Errezil, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda errezil
Errezilgo eragileek indarrak batu eta elkarlanean antolatu dute gaurko kantu-afaria
Atala Kultur Taldeak Erniope Elkartearekin elkarlanean kantu-afaria antolatu du gaurko. 21:00etan hasiko da ekitaldia, eta han Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio ariko dira. Uda hasieratik antolatu duten hirugarren ekimena da gaurkoa. Aurretik, uztailean pottoka-jana eta irailean bertso-afaria antolatu zituzten. Kultur jarduerak antolatzerako orduan herriko beste eragileekin elkarlanean jardun nahi izan du Atalak: «Herriko eragileak inplikatu eta hainbat partaidetza mota eta adin guztietako jendea bateratzeko asmoarekin antolatu ditugu. Hain zuzen ere, herrian ditugun bi elkarte (Akerra eta Erniope) eta lagun koadrila gazteak egitasmo anitzetan bateratzeko helburuarekin bideratu ditugu hiru proposamenak». ... 2010/10/28 - 23:20:04
«Orain arteko esperientzia aberasgarrienetarikoa izan da Hawaikoa»
Andoni Ibarbia (Errezil, 1978) triatleta Hawaiko Ironmanetik itzuli berri da. Azken urteetan hamaika aldiz hartu du parte beste herrialdeetan egiten den Ironman lasterketan, baina hilaren bederatzian munduko triatloirik gogorrenean izan zen, lehen aldiz. Euskal Herritik sei triatleta lehiatu ziren han, baina Ibarbia izan zen 30 eta 35 urte artekoetan euskaldun bakarra. Zer moduz joan da Hawaiko Ironmana? Oso ondo joan da guztia. Orain arte izan dudan esperientzia aberasgarrienetarikoa izan da. Gustura nago egin dudan lanarekin, eta pozik itzuli naiz Hawaitik. Aldi berean, ordea, aurtengo denboraldia luze joan da; lau Ironman egin ditut, eta fisikoki nekatuta itzuli naiz handik. ... 2010/10/20 - 23:59:02
Domingo Erkizia Kintopeko Idi-probak 'Bixkik' irabazi ditu
Errezilgo XIV. Domingo Erkizia Kintopeko Idi-dema Txapelketan Bixkik-en abereak izan dira mantaren irabazleak. Errezildarraren idiek herenegun jokatu zuten proba eta, 61 plaza eginda, lehen postua lortu zuten. Haren atzetik Laskiren (Mungia) eta Xabier Erretenen (Itziar) idiak gelditu ziren, hurrenez hurren. Probak ostiralean, larunbatean eta astelehenean jokatu zituzten, Errezilgo probalekuan. Ikusle gehien herenegun izan zen, 250 lagun inguru. Antolatzaileen esanetan, «oso ondo» joan dira probak. Gainera, astelehenean izandako giroarekin ere gustura gelditu dira: «Giro ederra egon zen plazan». Probalariak ere gustura gelditu dira; hala adierazi du Joxe Anjel Uzkudunek, Bixkik ezizenarekin lehiatzen den probalariak: «Oso giro ona egon zen, fresko eta oso ondo joan zen dena». ... 2010/10/19 - 23:16:01
«Maila onarekin» hasi dituzte XIV. Domingo Erkizia Idi Demak
Errezilgo XIV. Domingo Erkizia Idi Demak ostiral gauean hasi zituzten; antolatzaileen esanetan, «maila handiko» demak izan ziren lehenengo egunean egin zituztenak. 150 lagun inguru bildu ziren Errezilgo dema lekuan. Laski mungiarrak lortu zuen mailarik onena, 60 plaza eta 1,22 metro egin eta gero. Xabier Erreten itziartarrak «uste baino emaitza hobeagoa» egin zuen. Bigarren postuan geratu zen Erreten, 59 plaza, zinta 1 eta 3,82 metro eginda. Hirugarren, Mendi Txiki aizarnazabaldarra geratu zen, 43 plaza, zinta 1 eta 0,34 metrorekin. Laugarren, azkenik, Intxaurburu hernaniarra izan zen, 32 plaza eta 1,42 metrorekin. Emaitzak haintzat hartuta, antolatzaileek diote demen lehen egunean «azken urteetako markarik onenak» egin zituztela. ... 2010/10/16 - 23:24:02
