Beizama, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda beizama
Mokadutxoa eskainiko dute bihar gau aldean ostatuko jabe berriek
Beizamako Ostatu Zahar taberna itxita egon da azken hilabeteotan, arduradunik ez zuelako. Baina,ostiralean zabalduko ditu berriz ateak herriko tabernak, familia batek hartuko baitu hura kudeatzeko ardura. Tabernako eta jatetxeko martxa normala larunbatean hartuko badute ere, bihar arratsaldean, 20:00ak aldera, mokadutxoa eskainiko diete herritarrei eta gerturatzen diren guztiei. Jose Luis Ugartemendia, haren emazte Idoia Urtuzaga eta alaba Janire dira Ostatuko taberna eta jatetxeaz arduratuko direnak. 2010/03/11 - 01:05:02
Udaletxean eta Natur Eskolan berotze-sistema ekologikoa jarriko dute
Beizamako Udalak 19.560 euroko diru-laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, Udal eraikinak energia berriztagarrien erabilerara moldatzeko. Estatuko Funtsa deritzon diru-laguntzarekin, udaletxean, eta Natur Eskolaren eta Haur Eskolaren eraikinetan pellet bidezko berotze-sistema ezarriko dute. Eraikinak berotzeaz gain, instalazioetarako ur beroa ere lortuko dute, komunetarako, dutxetarako, eta abar. Oraindik datak eta epeak zehazteko badaude ere, Udalaren asmoa proiektua aurtengo lehen sehilekoan egitea da. Sistema ekologikoagoa Egurrezko pelleta erregai ekologikoa da: egur hondakinak prentsatzetik lortzen diren zilindro txikiak dira, hain zuzen. Horiek erretzean atmosferara isurtzen den CO2 kopurua zuhaitzak haztean jaso duen kopuru bera da. Tonaka CO2 isurtzea ekiditen da eta prozesua beste edozein sistema baino ekologikoagoa eta garbiagoa da. ... 2010/02/02 - 23:58:01
Artzaintza atzo, gaur eta bihar
rtzaintza afiziotzat eta ofiziotzat izan du Oinzabal baserriko Inazio Belokik (Beizama, 1924) bere bizitzan. Alboan izan du ia 50 urtean Jesusa Galarraga (Larraul, 1933) emaztea, duela urte batzuk arte etxeko ardien esnearekin gazta egiteaz arduratzen zena. Igande honetan Legazpin egingo den XX. Artzain Egunean omendu egingo dituzte, hainbeste urtean artzaintzan aritzeagatik. ĢArtzain onagatik baino gehiago, zahartzeagatik ematen omen dute sari hau baina, tira, gustura hartu beharko daģ, dio Belokik. Batagatik ala besteagatik, ez du meritu makala urtez urte hirureundik gora ardi gobernatzeak. ... 2010/01/27 - 03:17:01
Ostatu-Zaharra kudeatzeko proposamen epea zabaldu dute
Beizamako Ostatu Zahar taberna-jatetxea kudeatuko duen norbaiten bila dabil Udala. Horretarako, joan den ostiraleko udalbatzarrean haren ustiaketa araututzeko baldintza ekonomiko eta administratiboak onartu zituzten; ikusgai daude orain Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori hala, interesa dutenek datorren otsailaren 5a bitartean aukeztu ahalko dituzte proposamenak eta proiektuak ,eta Udalak jardunbide negoziatu bidez (elkarrizketak medio) esleituko du jatetxearen ardura. Baldintza nagusiak Udalak aukeratzen duenak taberna eta jatetxearen funtzionamenduaz arduratuko da. Era berean, aukera izango du taberna gaineko etxebizitza erabiltzeko, baita aterpetxea ustiatzeko ere. Bestalde, eraikina garbitzeaz ere arduratu beharko du esleipendunak. ... 2010/01/27 - 00:08:10
Santutxorako bidea itxiko dute asteazkenean
2009/11/21 - 23:55:04
Patxi Otaegiren gazta hirugarren Hondarribian
2009/10/21 - 23:15:01
Euskara ikastaroekin bilera izango da arratsaldean
2009/10/15 - 23:45:01
Herri batzarra deitu dute sanpedroak antolatzeko
2009/10/15 - 02:34:02
'Arreta' baserriko gaztak zilarrezko domina lortu du munduko txapelketan
Beizamako Arreta baserriko Idoia Leonetek eta Patxi Otaegik domina berria dute euren dominen eta sarien txokoan. Izan ere, joan den urriaren 1etik 3ra bitartean Kanaria uharteetan izan den Munduko Gazta Txapelketan zilarrezko domina lortu dute ardi gazten atalean. Ehun gazta mota ingurutan banatuta, guztira 2.400 gazta baino gehiago aurkeztu zituzten. Ez da lehen aldia, gainera, mundu mailako txapelketa batean domina lortzen dutela. 2007 urteko World Cheese Awards txapelketan, urrezko domina lortu zuten beizamarrek Londresen (Erresuma Batua). Bolada oparoa Arretakoentzat Beizmako gaztagileek sariz betetako bolada bizi dute. Joan den maiatzean, esaterako, Vic-en (Herrialde Katalanak) jokatutako txapelketan urrezko domina lortu zuten. ... 2009/10/14 - 23:41:07
Rock gaztearen ilusioa Beizaman
Plentziako bost mutilek osatzen dute Revelphone taldea: Iosu Arriola (baxua eta ahotsa), Juan Fernandez (bateria), Joanes Iņurrieta (gitarra eta koroak), Gaizka Azkarate (gitarra) eta Asier Iraeta (gitarra). Bihar gaueko 23:00etatik aurrera Beizamako San Pedro jaiak alaitzen ariko dira gazteak, Zimitarioan. Lagunartean sortua 2005eko udako asperraldi batean bururatu zitzaion taldea sortzea lagun koadrila honi, bakoitzak musika tresna bat jotzen zuela ohartu zirenean. Instrumentuak erosi eta Gaizka Azkarateren amonaren biltegian hasi ziren entseatzen. Baina, bizilagunak kexatu egin ziren nonbait, eta laster gurasoetako baten lantegian zegoen gela huts batera pasatu ziren, herritik pixkat aldenduta, inori molestatu gabe lasai aritzeko. ... 2009/10/14 - 01:33:01
