Danbaka - Albisteak

Gaur hasita, liburu aurkezpena, Hardcore jaialdia eta zine-kluba gaztetxean

 2012/02/08 - 15:12:05

Ruper Ordorikak Alemanian joko du

 2012/02/06 - 22:51:06

Dark Code taldeak lan iluna eta oso 'kañeroa' kaleratu du

Elorza, Willy, Rodri eta Etxanizek osatzen dute Dark Code taldea. Lehenengo hirurak bergararrak dira eta azkena, berriz, azpeitiarra. Raise of Death izeneko lehenengo diskoa kaleratu berri dute, eta Etxanizekin izan gara euren lanaren gainean berbetan. Nolakoa da diskoa? Iluna, esango nuke; guk jotzen duguna death metala da. Hala ere, ez dugu gogoko gure musikari etiketarik jartzea, denetarik jotzen dugu eta hainbat estilo jorratzen ditugu. Gustura gelditu zarete eginikoarekin? Emaitzarekin pozik gaude, eta eginiko lanaz gustura. Nahiko disko kañeroa da, bederatzi kantuk osatzen dute. Zer transmititu nahi duzu zuen abestien bitartez? Gehienbat, bateriak, Willyk, idazten ditu letrak. Izan ere, gure abestiak ingelesez dira eta hark ondo menderatzen du hizkuntza. Nik neuk ere egiten dut ahalegina, ingelesez erdiz-purdiz egiten dudan arren. Kantu gehienak heriotzari buruzkoak dira, eta, noski, baita bizitzari berari buruzkoak ere. Metal doinuak gogoko dituztenendako aproposa, beraz. Bai, hori uste dugu, eta, horregatik, metala eta rocka gustuko dutenei gure kontzertuetara etortzeko gonbita egiten diet, eta baita diskoa erosteko deia ere. Sei eurotan eros daiteke, gurekin harremanetan jarrita (www.myspace.com/darkcodemetal). Noiz hasi zineten diskoa prestatzen? Pixkanaka egin ditugu kantuak, batzuek bi urte ere badituzte. Taldea sortu eta urte eta erdi ingurura pentsatu genuen bagenuela errepertorioa diskoa grabatzeko, eta, hala, 2011ko apirilean ekin genien grabazio lanei. Gure lokaleko txoko bat prestatu genuen horretarako, eta DB Uhinak produkzioaren bitartez egin dugu. Orain, diskoaren aurkezpen lanetan ibiliko zarete. Kontzertu bila eta diskoa ahalik eta gehien zabaltzen gabiltza. Dagoeneko hitzartuta ditugu emanaldiak Azkoitia, Donostia eta Bergaran. Gu prest gaude deitzen diguten edozein lekutara joateko. Oso taldekide gazteak zarete, baina dagoeneko hainbat lehiaketatan parte hartu duzue. Bai; Danbakan hartu genuen parte, eta baita Espainia mailako Wacken Metal Battle- n ere. Azken horretan, gainera, 80 talderen artean finalera iritsi ginen. Ez irabazi arren, oso gustura gelditu ginen eginikoaz, erronka zaila zen-eta. Zer ikasi duzue lehiaketa horietan? Nahiz eta irabazi ez, beti segitu behar dela gogor egiten eta ez dela goibeldu behar; esperientzia ederrak izan dira. Danbakatik ze oroitzapen duzue? Oso ondo pasa genuen. Taldea ezagutzera emateko erreminta ona izan zen. Gainera, taldeko bideoak grabatzeko ere balio izan zigun eta hori guretzako oso ona izan zen.  2012/01/31 - 12:40:03

Loquilln zuzenean Amaia Antzokian

 2012/01/31 - 10:44:01

Kooltur Ostegunak ekimenaren eta Inkernu tabernako otsaileko egitarauak

 2012/01/30 - 11:37:01

Loquillo 'A solas', Amaian antzokian gaur

Su nombre era el de todas las mujeres azken diskoa aurkeztuko du gaur Loquillo a solas, tour teatros 2012 biraren barruan. Arrasateko Amaian izango da emanaldia, 21:00etan. 51 urte egin berri, indarberrituta dator Loquillo abeslaria. Su nombre era el de todas las mujeres Luis Alberto de Cuenca poetaren idatzietan oinarrituta dago eta musika Gabriel Sopeñak egin du. Lan pertsonala Nostalgia puntua duen lana dela esan dute adituek, baina, Loquilloren ustez, disko pertsonal eta arriskutsuena izan da azken hori. Diskoa mugarria izan da Loquillorendako; gauzak ulertzeko eta gauzei aurre egiteko aldaketa ekarriko dio. Rolling Stones aldizkariko irakurleen ustez, Espainiako rock historian 10. disko onena da. Abestien letrak Ez da lehenengo aldia Loquillok poeta baten letrak erabiltzen dituena: La vida por delante (1994) eta Con elegancia (1998) diskoetan ere hainbat autoreren lanak erabili zituen. Oraingoan, baina, autore bakarra hartu du oinarri, eta esan behar da Loquillok bere egin dituela letrak. Bederatzi abestiz osatutako lana da Loquillok aurkeztuko duena. Aukera paregabea, hortaz, rockeko izen handia bertatik bertara ikusteko.  2012/01/27 - 10:40:01

Kooltur Ostegunak: Sad Town Lossers taldea bihar Keu & Fignuh Experience taldearen ordez

Kooltur Ekintza eragintza taldekoek iragarri dutenez, biharko Kooltur Ostegunean aldaketa bat egongo da. Keu Agirretxearen azken proiektuak itxaron egin beharko du Arrasatera etortzeko, izan ere, musikari ondarrutarra ezingo da bihar agertokian egon; "azken orduko kontu batengatik", antolatzaileen arabera. Kontzertua, baina, ez da bertan behera geratuko: Ondarroako Sad Town Lossers taldearen rock lasaia izango dugu bihar. Ohiko moduan, 22:00etan hasita eta bost euroren truke.  2012/01/25 - 16:26:03

Iñigo Zubizarreta (SA): 'Disko latza eta gogorra da; doinu bortitzendako oso letra zuzenak'

 2012/01/24 - 13:30:03

La banda del abueloren 'Hau da ene ondasun guztia' bideoa, ikusgai

La banda del abuelok Hau da ene ondasun guztia bideoa Facebook sare sozialera igo du. Joseba Sarrionandiaren bakartasuna eta kartzelari buruzko olerki ezaguna da aipatutakoa. Gainera, Kutxi Marea eta Sorkam-en Las moscas lo devoraran todo errezitaldiaren bideo osoa ere igo dute.  2012/01/18 - 11:25:04

'It's alive', inoiz zuzenean grabatu den diskorik onenetarikoa entzuteko aukera

The Ramones , Queens-eko punk talde mitikoak txundituta uzten zituen zaleak zuzenekoetan. Horren erakusle dugu It's alive diskoa zuzenean aurkezten zuteneko garaia. 1977an grabatu zuen New Yorkeko taldeak It's alive , Londreseko Rainbow Theatre-n. 35 urte igaro badira ere, diskoak ez du gaurkotasunik galdu. Garai haiek berriro bizitzeko edo ezagutu ez zenutenek gertutik bizitzeko aukera izango dute eguenean The Gramone s talde gazteiztarraren eskutik. It's alive diskoa goitik behera, berdin-berdin interpretatzen dute eta ikuslea txundituta uzten dute. Ez galdu eguenean Arrasateko gaztetxean 22:00etan.  2012/01/16 - 11:17:02

Nabigatu euskaraz