Berriemaile
Egunkariaz galdezka Zapatero eta Raxoiri
Aspaldiko partez hemen idaztera noa. Uste dut kausak merezi duela. Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa, baina ez da Youtubeko bozketa-sistema arrunta. Adi: TVEren tengo una pregunta para usted saiorako galdera prestatu dut, euskaraz hasieran, eta lagun batek eskatuta, gazteleraz gero. Zoaz elecciones08 kanalera eta aukeratu "Vote". Bilatu bertako bilatzailean: egunkaria. Bi bideo agertuko zaizkizu. Aukeratu bat eta egin klik gora begira dagoen eskuan. Gero, aukeratu beste bideoa eta egin gauza bera. Egunean behin baino ezin duzu bozkatu. Ez duzu Youtube erabiltzailerik behar, beraz lasai. Pausoz pauso: - Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08 . - Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu. - Bilaketan 'Egunkaria' jarri. - Bi bideo azalduko dira. - Bat hautatu - gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu). Bide batez, bozkatu beste bideoa ere. ;-) Gaur Berriaren paperezko bertsioan idatzi dute honi buruz. Datuak zaharkituak daude, gaztelerazko bideoa dagoeneko 3600 aldiz ikusi dute. Sare sozialetan ibiltzen bazara, Egunkariaren aldeko kausak ireki ditut Facebook eta Tuenti -n. Informazio gehiagorako, Luistxo Fernandezek Juicio a Egunkaria bloga hasi du Javier Ortiz kazetariaren webgunean, gazteleraz. Euskaraz, Egunkariaren Alde Elkartearen egunkaria.info duzue. 2008/02/22 - 18:13:16
Folksonomy
Teresa Arriazaldegi EHUko irakasleak ematen digu Dokumentazio Informatiboa irakasgaia. Bertan, folksonomien inguruko lan bat egitea tokatu zaigu Ander Aranberri ikaskideari eta bioi. Klasean emango ditugun azalpenen laburpena doa hemen, erabiliko dugun powerpoint aurkezpenarekin bat. E-posta gmail bitartez dugunok erraminta oso funtzionala daukagu, gure mezuak tag batzuen bidez sailkatzeko. Sailkapen hori interneteko beste edozein produkturekin egin dezakegu: - Flickr (argazkiak) - Tagzania (mapak) - del.icio.us (webguneak) Horrelako zerbitzuetan zure materialak, web interesgarriak... sailkatzen dituzunean, besteen sailkapenekin batera ematean, indexazio soziala delakoa ematen da: "social classification". Informazioa sailkatzeaz arduratzen den zeintzia taxonomia da (klasifikazioa+ordena). Denon artean egindako taxonomia da folksonomia (folc+taxo+nomia= herria+klasifikazioa+ordena). Hortaz, folksonomia = taxonomia demokratikoa. 2008/01/10 - 11:51:41
Mugikorretik zuzenean blogeatzen
Joxe Aranzabalen blogean irakurri dut, Sony Ericsson enpresak mugikor bat atera duela bertatik argazkiak pare bat klik eginda blogean argitaratzeko. Ikusi bideoa . 2008/01/10 - 11:51:40
Teknologiaren galerak Redes programan
TVEren 2. kateak emititzen duen Eduard Punseten Redes saioak, pasadan urtean teknologia munduak ezagutu zituen arrakastak aztertu zituEN, baina baita galerak ere. Izan ere, ongizatearen izenean egiten diren aurrrerakuntza horiek garai berrietara eraman ahal gaituzte, baina baita atzerakoi bihurtu ere. 2007/04/15 - 19:33:08
upv "Vaya Semanita" programan agertutako bideo honek argi uzten gaitu gure etorkizuna! berdin dio kazetaritza, publizitatea edo ikuzentzunezko komunikazioa ikastea! jejeje 2007/03/17 - 23:22:06
Pachelbelen Canon famatuaren akordeak gaurko musikan.... ona benetan!!! 2007/02/10 - 21:12:03
Adarra hartu dizuegu
Marketingeko ikasgairako blog bat sortu genuen (beno, nuen). Bertan, ideologia ezkertiarreko neskatxa batek bere bizipenak kontatzen zituen. Jende asko jausi zen gure amuan, benetakoa zela uste baitzuten. Lanean, gure produktua publizitatu behar izan dugu eta produktua erreala izango balitz, arrakasta izango lukee. Internetek egiak kontatzen dizkigula bai, baina gezurrak ere hor daude, informazioaren aglomerazioa ere hortxe... *Oharra: bloga www.anti-globalizazioa.blogspot.com da. 2007/02/10 - 21:12:03
"La noche americana", cuatro-ko saio berria.
"La noche americana", cuatro-ko saio berria Juan Carlos Ortegak gaur estreiantuko du bere programa berria 22:00 orduetan, Olimpia Fernandesekekin batera (74 urte). New Yorketik erretransmitituko da show berria, atzerritik zuzenean ematen den lehen programa espainola izanik. "Showmana" bere umore berezia erabiliko du eta berriztapen asko egongo direla aurreratu zuen atzo Eva Hache-ren programan "Noche hache"). Ziur harritzen gaituela, ikusi beharko dugu. 2007/02/03 - 13:31:04
PDF irekia izango da
Irakurri. Ecoin.net-en jakin dut. 2007/02/03 - 00:05:03
Silencio Incómodo eta Paradox Notodofilmfest-ean
Ikusgai dituzue jada harribolas films -ek ekoiztutako azken bi laburmetraiak, Instrucciones para que el silencio sea incómodo eta Paradox. Biak izan dira interneteko notodofilmfest -ean parte hartzeko aukeratuak. PARADOX ikusi Instrucciones para que el silencio sea incómodo ikusi 2007/02/03 - 00:05:03
