Edizio jarraia, Irutxuloko hitza
Irutxuloko hitzako azken ordua.
Bretxa "auzotarrentzat" berreskuratu nahi du Ezker Abertzaleak
Parte Zaharreko Ezker Abertzaleak plazaraturiko agiri baten arabera, Udalak ez dio erantzun iazko maiatzean Bretxako plazaren inguruan egindako eskaerari. Eskaera horretan plazan bankuak, eserlekuak eta lorontziak bezalako elementuak jartzea eskatu zuten. 2010/03/16 - 22:37:03
Puio Lanberriko kirol instalazioen lanak bukatzen ari dira
Kirol zinegotzi Jon Lasak eta Proiektuetako zinegotzi Duņike Agirrezabalagak Puio Lanberriko kirol instalazio berriak bisitatu dituzte. Errugby zein futbolerako baliagarria izango den zelaiak, estalitako harmailak, eta eraikin nagusiak osatzen dute kirol ekipamendu berria. 2010/03/16 - 22:37:03
Rubalcabak Anza Espainiako Poliziak hil zuela diotenen kontra joko du epaitegietan
Estatuko Abokatuaren bidez, Jon Anza Espainiako segurtasun indarrek esan dutenen kontra joko duela adierazi du Alfedro Perez Ribalcaba Espainiako Barne ministroak. "Inolako frogarik gabe iraindu eta kalumniatu dute. Denbora asko daramagu laidoak, irainak eta kalumniak jasaten, baina aski da. Gaur bertan hasiko ditut Estatuko Segurtasun Indarren ohorea defendatzeko lege ekimenak", adierazi du ministroak elkarrizketa batean. 2010/03/16 - 16:41:01
Donostia Turismok babestuko du Challenge Tourreko Nazioarteko 86. Tenis Txapelketa
Abuztuko Aste Nagusian jokatuko den Nazioarteko 86. Tenis Txapelketa lehen aldiz babestuko du Donostia Turismok. Challenge Tourren barruko lehiaketa honek gero eta jende gehiago erakartzen du eta erakargarri turistiko izatera iristen ari da. Hori dela-eta, hiriko turismo ekimenak kudeatzen dituen agentziak babestea erabaki du. 2010/03/16 - 16:41:01
Santacanak lehen zilarrezko domina lortu du slalom proban
Jon Santacana eskiatzaileak zilarrezko lehen domina eskuratu du 2010eko Vancouverreko Paralinpiar Jokoetan. Santacanak Miguel Galindo gidaren laguntzarekin eskuratu zuen slalom probaren bigarren postua, lehen txanda lehen postuan bukatu zuen arren. 2010/03/15 - 22:54:01
Berdinketarekin, lidertzara
Realzaleek ez zuten huts egin atzoko partidan. Izan ere, 3.000 jarraitzaile inguru elkartu ziren Helmantico zelaian. Taldeak, ordea, espero baino gutxiago eman zuen eta 0-0eko berdinketa baino ez zuen lortu. 2010/03/15 - 16:57:03
Jon Anzaren gorpuari konfiantzazko lekukorik gabe egin diote autopsia
Frantziako Polizia Okzitaniako Tolosako Purpan ospitalean protestan ari ziren Jon Anzaren familia eta lagunak sakabanatu ditu. Ehun bat pertsonak erantzun diote konfiantzazko mediku edo abokaturik gabeko autopsia oztopatzeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako deiari. Hala eta guztiz ere, poliziaren esku hartzeari esker, familiaren eskaerari kasu egin gabe egin diote autopsia intxaurrondotarraren gorpuari. Familia bigarren autopsia bat egiteko legezko aukerak aztertzen ari da. 2010/03/15 - 16:57:03
AAM-k dio Anzaren familiak ezin izan duela gorpua ikusi
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenaren arabera, Jon Anzaren familiak ezin izan du ikusi Okzitaniako Tolosako ospitaleko gorputegian azaldutako gorpua. Ospitaleko arduradunek muzin egin diote Anzaren sendiak intxaurrondotarra artatu zuen medikuarekin hitz egiteko eskaerari. 2010/03/12 - 23:52:02
Realzaleek Helmantico hartuko dute
Salamancara bidaiatuko du Realak, Ligako hurrengo partida jokatzeko (igandean, 17:00). Etxetik kanpo egon arren, zale txuri-urdinez josita egongo da Helmantico zelaia. Izan ere, 2.200 realzale baino gehiagok dute Salamancara joateko asmoa. 2010/03/12 - 23:52:02
LAB sindikatuak enpleguaren egoera salatu du Grosen
LABek enpleguaren egoera salatu du gaur goizean INEMek Grosen duen egoitzaren aurrean. Sindikatuko 20 bat kideek parte hartu dute, langabezia eta lan prekarietatea salatzeko asmoa zuen ekintzan. 2010/03/12 - 17:57:01
