Gari Alea
ARGIA.com - Euskal Herriko egunkari elektronikoa: informazioa eta zerbitzuak
Xabi Payak txapelketari buruzko Larrunaz
Gaur8 astekarian argitaratu zen, martxoak 5eko alean, segidan duzun artikulua, " Txintxoak " titulupean. 2011/03/09 - 16:25:05
Bertsolamintza IV abian da
Otsailaren 26an hasi eta martxoaren 12ra arte, Bertsozale Elkartea k Bertsolamintza: " Inertziak erantzi, garena jantzi " jardunaldiak antolatu ditu. Bederatzi hitzalditan, ohiko joerak zirikatu eta bide berriei zirrikitu bat irekitzen arituko dira, bertsolaritzaren hainbat esparrutan: umorea, ideologia, emozioak, txapelketak, bertso eskolak, sistema, gaiak eta generoa. Hitzalditan teorizatutakoa praktikan jarriko dute bertsolariek saio eta afari esperimentaletan. Segidan duzu egitaraua, eta bertan Larrun , non Ion Ansak, Oier Araolazak eta Fredi Paiak Bertsolamintzarako prestatutako gogoetatik abiatuta Txapelketari kritika egiten dioten. 2011/02/25 - 13:25:03
Ez gara "gaixoak"
2011/02/14 - 16:08:03
Generoak baditu milaka aurpegi
Otsailaren 3an, Umorez jardunaldietan, Mintzolako aretoa bete bete egin zen Jone Miren Hernandez eta Xabier Odriozolaren hitzaldiak entzuteko. Aretoa bete, eta entzule hauetako bakar bat ere ez zen " generoa eta bertsolaritza " gaira erori berria. Bertsolaritzaren eta generoaren inguruan masa kritiko edo mugimendutxo bat badabilenaren seinale. Otsailaren 10ean duzue hurrengo aukera, Leire Ibargurenen hitzaldia eta Ornitorrinkus (Judith Montero eta Maialen Lujanbioren) emanaldi komentatua entzuteko. 2011/02/04 - 18:32:07
Bertsolaritza zenbakitan
2010/11/09 - 16:22:02
Larraulgo kantu afariak martxan
Bigarren urtez, hilero kantu afaria egingo da Larraulgo Ostatuan. Irailaren 23an da hurrengoa. Blogean izango dituzu laster iaz kantatu genituen letrak. 2010/09/22 - 17:33:03
(Ia) plazaratu zen neska bertsolariaren bila
Jon Ansa bertsolari oreretarrak bidali du pista. Xanti Zabala " Lexo " k duela 45 urte topo egin omen zuen Donostiako sariketa batean neska bertsolari batekin. Zoria edo ez dakigu zer motibo tarteko, ez omen zen plazaratzera iritsi. 70 urteren bueltan lituzke gaur. 2010/06/30 - 11:01:34
Pedro Mari OtaƱoren omenezko bertso saioa
2010/05/17 - 17:23:02
Bertso saio lizuna
Miniztro, Unai Gaztelumendi eta hirurok aritu ginen lizunetik baino pornotik gehiago izan zuen saioan, Hernanin, apirilaren 17 gauean. Baratzuri zopa pikantearekin betekada hartu, eta Miniztroren latigoari Gaztelumendiren umore bihurriak jarraitu zion. Mila esker Gazte Asanbladari (rokero zaharren bilgunea esango nuke), duela lau urteko afari lizuna berriro antolatzeagatik. Beste urte batzutarako oroitzapena eta zer pentsatua utzi zidan gauak. 2010/04/22 - 18:30:01
Argentinako payadorea euskal dezimistekin, Oiartzunen
Azaroaren 1ean, igande honetan, 19:30etan saio berezia entzungai Oiartzungo kontsejupean. Bertso eskolak antolatuta eta udalaren laguntzaz, Wilson Saliwonczyk payadorea eta Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira, Egoitz Aizpuru gidari dutela. Jon Martinek argitu dizkigu nondik norakoak. 2010/02/10 - 15:07:02
