Azkoitia, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda azkoitia
Herriko emakume etorkin haurdunentzako gida argitaratu du Malen Etxeak
Malen Etxea Emakume Etorkinen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren eta herriko osasun zentroaren laguntzarekin, emakume etorkinentzako Haurdunaldi Gida kaleratu berri du. Emaginak emakume hauei haurdunaldian laguntzeko tresna erabilgarria izatea du helburu gida k. Hizkuntzaren oztopoa gainditu nahi izan dute dokumentuarekin, arabiarrez eta errumanieraz idatzitako gidak kaleratuz; izan ere, komunitate horietako emakume ugari dago herrian. Malen Etxea «esperientziarekin aberastu» dela diote erakundeko kideek, eta proiektua emakume etorkinei baliagarria izango zaielakoan daude, «haurdunei bereziki». ... 2010/03/11 - 01:05:01
Ikastolako ikasleak Morillorekin
2010/03/11 - 01:05:01
Taldez Talderen lehen doinuak
2010/03/10 - 00:02:50
Herritar bati isuna eskatu diote, bizilagunen telefono lineak erabiltzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak 3.300 euroko isuna eskatu dio Azkoitiko herritar bati, bere kaleko bost bizilagunen telefono lineak «pirateatu» izana egotzita. Guztira, 2.800 euroko kaltea eragin zien bizilagunei, ustez lau hilabetez haien telefono lineak baliatuz deitzen jardun zuelako. Ministerio Publikoaren behin- behineko akusazioaren idatziak jaso duenez, 2002ko abenduan hasi zen iruzurra. Ustezko iruzurgileak «bere etxebizitzako bebarruan dagoen telefono erregistroaren kutxan zuzeneko lotura egin zuenean. Horretarako, telekomunikaziorako lau hari zati erabili zituen». ... 2010/03/10 - 00:02:50
Familia konstelazioen inguruko hitzaldia eta saioa
2010/03/10 - 00:02:50
'Cronopioa'-ren kronikak
Cronopio handia da Koldo Campos Sagaseta (Iruńea, 1954). Eta izaki misteriotsu horiek guztiek bezala, gauzak modu ezberdinean egiten ditu. Esaterako, liburu bat aurkeztu beharrean, hiru liburu aurkeztu berri ditu Madrilen. Azkoitian bizi den idazlea Madrilen, Mostolesen eta Leganesen (Espainia) izan da asteburuan, Cronopiando en verso y otras vainas (Tiempo de Cerezas, 2010) liburua jendaurrean azaltzen. Julio Cortazarren sormenetik jaiotako izakiek, cronopio-ek, eman diete izena Koldo Camposek urtetan idatzi dituen egunkarietako zutabeei. Besteak beste, El Nacionoal, Clave digital, Desacato.info edota Gara-n idatzi izan ohi ditu Cronopiando izenburupeko kronikak eta iritzi artikuluak. ... 2010/03/09 - 00:49:03
'ĄPasalo!' saioko kideak izango dira Floreagan
2010/03/09 - 00:49:03
San Joango futbol zelaia eredutzat hartu dute
Bizkaiko hainbat kirol ordezkari San Joango futbol zelai berria ikusten izan ziren aurreko astean, bertan belar artifiziala jarri duen Mondo enpresak gonbidatuta. Bizkaiko Futbol Federazioko eta Athletic Clubeko ordezkariez gain, Basauri, Gatika, Santurtzi eta Sestaoko udaletako (Bizkaia) arduradunek izan dute Azkoitiko futbol zelaia gertutik ikusteko aukera. Haiekin batera, Azkoitiko Udaleko hainbat ordezkari ere bertan izan zen. Hain justu, zelaia hil honen bukaera aldean inauguratzea aurreikusten dute. Mondo enpresako arduradunen esanetan, Azkoitian jarri duten belar mota ez dute beste inon jarri. Bere ezaugarrietako bat da tenteago mantentzen dela, lehengoen «moketa efektua» saihestuz. FIFA, futboleko erakunde gorenak, ematen duen kalitatezko zigilua du erabilitako materialak. ... 2010/03/09 - 00:49:03
Zoriontsu nola izan azalduko dute bihar
2010/03/09 - 00:49:03
600 lagun inguruk erabiltzen dute Elkargunea egunero
Udalak jakinarazi duenez, Elkargunea Zubi-Aurre kiroldegiko eguneroko erabiltzaile kopurua 600era igo da, batazbeste. Kiroldegi berria zabaldu aurretik, kiroldegian egunean 200 bat lagun sartzen zirela eman dute jakitera. «Zenbaki horiek gune berria jendearen aldetik jasotzen ari den erantzun ona agerian uzten dute, bai zerbitzuen kalitateagatik eta bai antolatzen diren ekintzen eskaintzagatik», adierazi dute Udal ordezkariek. Momentu honetan, 700 lagunetik gora dabiltza bertan egiten diren hainbat ikastarotan, hala nola, aquagym, pilates, taichi, patinaje, karatea, gimnasia erritmikoa, cycling, funky eta abarretan. ... 2010/03/09 - 00:49:03
