Algara Konpartsa

Bilboko Algara konpartsa euskaldunaren bloga

Ibaizabal telebistaren aurkezpena

Apirilak 9 da Ibaizabal telebistaren interneteko aurpegia ezagutzera emango den eguna, eta horretarako denetarik izango duen jaia prestatu dugu Bilboko Kafe Antzokian. Asteazkena, hilak 9 arratsaldeko 19:30etan: webgune berriaren aurkezpena (www.ibaizabaltb.com), bideoak, musika, bertsolariak, lagun zaharrak eta berriak, eta proiektu zabal, berritzaile eta ezberdin batean parte hartzeko aukera. Ez izan dudarik eta hurbil zaitez. Ibaizabal Talde Eragilea Honi [...]  2008/04/06 - 16:11:02

Udaberriko jaia maiatzaren 30ean

Hemen dituzu iazko jaiaren argazki batzuk (klikatu argazki gainean): Urtero legez, Algara konpartsak eta Gabriel Aresti Euskaltegiak egun osoko Udaberriko jaia antolatzen dugu maiatzean. Goizeko 8etatik aurrera Albia lorategian jokoak, dantzak, kantak, antzerkia Arratsaldean jai giroa izango dugu bertan eta inguruan. Beti bezala ostiral batean egingo dugu denok gozatu ahal izateko. Argibide gehiago aurrerago.  2008/04/05 - 22:06:05

Otsailaren 14rako greba deialdia dela eta

Egunotako gertaerak eta otsailaren 14rako greba orokorraren aldeko deialdia direla eta, Zenbat Gara Elkartearen oharra: 1. Berriz ere, inolako zalantzarik gabe, irmoki eta ozenki salatu behar dugu ilegalizazio zein atxiloketa masiboen politika kriminala eta halaber egoera larri hori behingoz eta betiko bukatu behar dela aldarrikatu behar dugu. 2. Grebarako eskubidea eskubide demokratikoa den heinean, pertsona orori dagokio [...]  2008/02/14 - 14:38:24

Otsailaren 14rako greba deialdia dela eta

Egunotako gertaerak eta otsailaren 14rako greba orokorraren aldeko deialdia direla eta, Zenbat Gara Elkartearen oharra: 1. Berriz ere, inolako zalantzarik gabe, irmoki eta ozenki salatu behar dugu ilegalizazio zein atxiloketa masiboen politika kriminala eta halaber egoera larri hori behingoz eta betiko bukatu behar dela aldarrikatu behar dugu. 2. Grebarako eskubidea eskubide demokratikoa den heinean, pertsona orori dagokio [...]  2008/02/14 - 07:37:19

Algara guagua konpartsen jaitsieran

Eguraldi aldaketa dela eta, Euskal Herri tropikala irudikatu dugu erresuma bananero biren artean. Ahor gure jaitsieraren bideotxo bat:  2008/02/12 - 20:32:42

Joxe Agirre eta Amets Arzallus

Erlantz Ibargurengoitia 2008ko urtarrilak 12 zituen zapatu eguerdian batu ginen Bilbo inguruko euskaltzale eta bertsozaleak Kafe Antzokian, Zenbat Gararen eskutik Amets Arzallus hendaiarra eta Joxe Agirre Oranda azpeitiarra bertsolariek eskaini behar zuten saiora. 78 urteko gizona eta 24 urteko gaztea aurrez aurre borroka dialektikoari ekiteko zain. Ederto bazkaldu genuen bada Resu, Idoia eta Amaia zerbitzari ederrek majo [...]  2008/01/16 - 01:50:13

hitzaldia; Juan Antonio Urbeltz inauteriak hizpide urtarrilaren 22an

Del carnaval a San Juan. Simetria de la fiesta izenburupean emango du hitzaldia Bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 20:00etan. Inauterien jatorriaren eta esanahiaren berri izateko aukera duzue honako hau. hitzaldiaren nondik norakoak Hitzaldi honetan Juan A. Urbeltzek inauteriari eman behar zaion esanahia berrikusi egingo du nekazal urtearen testuinguruan , bai eta konpartsen, tradiziozko pertsonaien eta dantzen zentzua: Zanpantzarrak, [...]  2008/01/13 - 17:41:30

Bertso bazkaria: Jose Agirre eta Amets Arzallus

Bertso bazkari ederra daukagu urtarrilaren 12an, Amets Arzallus lapurtarra eta Jose Agirre gipuzkoarra elkarri bertsotan. Gai-jartzaile lanetan; Joxemi Larrabeiti. Sarrera + bazkaria: 20 euro (Kafe Antzokia) Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea Amets Arzallus: Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea. Donibanen jaio arren, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio [...]  2008/01/07 - 21:19:25

San Tomas 2007 datorren ostiralean (Bilboko konpartsak)

Algarako guapoak eta Xabi (kar, kar, kar) Aurten ere, urtero bezala, algarakideok parte hartuko dugu Bilboko San Tomas jaian, abenduaren 21ean. Eguerdi aldean geure txandatxoa egingo dugu Bilboko konpartson artean Areatzan jarriko dugun txosnan eta egun osoko parrandari ekingo diogu beti bezain gogotsu. Hona hemen Bilboko konpartsen egitaraua: ABENDUAK 21 OSTIRALA 12:30 TXALAPARTA ERAKUSTALDIA 13:00 BERTSOLARIAK 13:30 TXERRI PINTXOEN BANAKETA 14:00 [...]  2007/12/19 - 00:08:15

Truke azoka abenduaren 12an

Gabonak badatoz eta gure poltsikoak dardarka hasi dira. Urtaro honetan makina bat gauza erosten eta jasotzen ditugu eta gero ez ditugu inoiz erabiltzen. Zer egiten dugu gauza, traste, opari, jostailu hauekin? Pentsatu al duzu inoiz beste inork behar dituela edota erabil ditzakeela? Algaran eta Gabriel Aresti Euskaltegian orain urte batzuk horretaz jabetu ginen eta [...]  2007/11/29 - 16:57:15