Pravda Txikia

Berandu heldu ginen iraultzara.

egun onanistikoak

Nik, labaingarriegia zerbaiten menpe egoteko, indibidualistegia norbaiten atea jotzeko, alferregia zerbaiten parte sentitzeko, nahiago ditut autokudeaketa, autoprodukzioa eta autodidaktika. Beraz, eta onanismoaren bandera altxaz, nire coitus interruptus literarioari (oh, literatura, zer egin dute zure izenarekin?) ekingo diot beste behin, komuneko zulotik bada ere.  2008/05/10 - 17:15:02

transgenero pansexuala

Zein konplikatuak egiten ditugun gauzak. Edo hori iruditzen zait behintzat, Eutsin Beatriz Preciado-ri eginiko elkarrizketari gainbegirada bat bota ostean. Transgenerotasun pansexuala ez omen da niretzat, ni askoz ere primitiboagoa omen naiz. Elkarrizketa neologismo barregarriez beterik dago. Eta egia esan, badu bere grazia.  2008/05/04 - 23:44:01

postindependentzia

Ez dakit zertan nabilen azkenaldian. Beno, bai, badakit. Baina hortaz gain, zerbait gehiago egin beharko nukeelaren susmoa dudanez, eta ez dudanez euskal blogosferako zapaburu askok bezala amaitu nahi, nik ere Postindepentziaren manifestoa sinatu nahi nuke. Ezkertia naizenez, letra kaxkarra dudan arren.  2008/05/03 - 17:22:04

zirujia

Aspaldi idatzi gabe. Etxeko salan nago orain, erdi botata telebista ikusten aspergureak jota. Gogorra da telebista ikustea, ez uste. Ez naiz nor inori zer egin beharko lukeen esateko, baina gustatuko litzaidake jakitea zer pasatzen den ETB1eko programazioa pentsatzen duenen burutik. Ez baitut oso ondo ulertzen zer nolako Euskal Herria duten buruan honelakoak jartzen dituztenean. Orain [...]  2008/01/13 - 02:36:06

merry xmas

 2007/12/22 - 14:34:18

durangoko sentsazioak

Gaur, aspaldiko partez, Durangoko Azokan izan naiz lagunekin. Kintokoñon aparkatu ostean, portzierto. Azkenekoz izan nintzenean, Eusko Tren bat (edo Transiberianoa hobeto esanda) hartuta heldu nintzen hara. Eta zer nahi duzue esatea, eraikina aldatuko zen, baina bertan aurkitutakoa ez gehiegi. Beharbada, eta 30 urteak oraindik bete ez ditudala, zaharkitua eta eszpetikotasunak jota nabil azkenaldi honetan. Baina euskal [...]  2007/12/07 - 00:23:21

larrosa zuria

Duela egun batzuk Munichen izan nintzen. Hotza egiten zuen, elurra noizean behin, eta batzutan, etxeetako teilatuak nola zuritzen ziren ikusteko parada izan genuen. Municheko unibertsitatean ikusi daitezkeen larrosa zuriak bezala. Weisse Rose. 40. hamarkadan Hitlerren nazionalsozialismoari aurre egin zioten gazte haien istorioa kontatzea zaila da eta era berean, hunkigarria. Municheko unibertsitateari egin genion bisitan Franz Müller [...]  2007/11/18 - 18:42:18

gutsy gibbon, zergatik?

Oso pozik nenbilen ni Ubuntun. Eroso, seguru eta lasai asko. Faltan botatzen nituen bakarrak, Photoshop bezalakoak ziren. Eta ezer gutxi gehiago. Horregatik, eta hobetzearen promesarekin, poz-pozik eguneratu nuen lehengo egunean Feisty Fawn bertsionik Gutsy Gibbon-era. Eta hemen hasi ziren nire dardarak. Ia goiz osoa eguneratzen igaro ondoren, honelakoekin topatu naiz: Kanpoko disko gogorraren erabiltzailea aldatu izana, root-era [...]  2007/10/21 - 13:56:09

2.0 eztabaidak

Euskaldunok eztabaidarako dugun zaletasuna ageriz, hona hemen azken bolada honetan irakurri dudan eztabaidarik entretenigarrienetako bat. Pravda Txiki honen iritzia? Niri gustatuko litzaidakeena zera da: klonak egiteari utzi eta euskaldunok gauza berriak sortzea eta internazionalizatzea. Badakit zaila dela, baina ez dakizue zenbat poztuko nindukeen Honekin ez dut esan nahi klonen kontra nagoenik. Baina zer irudituko litzaizueke [...]  2007/10/03 - 11:37:11

aukerak

Zera pentsatu dut dutxan gaur ilea garbitzen nuen bitartean: denok merezi dugu aukera bat. Oso sakona, ezta? Baina hausnarketa xume honek badu bere zerikusia azkenaldi honetan bueltaka daramadan proiektu kakapilarekin eta Kiva.org Aitorren bidez deskubritu izanarekin. Ez, ez dut honelako banku bat sortzeko asmorik. Baina ondo aztertuko dut eta konfiantza ematen badit, zergatik ez, aukera [...]  2007/09/12 - 08:36:20