Aizarnazabal, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda aizarnazabal
Marrazketa ikastaroa antolatu dute
2010/08/06 - 23:45:01
Danborradarako zerrendak osatzen hasita daude
2010/08/06 - 00:34:02
Gimnasioa itxita egongo da asteartea arte
2010/08/06 - 00:34:02
Kintopeko idi demak Errezilgo Bixkiak irabazi ditu
Joan den ostiralean hasi eta astearte gauera bitartean, bost egunetan, Aizarnazabalgo Kintopeko XIV. Idi Probak jokatu dituzte. Irabazleak Errezilgo Bixkiaren idiak izan dira, eta saritan 1.300 euro, garaikurra eta mantak jaso dituzte. Lehia gogorra jokatu dute Aizarnazabalen. Bost jardunaldietan banatuta, hemezortzi parte-hartzaile izan dira. Errezilgo Bixkiaren idi parea gaur zortzi aritu zen deman, eta 50 untze edo itzuli egitea lortu zuten. Baina igandean Bizkaiko Billela herriko Laskiren idiek ere lan hori bera egitea lortu zuten. Epaileen erabakia, ordea, Errezilgoen aldekoa izan zen, haiek lana aurretik eginda zutelako. Beraz, bizkaitarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, eta saritan 1.100 euro eta garaikurra eskuratu zituen. Hirugarren postua, berriz, Elorrioko Arientzak lortu zuen, 49 itzuli eginda. Hark jaso zuen saria 960 euro eta garaikurra izan zen. ... 2010/07/29 - 23:00:04
Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango dira Kintopeko XIV. Idi-probetan
Bihar hasiko dira Aizarnazabalgo Kintopeko XIV. Idi-probak. Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak (Aipe) Udalaren laguntzaz antolatutako bosgarren probak izango dira hauek. Proba guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira. Pisaketak, aldiz, proba egunean, goizeko 10:00etan, egingo dituzte. Aurtengo probak badu, bestalde, berezitasun bat: parte hartzekoak diren idiak lehen aldiz ariko dira lehian. Hori da proba hauen baldintzetako bat, izan ere: lehen aldia ez bada ere, aurtengoa lehiatzen diren lehen urtea izatea. Aurten, gainera, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango dira. Normalean 9 eta 12 idi-pare artean izan ohi badira ere, aurten 18 parek hartuko dute parte. Hori dela eta, jaialdia egun batez luzatu, eta astearte gauean amaituko da. Eskualdeko ordezkariak ere izango dira jaialdian: Errezilgo Bixkiak, Orioko Oliden, Aiako Izeta eta Arzadun eta etxean ariko den Mendi Txiki. ... 2010/07/21 - 23:24:02
Samiel jaietako irudi lehiaketan lanak aurkezteko epea 19an amaituko da
Samiel Jaietarako irudia sortzeko lehiaketa herrikoia antolatu du jai batzordeak eta datorren astelehenean, uztailaren 19an, izango da proposamenak aurkezteko azken eguna. Kartazal itxi batean entregatu beharko da, udaletxean, 17:00ak baino lehen. Irudia edozein gauza izan daitekeela adierazi dute: objektu bat, animalia bat, maskota bat edo pertsonaia bat, esaterako. Jai Batzordeak aukeratuko du irudi irabazlea eta garaileak 100 euroko saria eskuratuko du. Bilera datorren asteartean Bestalde, Samiel Jaiak antolatzeko bilera deitu du Jai Batzordeak. Datorren asteartean izango da, uztailaren 20an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. ... 2010/07/14 - 23:21:01
Gaur arratsaldean gasa moztuko dute herrian
2010/07/12 - 23:01:05
Yoga ikastaroa antolatu dute hil honetan bertan
2010/07/12 - 23:01:05
Samiel jaietako irudia sortzeko lehiaketa abian jarri du Jai Batzordeak
Samiel jaiak irudikatuko dituen diseinuaren bila ari da Jai Batzordea. Hori helburu, lehiaketa antolatu du eta ahalik eta partehartze zabalena izatean nahi du. Lehiaketan herrikoa den edonork edo Aizarnazabalen bizi den edozeinek parte har dezake. Herritarren ekarpenak jasoko dituzte datozen egunetan. «Ahalik eta xehetasun gehien (neurriak, materaiala eta abar) ematea eskatzen da, gero irudia osatu ahal izateko; edozer izan daiteke irudia, animalia, gauza, pertsonajea...», jakinarazi dute. Uztailaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak, gutunazal itxi batean. Udaletxeko bulegoan utzi behar dira lanak, 17:00ak baino lehen. ... 2010/07/07 - 00:07:01
Marrazketaren hastapenen ikastaroa antolatu dute udazkenerako
Marrazketaren hastapenak ezagutzeko ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura Sailak. Urrian hasi eta datorren urteko ekaina bitartean egin nahi dute mintegia. Ordubeteko saioak egingo dituzte astero, eta ordutegiari dagokionez, bi aukera izango dira: astelehenetik ostegunera, goizez; edo arratsaldez, astelehenetan 15:00etatik aurrera eta asteazkenetan 18:15etik aurrera. Hemezortzi urtetik gorako edozeinek parte har dezake ikastaroa n,eta izena emateko epea uztailaren 30ean bukatuko da. Liburutegian eman behar da izena. Antolatzaileek zera jakinarazi dute: «Burmuinaren zati zehatz bat garatzen duen teknika berri bat erabiliz egingo da ikastaroa». ... 2010/07/07 - 00:07:01
