman lana. Ofizialki, ez da horrelakorik, ordea. Ofizialki, hark dio kultura ez dela bere eskumenetan sartzen, baizik eta Herri Elkargoarenean. Azken honek, berriz, ezetz. Kulturaren garapenaz arduratzen ahal bada ere, egoitza kontuak herriarekin konpondu beharrak direla. Funtsean, herria kontradikzio handi baten aurrean dago, nahi duelarik kultura laguntzeko ohidura hartua baitu. Herriko elkarte kultural zenbait diruztatzen ditu urtero. Baina Herriko Etxea, iduriz, biktima bat da. Horrela saldu du bere burua Jacques Coumet Hazparneko auzapezak Suprefeturan iragan bilkura hartan. Kultura eta politika nahasten omen dituzte Eihartzea etxean... Hots, berriz ere bere joko zikinarekin hasi da. Alabaina, 2004ean, beti ere Jacques Coumet delako horrek Euskal Herria Zuzenean elkarteari azken mementoan debekatu zion EHZ jaialdia bere herrian egitea. Argumentu ilun batzu erabili zituen garaian, beti ere azpiz. Baina ukan zuen bere ordaina ere. Hortik laster iragan ziren Kantonamenduetarako hauteskundeetan bere kontseilu nagusi postua galdu zuen. Eta denek argi dute EHZrekiko ukan jarrerak izan zuela bere eragina, besteak beste. Baina iduriz ez du oraino ulertua. Orain gauzak laster joanen dira. Egoitza itxi, audit bat abian jarri ikusteko nola berritzen ahal den eta lanak abiatu. Hortaz, udalak ez du bere iritzia publiko egin nahi izan... Elkarteek, beren aldetik, kanporatuak izan arte bertan jarraituko dute, itxura guztien arabera. Eta zer diote eragile eta erakunde ezberdinek? Mementoz deus ofizilialki. Baina beharko dute zerbait erran, noizbait. Izan ere, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak dirulaguntza bat bozkatua du kultur elkartearen alde heldu den hiru urteetarako. Euskal Kultur Erakundeak ere laguntzen du. Bizkitartean, Eihartzeari sostengua helarazi nahi duenak edota xehetasunak eskuratu nahi dituenak hemen dauka elkartearen helbide elektronikoa: eihartzea2@wanadoo.fr  2008/01/23 - 17:55:54

 2006/05/26 - 11:05:02

Zein ederrak diren haurtto beltzen irriak... milesker Sanofi-aventis

Begiak zuri so daude, irria ahoan. Gilles Correk hartu duen argazki hau Sanofi-aventis talde farmazieutikoak bereganatua du elkartasunaren izenean munduan zehar eramaten ari den lan baliosaren ilustratzeko. Beste argazki anitzen artean Miarritzeko argazki eta bideoaren jaialdian begira daiteke heldu den maiatzaren 21a arte. Nolaz dagoen hor? Sanofi-aventis, Miarritzeko Herriko Etxea eta Neuflize bankuarekin jaialdiaren finantzatzailea baita. Diruaren truke jaialdiak espazio bat utzi dio bere erakusketa egin dezan, argazki hau barne. Kultura eta dirua... Zaila dirurik gabe egitea, baina... Diruak usain txarra duelarik zer egin? Izan ere, Sanofi-aventis mundu mailako hirugarren muntinazionala da sektore horretan eta Europako lehena. Eta erremedio eta txertoen saltzaile horien gibelean zer gordetzen den hurbilagotik begiratzen bada... gauza baikor gutxi ikus daitezke. Sendagailuak berenganatzen dituztela, herrialde pobreak hauen menpe izaten segitzen dute gaurko egunean ere, bertsio merkeagoak ezin eskuratuz. Nahiz eta auziak izan eta nazioarte mailako presioak, azpitik lan izugarria egiten dihardute delako multinazional horiek estalgia beren aldera ekartzeko. Kontestu horretan, argazki hau besteak bezala konzientzia zuritzeko bahitu dutela dirudi, kritika sinplistak egitea erraza bada ere. Dirurik gabe egitea zaila, eta dirua eskuratzen delarik, hautsi mautsiak egin behar... Antolatzaileak ez dira biziki arro erakusketa honetaz. Aline Pujo zuzendari artistikoa ez da luzatu hitzordu honi buruzko galderari erantzuterakoan. Bien bitartean, erakusketa hor dago, eta leku ederrean, gainera. Miarritze erdian aurkitzen den Bellevue kasinoan, hondartza nagusiari begira. Funtsean, han bildu dira denak larunbat arratsean jaialdia ofizialki estreinatzeko. Hor dira mintzatu antolatzaile, hautetsi eta diru emaileak. Hor dituzte jan (ni barne) txokolatezko eta  2006/05/26 - 11:05:02

