larrabetzu sarean

Informazioaren aroa gure herrian. Herri informazioa eta blog komunitatea. Larrabetzu.

Irati Jimenez literaturaz berbetan eta Txagu magu magia egiten

Egunotan be, zer ikusi eta zer entzun ugari herrian. Eguenean, martxoak 11, Irati Jimenez bere liburu barriari buruz -Nora ez dakizun hori- berbetan. Magia gaztetxean Barikuan Hori Bai zabalik jende guztiarentzat eta domekan magia saioa nagusientzat. Antolatzaileek diņeure, umerik ez eroateko gaztetxera domeka arrastien. Zabildu  2010/03/11 - 18:01:04

Martxoaren 8a eskolan eta gaztetxean

Larrabetzuko eskolan be, urtero ospatzen dute martxoaren 8a. Emakume langilearen nazioarteko eguna. Eskolako sarreran jarri duten hormairudian, munduko zein Euskal Herriko hainbat emakumeren biografia eta argazkiak daude. Idazleak, langileak, fisikariak denetarik. Hori Bai kritikoagoa Gaztetxekoek mezu kritikoagoa idatzi eta plazaratu dute blogean martxoaren 8aren inguruan. Zutik emakumeok! Zabildu  2010/03/09 - 12:41:04

martxoaren 8a, Gure Etxean

Larrabetzun bazkaria egin dute Gure Etxeako jubilatuek. Hori da martxoaren 8an, herrian dagoen deialdi bakarra. Lagun asko batu dira bazkaltzeko, gizon eta andra. Domekan antzerkia egon zan Angulerin, eta literaturari buruzko hitzaldia astean zehar, Irati Jimenez idazleagaz. Irati Jimenez Nora ez dakizun hori martxoak 11, eguena iluntzeko 8etan Anguleri kultur etxean. Zabildu  2010/03/08 - 12:56:05

Ping Pong txapelketa Hori Bai gaztetxean

Asteburuan jokatuko da Hori Baiko pin-pong txapelketa. Asteburuan, zapatu eta domeka arrastian jokatuko da. Hori Bai gaztetxea. Zabildu  2010/03/04 - 20:03:03

Larrabetzutik oinez, eskolatik mendira

Aurreko domekan, otsailaren 28an, Eskolako guraso elkarteak antolatuta Larrabetzutik oinez lehenengo irteera egin zan. Goizeko 10:30etan uriko plazatik urtenda, Basaras auzoa, Manuene, Belarrinagatik, ganeko depositora, Torretik barriro urira bueltatzeko. Guztira 70 ume eta guraso, giro onean, eta eguraldi ezin hobea lagun. Bezperako haizeari bildur barik, itzel ondo ibili ziren bertaratutako guztiak. Argazki honen gainean klik eginda, [...]  2010/03/02 - 20:34:03

Mundua konkistatu ezin eta Larrabetzun saiatu

Telebistako lehiakideak Larrabetzun. Ankapalu konkistatu, txuletak ezin amaitu nok esango leuke goseak jota ibili zirenik Patagonia aldetik. larrabetzutik.org: conquistador del fin del mundo Larrabetzun Zabildu  2010/03/01 - 14:56:05

larrabetzutik oinez

TX mendiz mendi Eskolako guraso elkartean, hilero herritik ume eta gurasoentzako irteera labur bat prestatzen hasi gara. Asmoa da, herriko auzo eta bazterrak hobeto ezagutzea, baserriak ezagutu, inguruan ibiltzen ikasi eta apurka apurka Larrabetzuko txokoan barri jakitea. Horretarako, hilero ibilbide labur bat prestatu dogu, eskolako umeakaz egiteko modukoa. Lehenengo ibilbidea datorren domekan, otsailak 28, egingo dogu. Goizeko 10:30etan plazatik urtengo gara. Hamaiketakoa [...]  2010/02/26 - 09:54:03

[Hori zineBAI] Hego Afrikatik gaztetxera

Invictus Hori Bai gaztetxeko zineman domeka arrastian Nelson Mandela eta rugbya. Nazio bat ekipo bat lema hartu, eta baltzak eta zuriak alkarregaz rugby selekzioaren alde jarriko ditu Hegoafrikako presidente hautatu barri Mandelak. Kartzelatik urten, eta aldaketa itzela. Hauteskundeak irabazi eta biziza berri bat apartheid osteko Hego Afrikan. Hori Bai gaztetxeko bloga Zabildu  2010/02/25 - 16:05:04

Iturrikoetxeko bizilagunen kezka eta salaketa

Aurreko astelehenean Guardia Zibilak Larrabetzuko herritarrekaz eukindako jarreraren ganean, iritzia emon deure Iturrikoetxeko bizilagunek. Herrian zabaldu deure euren salaketa, euskaraz eta erdaraz. Iturrikoetxe 1eko auzokideok hurrengoa salatu nahi dugu: Pasadan astelehenean Guardia Zibila gure portaleko etxe guztietan sartu zen, inongo agindu judizial barik. Egoera honek arratsaldeko hiru eta erdietatik gaueko hamarrak arte iraun zuen, auzokideei eragozpenak sortuz. Orain arte ez [...]  2010/02/21 - 23:10:04

Jon Arretxeren nobela baltzari buruz Angulerin

Jon Arretxe idazle eta bidaiari ezaguna da. Euskal idazleen artean, bidaia liburu gehien dituena da basauritarra. Oraingoan bide laburra egingo du, Anguleri kultur etxean emotekoa dan hitzaldian. Xahmaran nobela baltza hartuko deu hizpide Arretxek. Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun [...]  2010/02/17 - 18:22:06