Proba hasi aurretiko prestaketa
2010/10/16 - 00:16:01
Domingo Erkizia idi-demak izango dira bihartik aurrera
Errezilgo Gazte Taldeak antolatuta eta Udalaren babesarekin, XIV. Domingo Erkizia idi-demak egingo dituzte. Hamar parte-hartzaile lehiatuko dira bihar, etzi eta hilaren 18an eta Errezilgo probalekuan egingo diren idi probetan. 22:00etan izango dira demak, baina goizean, 10:00etan pisatuko dituzte idiak. Animaliek 1.100 kilo pisatu beharko dute, eta hortik aurrera, kilo eta erdi bakoitzeko, harriaren atzean gainkarga ezarriko diete. Biharko probetan, Laskik, Intxauburuk, Xabier Erretenek eta Mendi Txiki aizarnabaldarrak hartuko dute parte. Etzi, berriz, San Pelaio, Uriagereka eta Mendipe birlarrak izango dira. ... 2010/10/13 - 23:57:04
Andoni Ibarbia Hawaiiko Ironmanean izango da etzi
Andoni Ibarbia triatleta errezildarra munduko triatloirik gogorrenean izango da. Herritarrak Ironman Munduko Txapelketako proban parte hartuko du lehen aldiz etzi, Hawaiiko Kona uhartean. Euskal Herritik sei parte-hartzaile joango dira Hawaiira, baina Ibarbia izango da 30 eta 35 urte artekoetan euskaldun bakarra. Ibarbiak abuztuan Boltonen (Erresuma Batua) izandako Ironmanean lortu zuen Hawaiirako txartela. Ironman gogorrena Kirolari dagokionez, erronka gogorrenetarikoa da proba. Izan ere, 3,8km igeriketan, 180km bizikleta saioan eta 42,195 km, maratoia alegia, lasterka egin dute. Ozeano gogorreko olatuak gainditu eta labaz estalitako ibilbide gogorrari aurre egin beharrak zaila egiten dute oso txapelketa. ... 2010/10/06 - 23:53:04
Harri txikietako txapela jantzi du Aimar Irigoien harri-jasotzaileak
Herenegun jokatu zuten Nafarroako Aniz herrian harri txikietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa. Hiru harri-jasotzailek bakarrik hartu zuten parte lehian, hirurak Urola Kosta eskualdekoak. Garaipena, laugarren urtez segidan, Aimar Irigoien errezildarrarentzako izan zen. Guztira 12.500 kilo leporatuta lortu zuen txapela Irigoienek. Haren atzetik bigarren Joseba Ostolaza zestoarrak egin zuen, 11.900 kilo altxatuta. Hirugarrena Odei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra izan zen, 10.725 kilo jasota. 2006 urteaz geroztik ohi bezala lau harrirekin jardun zuten lanean hiru harri-jasotzaileek: 125 kiloko koadroarekin, 125 kiloko zilindro-koparekin, 112,5 kiloko kuboarekin eta 100 kiloko bolarekin. Harri bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egin zituzten. ... 2010/10/04 - 23:34:02
Presoen alde, Zelatunen
2010/09/28 - 23:12:03
«Guk maitasun handiarekin egin dugu lan, eta bueltan ere hori jaso dugu»
30 urtez asteburuero-asteburuero jana eta edana eskaini izan die Hernioko mendizaleei Antonio Aldalurrek (Errezil, 1945) eta haren emazte Josefa Barriolak. Zelatungo hiru bordetako erdikoa da eurena, eta duela zazpi urte arte aritu dira zeregin horretan. Azken urte hauetan utzita dute ardura, baina Aldalurrek erretiroa hartzerako lekukoa aurkitu zuen, eta orain Zelatunera ia egunero joaten jarraitzen duen arren, kanpotik bizi du hango giroa. Gaur iraileko azken igandea izanik, hitzordu berezia dute mendizaleek Herniorekin, eta Aldalur ere hantxe izango da. Ekimenaren bezperan izan da HITZA harekin hizketan. ... 2010/09/25 - 23:19:02
