Edizio jarraia, berria.info

Berria.info-ko edizio jarraiaren azken albisteak

Bihar Ipar Euskal Herriko bozketa egunaren berri emango du BERRIA.INFOk

Akitaniako hauteskundeen eta Bateraren eta AHTren inguruko galdeketen berri emango du 20:00etatik aurrera.  2010/03/13 - 11:50:03

Lau lagun atxilotu dituzte, Urdulizko baserriko heriotzarekin lotuta

Iazko abenduaren 18an lapurreta egitera joan zirenean, 83 urteko emakumezkoa eta honen anaia 70ekoa jo eta lotu egin zituzten; aurrena hil egin zen. Ertzaintzak Otxandion, Barakaldon eta Gasteizen atzeman ditu, eta epaileak kartzelara bidali.  2010/03/13 - 11:50:03

Jon Anzaren desagerketari buruzko Rubalcabaren hipotesia errefusatu du Baionako fiskalak

Anne Kayanakisek erran du ETAko militanteak ez zuela diruarekin ihes egin. Gorpua harena dela baieztatu du, eta “heriotza naturala” izan zuela. Hala ere, gertatutakoa ikertzen segituko duela adierazi du.  2010/03/12 - 18:30:03

Igandean Ipar Euskal Herriko bozketa egunaren berri emango du BERRIA.INFOk

Akitaniako hauteskundeen eta Bateraren eta AHTren inguruko galdeketen berri emango du 20:00etatik aurrera.  2010/03/12 - 18:30:03

Nafarroako Kutxa Banca Civicarekin bateratzeari onespena eman dio Biltzar Orokorrak

Aldeko 29 boto, abstentzio bat jaso ditu proposamenak; inork ez du bozkatu aurka. Miguel Sanz Kutxako presidenteak erran du "enpresa irizpideak" soilik kontutan hartu dituztela.  2010/03/12 - 18:30:03

Peter Saganek irabazi du Paris-Nizako etapa, bigarrenez

 2010/03/12 - 18:30:03

' Usurbilgo Akordioa ' sinatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek

Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote erraustegiaren proiektua sei urtez gibeleratzeko. Ezker abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Greenpeace eta Eguzki daude sinatzaileen artean.  2010/03/12 - 16:34:02

KPIak behera egin du Hego Euskal Herri osoan

Urtarriletik otsailera Bizkaian jaitsi da gehien, %0,4. Araban eta Gipuzkoan %0,2koa izan da jaitsiera, eta Nafarroan %0,3koa.  2010/03/12 - 14:39:02

Ia bi mila lagunek ikusi zuten Murua Uriaren hitzaldia BerriaTBren bidez

Martin Ugalde Foroan izan zen kazetaria 'Loiolako hegiak' liburuari buruzko azalpenak ematen. BerriaTBren bidez ez ezik, asko izan ziren mintzaldia zuzenean jarraitu zutenak, horien artean, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko buruzagiak. Haien iritzia ageri da bideo honetan.  2010/03/12 - 12:43:03

Jon Anzarena da Tolosako gorputegian agertutako hilotza

Hala baieztatu dute haren familiak eta AAMk, baina heriotzari buruz eman diren azalpenak ez dituztela sinesten azpimarratu dute. Baionako fiskalak gaur arratsaldean emango ditu azalpenak. Polizia iturriek zabaldutakoaren arabera, iazko apirilaren 29an trenputxarturik aurkitu zuten Tolosako karrika batean, eta erietxe batera eramanda egun batzuren buruan hil zen bihotzekoak jota.  2010/03/12 - 12:43:03