Hazparneko kultur etxeari ateak itxi dizkiote

Hazparneko Eihartzea kultur etxea itxiko dute. Ordu batetik bestera, Herriko Etxeak noiz nahi ixteko baimena dauka. Hori baino gehiago, ixtera behartua da. Atzo iragarri du erabaki ofiziala Suprefetak, joan den martxoaren 22an segurtasun batzordeak bere iritzi ezkorra helarazi ziola egoitzaren baitako segurtasun faltagatik. Eta orain, bertan dauden bost elkarte teilaturik gabe gelditzen dira: AEK, Emazteek diote, Radio kultura, Alternatiba eta Eihartzea kultur elkartea bera. Gaur egun Eihartzeak hiru langile ditu, Radio Kulturak bi eta AEK-k bi lanpostu erdi. Alternatiba taldeak ere Eihartzean du egoitza, eta handik antolatzen ditu ekimenak. Herriko Etxea ez da behartua gune berri bat aurkitzea kanporatzen dituen hauei. Denek bazekiten noizbait eroriko zela berria. Baina orain hor dago. Argi gorria piztu da. Arazoa ez baita etxea bakarrik. Kultura baizik. Arazoa denena da, beraz. Arazoa da Hazparneko Herriko Etxea futitzen dela elkarte hauetaz. Futitzen dela hauek sortzen duten dinamikaz, biziaz, hatsaz... Hori baino gehiago, izorratu nahi ditu. Izorratu nahi du azken 25 urteetan eraman lana. Ofizialki, ez da horrelakorik, ordea. Ofizialki, hark dio kultura ez dela bere eskumenetan sartzen, baizik eta Herri Elkargoarenean. Azken honek, berriz, ezetz. Kulturaren garapenaz arduratzen ahal bada ere, egoitza kontuak herriarekin konpondu beharrak direla. Funtsean, herria kontradikzio handi baten aurrean dago, nahi duelarik kultura laguntzeko ohidura hartua baitu. Herriko elkarte kultural zenbait diruztatzen ditu urtero. Baina Herriko Etxea, iduriz, biktima bat da. Horrela saldu du bere burua Jacques Coumet Hazparneko auzapezak Suprefeturan iragan bilkura hartan. Kultura eta politika nahasten omen dituzte Eihartzea etxean... Hots, berriz ere bere joko zikinarekin hasi da. Alabaina, 2004ean, beti ere Jacques Coumet delako horrek Euskal Herria Zuzenean elkarteari azken mementoan debekatu zion EHZ jaialdia bere herrian egitea. Argumentu ilun batzu erabili zituen garaian, beti ere azpiz. Baina ukan zuen bere ordaina ere. Hortik laster iragan ziren Kantonamenduetarako hauteskundeetan bere kontseilu nagusi postua galdu zuen. Eta denek argi dute EHZrekiko ukan jarrerak izan zuela bere eragina, besteak beste. Baina iduriz ez du oraino ulertua. Orain gauzak laster joanen dira. Egoitza itxi, audit bat abian jarri ikusteko nola berritzen ahal den eta lanak abiatu. Hortaz, udalak ez du bere iritzia publiko egin nahi izan... Elkarteek, beren aldetik, kanporatuak izan arte bertan jarraituko dute, itxura guztien arabera. Eta zer diote eragile eta erakunde ezberdinek? Mementoz deus ofizilialki. Baina beharko dute zerbait erran, noizbait. Izan ere, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak dirulaguntza bat bozkatua du kultur elkartearen alde heldu den hiru urteetarako. Euskal Kultur Erakundeak ere laguntzen du. Bizkitartean, Eihartzeari sostengua helarazi nahi duenak edota xehetasunak eskuratu nahi dituenak hemen dauka elkartearen helbide elektronikoa: eihartzea2@wanadoo.fr  2006/05/26 - 11:05:01

Nabigatu euskaraz