Aia, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda aia
Kintopeko IX. Idi Proba txapelketa bihar hasiko da
Demazaleak zorteko dira, azaroa iristearekin batera Aiako Idi Dema Elkarteak Kintopeko Idi Proba txapelketa antolatu baitu urtero bezala. Aurtengoa bederatzigarren edizioa da, eta urtez urte Aiako idi dema txapelketa galdu ezineko hitzordua bihurtu da idi dema zaleentzat. Bihar hasiko da txapelketa, eta astelehen gauera arte ikuskizun politaz gozatzeko aukera izango dute Aiako udal probalekuan biltzen direnek. Eskualdeko lau parte-hartzaile Bihar 22:00etan hasiko da Aiako Kintopeko IX. Idi Proba, eta bost egunetan jokatuko dute txapelketa. Denera 16 parte-hartzaile izango dira eta horietatik lau eskualdekoak dira. Bertan izango dira Aiako Izeta, Aizarnazabalgo Mendi- Txiki, Errezilgo Bixkiak eta Orioko Olidenen idi pareak. ... 2010/11/04 - 00:04:01
Argazki lehiaketako argazkiak ikusgai daude Kultur Etxean
Aiako Udalak antolatzen duen argazki lehiaketako parte-hartzaileen lanak erakusketa batean bildu dituzte, eta ikusgai daude Aiako kultur etxean. Aurten Aurpegierak izan da lehiaketako eta erakusketako gaia. Erakusketa astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30era, eta 15:30etik 19:15era izango da zabalik. Igande eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Parte-hartzaile gutxiago Aiako Kultur teknikari Eli Lasak azaldu duenez, aurtengoan inoiz baino argazkilari gutxiagok parte hartu dute Aiako Argazki Lehiaketan. «Nire ustez gaiagatik izan daiteke. Izan ere, irudietan aurpegierak irudikatu behar zirenez, argazkilariak norbaiti argazkia ateratzeko baimena eskatu, argazkia atera eta hilabete batean bere aurpegia Aiako etxeetan egotea nahi duen galdetu behar zion. Izan ere, herritarrei gehien gustatzen zaizkien argazkiekin egutegia egingo dugu», azaldu du Kultura teknikariak. «Uste dut horrek parte-hartzaileak atzera bota dituela». ... 2010/11/04 - 00:04:01
Bihar erromeria izango da Aiako Aristerrazun
2010/10/30 - 00:13:06
Malaisyako mendi lasterketan bederatzigarrena izan da Amilibia
Pasa den asteburuan Nerea Amilibia korrikalari aiarrak Munduko Mendi Lasterketen Kopako azken proba jokatu zuen Malaisyan, eta bederatzigarrena izan zen lasterketa horretan. Denboraldian zehar egin duen lana kontuan hartuta, aiarra laugarren postuan geratu da Munduko Kopako sailkapen nagusian. Malaisyan bederatzigarrena Malaisyako Mount Kinabalu International Climbathon mendi lasterketan 21 kilometro izan zituen aurretik aiarrak, eta emakumezkoen mailan bederatzigarren amaitu zuen lasterketa 04:15:16 denbora eginda. Amilibiak lasterketaren lehenengo zatia, igoera, erritmo onean egin bazuen ere, zailtasunak izan zituen jaitsieran. Izan ere, eskilarengatik koadrizepzak igo eta luzaketak egiteko geratu behar izan zuen. ... 2010/10/28 - 23:06:01
Aiako etxebizitza batean lapurtzera sartu dira hiru lagun
Pasa den astean Zarauzko ertzain- etxeko agenteek Aian hiru lagun atxilotu zituzten, herriko etxe batean sartu eta hainbat bitxi lapurtzea leporatuta. Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, horietako bi irailean harrapatu zituen Ertzaintzak beste etxe batean lapurreta egin zutelakoan. Atea, indarkeriaz Ertzaintzatik azaldu dutenez, ostegunean 17:00ak inguruan ertzainen patruila bat Aiako herrigunera hurbildu zen, hiru lagun zihoazen ibilgailu bat «mugimendu susmagarriak» egiten ari zelako. Agenteak herrira iritsi zirenean, autoa pilotaleku aurrea atzeman zuten. Bat batean hiru lagun kotxeratz korrika ikusi zituztela azaldu dute Ertzaintzatik. Hamasei eta hemezortzi urteko bi mutilek eta 27 urteko emakumeak hainbat erreminta eta etxetik lapurtutako bitxiak zeramatzaten memento horretan gainean. Inguruko etxebizitza batean atea indarkeriaz irekita sartu zirenean lapurtu zituztela azaldu dute. ... 2010/10/26 - 23:14:07
