Zestoa, Urola-kostako hitza
Hitzako albiste zerrenda zestoa
Txokoko Pilota Txapelketak aurten ere ikusle ugari du
2008/07/03 - 23:07:06
Txokoko Pilota Txapelketak aurten ere ikusle ugari du
Aurtengoan ere udaberriaren bukaerak Txokoko Pilota Txapelketari pasa dio txanda Zestoan. Adin guztietako bikoteak parte hartzen dute bertan eta garai zaharretako jokatzeko moduak gogorarazten dituzte. Horretaz gain, udako arratsaldeak alaitzen dizkiete ikusle nahiz pilotari askori. Garai zaharrak gogoratuz Orain dela 70 urte inguru Zestoako frontoian dauden leihoez eta balkoiez baliatzen ziren pilotariak pilotan jokatzeko. Zestoako Kiroldegiko kirol koordinadore eta txapelketaren antolatzaile Antxelmo Astiazaranek azaldu duenez, «abilezia handiarekin jokatu behar da. Aspalditik jokatzen da Zestoan modu horretan, baina zenbait urtetan ohitura galdu egin bazen ere, orain dela 20-22 urte berreskuratu egin genuen». Frontoia berritu zenean, jendeak horrela jokatzeari utzi ziola dio Astiazaranek. «Garai batean, frontoi itxia zen Zestoakoa, eskilarak zituen eta leihoek eta balkoiek joku gehiago ematen zutela dirudi. Hala ere, 20 urte hauetan indar berritzen joan da eta berriz ere arrakasta handia du gaur egun». ... 2008/07/03 - 23:07:06
Motozaleek Errioxara irteera antolatu dute
2008/07/02 - 00:42:06
Urola ibaira irteera antolatu du Natur Taldeak
2008/07/02 - 00:42:06
1959koen kinto bazkaria izango da uztailaren 12an
2008/07/02 - 00:42:06
'Bailable' kontzertua emango du musika bandak
2008/07/02 - 00:38:02
8 eragile gehiagok jaso dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria
Joan den ostiral iluntzean, urtero egiten den moduan bai euskarari jaia egin zen Zestoako plazan. Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituen eta, aurten lehen aldiz, umeentzat euskal jolasak ere antolatu zituen Zipristin Aisialdi Taldeak. %35 hazi da Zestoan Bai Euskarari Ziurtagirien kopurua %35 hazi da Zestoan urtebetean; guztira 31 Ziurtagiri banatu zituzten. Horietatik 5ek, Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu dute; 16k Zerbiztzua euskaraz maila; eta 10ek, berriz, Bidean maila. Ziurtagiriaren Elkarteak adierazi duenez, «ziurtagiri kopurua %35 haztea oso garrantzitsua da euskararen normalizazioarako». Orain dela 6 urte, euskararen normalizazioarako Bai Euskarari Akordioa jarri zuten martxan Zestoan. Ziurtagiaren Erakundearen iritziz, geroztik urrats esanguratsuak eman dituzte. Kontseiluko idazkari nagusi eta Ziurtagiriaren Elkarteko eledun Xabier Mendigurenek ostiraleko ekitaldian adierazi zuenez, «hazkundea garrantzitsua da, baina are garratzitsuagoa da horren atzetik dagoen lana, konpromisoaren bitartez egunerokoan eragiteko urtez urte ematen diren urratsak, alegia». ... 2008/07/01 - 00:39:04
224 sinadurek babestuta, ezker abertzaleak 'mozio etikoen' auzia salatu du
Herenegun Zestoako areto nagusian egin zen ohiko udalbatzarrean, dimisio eskaerei eta zentsura mozioei buruz ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu zuten. Hori Alazne Olaizola, Kandido Aldalur, Joseba Alberdi, Arrox Etxabe eta Ainitze Urbieta udal hautetsiek aurkeztu zuten, 224 herritarren sinaduren babesarekin. EAE eta EAko zinegotziak izan ziren bilkuran, EAJ udal taldea ez baitzen azaldu hitzordura. Horiez gain, ezker abertzalearen jarraitzaile ugari ere izan zen bertan, euren babesa eman nahi izan baitzioten aurkeztu zen mozioari. EAJ udal taldea bertan izan ez bazen ere, Joseba Alberdi alkateordeak irakurri zuen EAJ taldeak udalbatzarrera ez azaldu izana arrazoitzeko bidali zuen idatzia. Egungo egoera politikoa Zestoako alkate Alazne Olaizolak azaldu zituen mozioa aurkezteko arrazoiak: «Lehenik eta behin, garrantzitsua da esatea, EAE-ANVk Udalean eta, oro har, erakundeetan lan egiten badu, herritarrek hala erabaki zutelako dela. Ilegalizazio eraso eta traba guztien gainetik, ia 200.000 euskal herritarren babesa jaso genuen». ... 2008/06/27 - 23:09:03
EAJk kritikatu egin du EAEko Udal Gobernuaren kudeaketa
Herenegun Zestoako EAJ alderdiak prentsaurrekoa eman zuen batzokian. Bertan, udal taldeko bozeramaileak, Gorka Unanuek, azken urte honetan zehar Udalbatzak egindako bidea aztertu eta kritikatu egin. Unanuek adierazi zuenez, «EAE herriak dituen beharrei aurre egin beharrean, aurreko agintaldian EAJk egindako lana kritikatzen aritu da». Dena den, EAErekin negoziatzeko ateak irekita dituztela azaldu zuen. Aurrekontua aztergai Aurtengo udal aurrekontua aztertu aurretik, UnanuekEAEk gutxiengoan agintzen duela nabarmendu zuen. Izan ere, hauteskundeen ondoren ANVk bost zinegotzi ditu, EAJk lau eta EAk, berriz, bi. «Aurrekontuak bost aldeko botorekin eta EAren abstentzioarekin onartu ziren. Abstentzioa aktiboa izan zen, gainera». Hau da, Unanueren esanetan, EAk aurrekontuak oro har onartzen zituen, baina eurei garrantzitsuak iruditzen zitzaizkien zenbait punturi eskatzen zuten garrantzia ematen ez zitzaienez, abstenitu egin ziren. ... 2008/06/27 - 00:37:02
'Zipristintxoek' festa giroan amaitu dute ikasturtea
Eskolan ikasturtea bukatu den bezala, astelehen arratsaldean Zipristin Aisialdi Taldeak ere ikasturte amaierako jaialdia antolatu zuen herriko haurrentzat. «Zipristin taldeko begiraleek ere atsedena behar dugu, lan gogorra egin baitugu ikasturtean zehar», azaldu zieten begiraleek haurrei. Hala ere, agur berezia izan zen astelehenekoa, antzerkia eta meriendaz gozatzeko aukera izan baitzuten bertan izan ziren haurrek. Egun batez aktore Bestalde, Printzearen zain izeneko emanaldia egin zuten haurrek. Zipristineko begiraleek adierazi dutenez, «lan bikaina egin dute zipristintxoek. Ez da agertokira irteten diren lehen aldia, baina oraingoan inprobisatu egin dute». Ekitaldiaren ondoren begiraleek eta haurrek merienda egin zuten. «Ikasturteari amaiera polita eman diogu, denak oso gustura geratu baitira emaitzarekin». ... 2008/06/24 - 23:57:18
