Blogs

Enpresa Digitalaren Weblog zerrenda

JARDUNALDIA: GEOMARKETINGA MERKATUA EZAGUTZEKO ETA MERKATARITZAKO ESTRATEGIAK OPTIMIZATZEKO TRESNA GISA

Jardunaldiaren helburua gaiarekin erlazionatutako profesionalei Geomarketingaren berri ematea, mapa batek emaitzak aurkezten eta solaskideak konbentzitzen nola laguntzen duen azaltzea, eta aldagai geografikoak merkataritza esparruen definizioa eta kudeaketa nola hobetu eta errazten duen argitzea. Ikuspegi teorikoa azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo dira merkatua mapen bitartez analizatzearen erraztasuna eta ahalmena erakusteko. 0 MEZU 2008/10/07  2008/09/17 - 13:57:04

IKASTAROA: OFIMATIKA TAILERRA: ZEURE ENPRESARENTZAKO TRESNA ETA AUKERA BERRIAK

Gero eta aukera gehiago daude ofimatikako paketerik erabilienari (hau da, Microsoft Office) dagokionez: OpenOffice, Symphony, Abiword, Google Docs, Zoho... Ofimatikako aukera berri horiek nire enpresarentzako onuragarriak izan al daitezke? 0 MEZU 2008/10/21  2008/09/11 - 12:15:05

IKASTAROA: OPEN INNOVATION

Berrikuntza irekiko eredu bat definitzen duten ezaugarri nagusiak birpasatzea, eta eredu horrek dituen erabilera-aukerak tailerrean parte hartzen duten pertsonen antolakundeen testuinguruan sartzea. Zenbait kasu eta ariketa erabiliko dira enpresaren eredu irekiei buruzko hausnarketa, banakakoa zein taldekoa, sustatzeko. Eredu horiek dagoeneko erabiltzen dituzten benetako enpresen kasuak ikusteaz gain, zenbait erremintak erakutsiko dira, berrikuntzaren ikuspuntua ireki eta handitzeko modukoak. Batez ere berrikuntzaren iturriei eta bezeroen eta erabiltzaileen ikuspuntuaren ikuspegiei buruzko hausnarketari ekingo diogu. 0 MEZU 2008/09/15  2008/07/09 - 14:16:07

JARDUNALDIA: BERRIKUNTZA IREKIA, OHIKO MUGETATIK HARATAGO

Joera berriak eztabaidarako aurkeztea, pertsonek eta antolakundeek berritzeko prozesuak gauzatzeko duten moduei burukoak alegia. 0 MEZU 2008/07/14  2008/06/12 - 11:10:04

IKASTAROA: PRODUCTIVIDAD 2.0 TAILERRA, XXI. MENDEKO LANGILEAREN ERREMINTAK

Denbora galtzen al duzu pasa den mendeko programa eta metodologiekin? Tailer honetan 20 erreminta onenak ezagutuko dituzu zure lanaren ekoizpena handitzeko. Ikas ezazu informazioa, proiektuak, komunikazioa eta harremanak era eraginkorrean eta berritzailean kudeatzen. 2 MEZU 2008/06/25  2008/04/25 - 14:10:05

GERTAKARIA: NOLA SORTU WEB GUNEAK ARRAKASTAREKIN, WEBAREN ERABILGARRITASUNA PRAKTIKAN

Zergatik web gune batzuek arrakasta duten eta beste batzuek ez? Testu aspergarriak, menu kaotikoak, orri astunak..., galdu egin da beste erabiltzaile bat. Jakin ezazu zergatik erabilgarritasuna webaren arrakastan eragin handiena duen faktorea den. Ikasi erabilgarritasuna aplikatzen zaila dena erraz bihurtzeko, salmentak handitzeko eta erabiltzaileek goza dezaten lortzeko. Google, Yahoo eta 37 Signal-ko 50 adibide praktiko eta benetako kasu baino gehiago. 0 MEZU 2008/05/26  2008/04/25 - 12:09:09

GERTAKARIA: INTERNETEN EGUNEAN EGOTEKO JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA

Galdu egiten zara Interneteko aplikazioen izen eta laburdurekin? Ikusi zer diren eta zergatik duten hainbeste interesa Interneteko 100 hitz garrantzitsuenek, ezinbesteko 50 aplikazioek eta mundua aldatzen dauden 20 izenek. Jardunaldia batez ere teknologia berriekin lotura duten eta egunera jartzeko denborarik ez duten profesionalentzat da. 0 MEZU 2008/06/24  2008/04/25 - 12:09:09

GERTAKARIA: KODE IREKIKO APLIKAZIOEN SISTEMAK MONITORIZATZEA.

Sarea geldo doa! Funtzionatzen al du Internetek? Zer gertatzen zaio zerbitzariari? Sare korporatiboen administrazioaz arduratzen direnek ia egunero entzuten dituzte horrelako esaldiak (eta beste batzuk ere bai...). Sare eta sistemak monitorizatzeko aplikazioek teknikariei laguntzen diete arazoei aurrea hartzen eta arazo horiek konpontzen, baina oso garestiak eta konplexuak dira. Zorionez badira ere kode irekiko aplikazio batzuk sistemen monitorizaziorako. Azken urte hauetan agertu egin dira mota horretako zenbait aplikazio, eta ez dira aplikazio komertzialak baino gutxiago. Gainera horietako askok errazak izaten dira. Jardunaldi honetan ezagunenak eta erabilienak aztertuko ditugu. Horien gaitasuna eta eskaini dezaketen balio erantsia ikusiko dugu. 0 MEZU 2008/05/06  2008/04/25 - 10:08:06

IKASTAROA: SKYPE TAILERRA ETERENTZAT

Skype Internet bidezko deien zerbitzu bat da (VoIP). Skyperen bidez zerbitzuaren erabiltzaileek euren artean doan hitz egiteko aukera izango dute eta ohiko telefono-zenbakietara tarifa merkeen bidez deitzeko aukera. Baina Skypek baditu beste funtzio produktibo batzuk ere: artxiboen transferentzia, chat, bideokonferentziak eta zenbait parte-hartzaileri deitzea. Enpresa txikien telefoniarako osagarri ezin hobea da, erraz ezartzen baita eta arrisku gutxi baititu. Kostuak gutxitzen ditu, batez ere nazioarteko deietan, eta ekoizpena handitzen du. Tailerrak ondoko helburuak ditu: - Skype zerbitzua ezagutzea. - Skype ezartzeko oinarrizko gida erraza ematea. 0 MEZU 2008/05/06  2008/04/14 - 13:21:04

GERTAKARIA: SEGURTASUN ERAMANGARRIEN ETA APARATU MUGIKORREN ERABILERARI DAGOKIONEZ

Gaur egun gero pertsona gehiagok erabiltzen dituzte ordenagailu eramangarriak eta aparatu mugikorrak, adibidez telefonoak edo ordenagailu txiki baten antzeko prestazioak dituzten PDAk. Bada kontuan hartu beharreko mehatxua: ekipo horiek galtzea edo norbaitek lapurtzea eta, ondorioz, bertan dugun informazio guztia galduko genuke. Beraz, galdera edo lapurreta horren ondorioak gutxitu beharko genituzke. MEZU 1 2007/03/27  2008/02/26 - 13:05:14