Bueltan da trikitixa Aristerrazun
Ohi bezala, urriko azken egunetan ekingo diote Aristerrazuko erromerien denboraldi berriari. Hala, igande honetan, hilaren 24an, hasiko dira, eta Laja etaNarbaiza trikitilariak izango dira denboraldiko lehen dantzetarako giroa jartzeaz arduratuko direnak. 18:30ean hasi eta 21:30ak arte iraungo du erromeriak. Azken 70 urtean urritik ekainera egin dituzte erromeriak Aiako Andatza Auzoan. Izen hori bera duen jatetxearen babesean egin izan da betidanik jaia. Urte askoan jatetxeko mandioan egin izan dute dantza, edo eraikin aurrean bestetan. 2010/10/19 - 23:16:01
Aukeratu dituzte udal eraikinetako garbitzaileak
2010/10/13 - 00:36:03
Beste erronken bila
Harri-jasotzailea da. Euskadiko txapelduna. Gaztea. 18 urte bete berri ditu. Orioko Ortzaika auzokoa da. Emakumezko batek inoiz ezarritako markarik handienaren jabe da. 138 kilo jaso ditu. Idoia Etxeberria du izena. Hain gaztea izanik, kirol ibilbide laburra du; baina ez urria. Eta etorkizunean orain arteko lorpenak ugaltzeko asmoa du, gainera. Orain bi urte hasi zen serio harri-jasotze lanetan, baina herri kirol mundua ez zaio inoiz arrotz suertatu: «Zaletasuna aspalditik datorkit. Etxean txiki-txikitatik izan dut harremana herri kirolekin. Betidanik ikusi izan dudan kirola da, eta neure sentitu dut. Aita, esate baterako, sokatiran aritzen zen». Harri-jasotzearekin duen zaletasuna ere etxetik datorkio: «Gurasoek erakustaldi bat eman behar zuten behin; aitak trontzarekin eta sokatiran jardun zuen. 30 urteko emakumezko bat ere aritu zen han, harri-jasotze lanetan. Hura ikusi nuenean, harra barruraino sartu zitzaidan». ... 2010/10/12 - 23:13:05
Arramazka, hitzak gal ez daitezen
«Palestinako usaina du». Hebrongo alde zaharrean erositako pashmina sudurzuloetaraino gerturatzen dio Aroa Lasak anaiari, Aitzoli. «Palestinakoa? Hori hire usaina dun, neska». Ekialde Hurbilerako bisitatik erabat itzuli denaren plantak egiten ditu gerezi-tabakoz beteriko shisha-ren muturra ezpainetik zintzilik duenak. Zarauzko taberna batean dago, baina Jerusalemen balego bezala. Nostalgia nabarmena da. Bi aste baino ez da igaro Lasa anai-arrebak, Arramazka taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea, Palestinatik itzuli zirenetik. Hamabi egunez izan dira herrialdean, Mikel Goiku bibolin-jotzailearekin batera. Hiru taldekideak bertako egoera ezagutu eta Palestina eta Euskal Herriaren arteko zubiak «musikaren indar koxkorraren bidez» indartzea izan dute eginkizun, kultur brigada bateko partaide gisa. «Parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta, egia esan, ez genuen gehiegi hausnartu», azaltzen du Aroak. «Lan kontuak konpondu eta berehala eman genuen baiezkoa». Birikak kez hustuz, arrebaren esanekin bat agertu da Aitzol: «Di-da erabaki genuen». ... 2010/10/09 - 23:15:02
Giza-proba jokatuko du Orioko Heldu taldeak bihar
Azken urteetan asko zabaldu dira giza-probak eta herri kirol jaialdietan gero eta ohikoagoa da horrelako erronkak ikustea. Bihar, esaterako, Aiako probalekuan Giza-proba Txapelketa jokatuko dute Orioko Heldu Taldeak, Oarsoaldeko Aiztondok, Usurbilek eta Urretxuk. Saioa Aiako Idi Probak elkarteak antolatu du. 900 kiloko harria Talde bakoitzak 20 minutuko saioa egingo du plazan 900 kiloko harriari tiraka. Denera zortzi laguneko taldeak izango dira. Taldea osatzen duten kideek denen artean 680 kilo baino gehiago pisatzen badute, soberan dagoen kilo bakoitzeko bi kiloko gainzama eraman beharko dute saioan. ... 2010/10/09 - 00:05:05
