Entzun - ikusi

2006ko audientziak

2006an ETB2k 2,6 puntu galdu ditu, eta ETB1ek sei hamarreko: %4,4ko kuota Matzmorduajangojonau urtezaharreko saioa 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten: %10,1eko kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Dena dela, kate gehienek egin dute behera lehiakide berriak azaldu direlako: Cuatro eta La Sexta. Audientzia portzentaien banaketa zatikatzen joango da datozen urteetan, kate berriak sortzearekin batera. ETB1ek datu onak lortu zituen urtezaharreko gauean. Wazemank umorezko saioaren taldeak eman zion ETB1en ongi etorria 2007 urteari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten programa: %10,1eko batez bestekoa. Datu ona da ETB1entzat, Wazemank-ek ohi izaten duenaren pare; abenduaren 23an %9,5 izan zuen. Iazko urtezaharreko Earki gatxink! programak %8,2ko audientzia izan zuen (42.000 ikus-entzule). ETB2n Vaya semanita saioko aktore taldeak egin zuen urtezaharreko saioa hirugarren urtez jarraian eta %17ko batez bestekoa eskuratu zuen: 102.000 ikus-entzule. 2006an Tele5 ikusi da gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zortzigarren urtez: %26,3. Tele5 lider espainian. Ia bi puntuko aldea ateratzen dio Espainian Tele5k (%21,2) Antena3ri (%19,4). Hirugarren tokian TVE1 dago, %18,3arekin. La Sextak goranzko bidea darama eta %3,2ko pantaila kuota eskuratu du abenduan; %4a prime-time ordutegian.  2008/01/23 - 20:02:06

Zorionak Ainhoa Larreari

 2008/01/23 - 20:02:05

La2n katalanez beste hiru hilabetez

 2008/01/23 - 20:02:04

Info7 eta Radiokultura frekuentziarik gabe

 2008/01/23 - 20:02:03

EHEren salaketa

 2008/01/23 - 20:02:03

EHEren salaketa

 2007/01/31 - 15:47:03

San Tomas

Zaldi Eroaren zerria bezain triste nago gaur, San Tomas egunean lanera etorri behar izan dugulako. Feriyaz ezin gozatu eta horrez gain gure bizitza santu guztian modu batean deitu izan dugun eguna aldatu egin digute. Konturatuko zineten ezta? Ba bai, prentsan San Tomas agertu da Euskaltzaindiak aginduta. Santo Tomas "espainolkeria" bat omen da eta "guztion eginkizuna euskara egokian idaztea da". Hartara, San Tomas idatzi behar dugu guztiok. Beno, baina blog honek, txistorrarik gabe gelditu eta suminduta, lizun jokatu nahi du eta betidanik entzundakoa oihukatu: "Gora Santo Tomaseko feriya, txorixua eta ogiya". Bufff, zer espainolak sentitu garen hori esanda...  2007/01/08 - 02:55:02

Zorionak Ainhoa Larreari

 2007/01/07 - 06:54:00

Info7 eta Radiokultura frekuentziarik gabe

 2007/01/07 - 06:54:00

La2n katalanez beste hiru hilabetez

 2007/01/07 - 06:54:00