Tropela.net - Bloga

Euskara, teknologia eta txirrindularitza

2010ari errepasoa (XIV): Tourra, lagunen jolasa

Aurtengo Frantziako Tourra fair play ak baldintzatutakoa izan dela uste dut. Gogoan izango duzue nola Span amaitu zen bigarren etapa hartan Chavanel-ek etapa eta liderraren maillota eskuratu zituela Cancellarak lasterketa gelditu zuelako izan ziren erorikoak tarteko. Gehienek lasterketa geratzea txalotu zuten egun hartan, baina harbideetako etapan Frank Schleck erori arren ez ziren ez Cancellara ez eta [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (XV): Donostiako Klasikoa LuisLerentzat

Urte sasoi bikainean izaten da ingurutako egun bakarreko txirrindularitza proba garrantzitsuena. Donostia-Donostia Klasikoa. Gipuzkoako errepideak goitik behera zeharkatzen ditu tropel koloretsuak, eta Uztaila bukaera-Abuztu hasierako eguraldiak gutxitan oztopatzen du egun eder hau. Frantziako Tourra bukatzetik hain gertu izateak gainera asko laguntzen dio lasterketari eta gure lurretara etortzen diren txirrindularien maila handia izaten da. Aurten, Jaizkibel bi [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (XVI): Espainiako Vuelta gorria

2010ean Vueltako arduradunek maillot berria prestatu zuten: gorria. Aski ezaguna da Espainiaren kolorea Eurokopaz geroztik gorria dela. La Roja delakori jarraipena emanez Vueltak identitate propioa izatea nahi zuen; urre koloreko maillotarekin lortu ez zuena gorriarekin lortu nahi du. Gora behera askoko lasterketa izan zela esan daiteke. Maillot berri hau soinean janzten lehena Cavendish izan zen [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (VIII): Ardenetako Hirukoa

Ardenetako Hirukoa Apirileko 8 egunetan goi mailako hiru lasterketa batzeagatik da ezaguna. Tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak belgikar eta herbeheretar lurraldeetan izaten diraLiège -Bastogne-Liège monumentua lehiatzen eta hau aprobetxatuz Amstel Gold Race eta Flèche-Wallone lasterketetan ere maila izugarria izaten da. Normalean itzuli handiak lehiatzen izaten diren txirrindulari gehientsuenak punta-puntan izaten dira lasterketa hauetan, mendatetxoz josiak baitaude ibilbideak. [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (IX): Spilak, edo Romandiako Tourrean maillot horirik jantzi ez zuen garailea.

2010eko Romandiako Tourra lehen postuan bukatu zuena palmaresean ez agertzeagatik pasatu da historiara. Izan ere, etapa guztiak burutzen denbora gutxien Alejandro Valverdek eman zuen, itzuliko garaile bilakatuz, baina denok dakigun moduan gero zigortua izan zen, lortutako garaipenak modu hartan galduta. Gauzak honela, Simon Spilak pasatu zen Itzuliko garailea izatera. Itzulia aitzin etapa batekin hasi zen. [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (XI): Michael Rogersek pauso bat aurrera Kalifornian

Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da Kaliforniako Tourra. Txirrindularitza amerikar herrialde honetan lortzen ari den indarrari jarraiki, gertu gertutik jarraitu beharreko proba bihurtu da. Italiako Giroan parte hartzen ez duten tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak hara joaten dira, Frantziako Tourrerako prestaketa gisa. Azken bi urtetako gizonik azkarrenak irabazi zuen lehen partziala. Eroriko [...]  2011/01/21 - 11:11:02

Urte berri on! 2011ean Tropela gehiago!

Urte berri on guztioi!! 2010a urte oparoa izan da ba Tropelarentzat eta zuei eskerrak eman nahi dizkizuegu horretan lagundu izanagatik. 2010ean 9 lehiaketa antolatu genituen. 2010eko martxoaren 7an ekin genion lehen aldiz Paris-Niza lasterketarekin. Ondoren Euskal Herriko Itzulia, Ardenetako Hirukotea (hau ere berria), Italiako Giroa, Dauphine Libere (hau ere berria), Frantziako Tourra, Donostiako Klasikoa, Espainiako [...]  2011/01/21 - 11:11:02

Kontuak kontu, ziklo-krosik onena Igorreko Munduko Kopan

Beste urte betez, lokatzgaineko txirrindularitzaren ikuskizun handiak munduko espezialistarik onenak ekarriko dizkigu Euskal Herrira, azken orduko albiste ezkorrek gure lurretan dugun ziko-kros probarik handienaren egunerokotasuna astindu badute ere. Ostegunean Zdenek Stybar munduko txapeldunak zitan egongo ez zela jakinarazi zuen; gabonak arte gutxi gora behera lehiaketatik kanpo egon beharko du, belaunean azkeneko asteotan izaten ari den [...]  2011/01/21 - 11:11:02

Euskaltel-Euskadik 2011ko Giroan parte hartuko du

Hiru urte eta gero, Euskaltel-Euskadi Italiako Giroan izango da. UCI Pro Tourrean onartua izanarekin batera, hauxe da talde laranjaren inguruan azken asteetako albiste nagusia. Igor González de Galdeanoren esanetan, gaur egungo taldeak ez dauka zerikusirik 2007an azken Giro hartan parte hartu zuenarekin. Taldea askoz helduago ikusten du, bere aukeretaz konfiantza gehiagorekin, Giroan zeresana emateko moduan, [...]  2011/01/21 - 11:11:02

2010ari errepasoa (XIII): Frank Schleck, Suitzan garaile

Suitzako Itzuliak ikusmina piztu ohi du urtero, Dauphine Libere bezala, Tourrari begira proba gisa erabiltzen dutelako txirrindulariek. Saxo Bankek Fabian Cancellara eta Schleck anaiak eraman zituen suitzara eta Cancellarak aitzin etapa irabazi zuen. Cerveloko Heinrich Hausslerrek bereganatu zuen lehen etapa, Pablo Urtasun urdiandarraren aurretik, baina hurrengoan Saxo Bankek, berriz ere aginte makila hartu zuen. Franck [...]  2011/01/21 - 11:11:02

Nabigatu euskaraz