Aiete, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda aiete
Sasoi batean bezala, erromeria giroan
Claudio Artesanok joan den astean plazaratutako liburuan hamaika argazki jaso ditu eta bada sasoi batean Aieten egiten ziren erromerien irudirik ere. Sona handia zuten erromeriok. Gurugun etxean egiten zituzten XX. mendearen hasieran eta, aspaldiko partez, horrelakorik izango da bihar, hilak 12, Aieteko parkean. 10:00etatik aurrera familia jolasak izango dira: zaku karrera, sokatira, toka, lokots biltzea.... 12:00ak inguru, jolasak bukatu eta poteoa izango da Etxadi inguruan. Auzoko The Joselontxo's txaranga sortu berriak girotuko du Etxadi. Behin poteoa bukatuta, bertsolariak izango dira parkean eta jarraian musika izango da. Nahi duenak parte hartu ahal izango du musika tresnaren batekin edo gabe. 18:00etatik 19:00etara Gero Axular taldeak Larrain Dantza erakutsiko du. Erromerira baserritar jantzia eramateko eskatu diete aietearrei. ... 2009/09/11 - 00:14:01
Aiete, irudi eta hitzetan
Belaunaldien arteko etenak ekidin eta auzoaren historia gordetzea dira Claudio Artesano aietearra Historia de Aiete a traves de la fotografia idaztera bultzatu duten arrazoiak. «Ez naiz historialari ez idazle», aitortzen du Artesanok, baina «historia eta jaio nintzen auzoa gustuko ditut». Hala aitortu zuen egileak, atzo, Andia kaleko Kutxa aretoan egin zuen aurkezpenean. Gazteek ezagutu ez duten galtzear dagoen mundua babestu, zabaldu eta elkarbanatzeko helburuarekin Gure Aiete argitaratu zuen orain urte batzuk. Hark jasotako onespen zabala ikusita, gaia jorratzen jarraitzea erabaki zuen. Epe laburrean agortu zenez, hura eskuratzeko aukera izan ez zutenek bigarren liburu honekin arantzatxoa kentzeko aukera izango dute. Denbora eta agintariak, kontra Argazkiz lepo hornitutako liburuan garai bateko Lugaritz eta Amara auzoen artean kokatutako gunearen joan etorria errepasatu du Artesanok, Gaskoien garaia hiria sortu zenetik mantendu edota desagertu diren baserri edota eraikinak aipatuz. Munto, Puyo, Meloi, Altxuene... auzoko eraikin gehienen irudiak eta hauei buruzko informazioa, planoak... jakin beharreko guztiak. Umorea eta bitxikeriak ere ez dira falta errepasoan. Katxola, esaterako, XVIII. mendetik gelditzen diren eraikin gutxietako bat da, harriz harri lekualdatua izan zena. ... 2009/08/31 - 23:41:01
Etxadi kiroldegiaren telefono zenbakia aldatu dute: 943-31 18 78
Etxadi Kiroldegiaren telefono zenbakia aldatu dute. Hemendik aurrera Aieteko kiroldegiarekin harremanean jarri nahi duenak ordutegiei buruzko edo beste edozein gairi buruzko argibideak eskatzeko 943-31 18 78 telefono zenbakira deitu behar du.Hilabete da Donostiako Atletikok kudeatutako kiroldegia zabaldu zutela. 2009/07/31 - 00:14:02
«Kultur etxea zabalduta, dena hobeto antolatuta egongo da»
Gustura hartu dute Lantxabeko kideek Aieteko parkeko Topaleku berritua. 2008ko hasieratik beren kultur jarduerentzako behin behineko egoitza izan dute Katxola baserria. Pozik daude, era berean, Aietek hemendik gutxira kultur etxea izango duelako, parkean bertan. Hain justu ere, hutsune hori bete du, hein batean, Lantxabek. Topalekura bueltatu berri zarete. Zer moduz? Egoitza berriarekin oso pozik gaude. Zenbait talde komunean erabiltzeko gela da, eta oso egokia da. Berrikuntzak eta gero hemen izandako lehen emanaldira jende asko etorri zen, hau azken batean Aiete erdialdean baitago. Katxolara ere joan izan da jendea, baina oztopo txiki bat da haraino joatea. Gogoan al duzu nola hasi zineten kultur jarduerak antolatzen? Lantxabe sortzearekin bat hasi ginen. Aieten orain arte ez da kultur etxerik izan eta guk hasieran musika jorratu genuen eta ondoren zinema eta literaturari heldu genien. Literatur solasaldi arruntak Fernando Mikelajauregirekin egiten hasi ginen eta denborarekin zinema batu genion literaturari. Jendeak jarraitu nahi du; hortaz, udara eta gero ekingo diogu berriro ere. Nahiko informal aritzen gara; bazkaltzen dugu elkarrekin eta hor botatako proposamenei heltzen diegu. Liburua eta filma onak izan daitezen saiatzen gara. Jorratutako azkena El Nombre de la Rosa izan da. ... 2009/07/08 - 23:13:02
Aieteko urmaela, babes
Ez dira ohiko etxe abereak, baina dortoka exotikoak dituztena ez dira gutxi ere. Animalia hauek denbora luze bizi daitezke eta tamainan dezente hazten dira. Horregatik batzuek atari zabalean, ura dagoen tokietan askatzea erabakitzen dute. Horrek duen arriskuaz ohartarazi eta beren jabeei irtenbide bat emateko Aranzadi Zientzia Elkarteak sentsibilizazio kanpaina hasi zuen orain aste batzuk. Gaur ekitaldi berezia egingo dute, animalia hauek jasotzeko. Udaberri eta udan zehar Aieteko parkean dagoen urmael handiko ertzetan kontrolik gabe askaturiko apoarmatuak eguzkitan ikustea ez da arraroa. Aranzadik urtebete darama kanpoko apoarmatuak jasotzeko ekimenarekin eta jada 30 bat inguru bilduko zituzten. «Normalean, putzuetan, ibaietan, parkeetan... ura dagoen edonon uzten ditu eta guk irtenbide bat eman nahi diegu», azaldu du Aranzadiko Aitziber Egañak. ... 2009/07/03 - 23:58:02
Mikel Egiguren txapelaren bila doa
Mikel Egiguren Aieteko puntistak I. Master Serieko finala jokatuko du larunbat gauean, Munitibarren (Bizkaia). Aritz, bere bikotearekin batera, Foronda eta Goitiari irabaztea lortu zuen Egiguren II.ak aurreko ostiralean. Hala, Zen eta Hernandezen aurka finala jokatzeko sailkatu dira. Hasieratik aurretik joan ziren arren, kostata lortu zuten finalerako txartela Egiguren II.ak eta Aritzek. Forondak eta Goitiak oso ongi jokatu zuten eta lana Aritzengan jartzen saiatu ziren. Hala ere, atzelariak oso ongi defenditu zuen bere burua. Beste bi finalistak, Zenek eta Hernandezek, erakustaldi bikaina erakutsi zuten kanporaketan eta ez diete batere lan erraza jarriko finalean. Zesta Punta erakustaldi bikaina ikusteko aukera izango da. 2009/06/23 - 00:33:06
Azkaratene eskola berritzeko obrak bukatu dituzte
Bukatzear den ikasturtea ez da samurra izan Aieteko Azkaratene haur hezkuntza eskolarentzat. Izan ere, eskolak emateko moduan egon badira ere, obretan pasatu dute ikasturtearen zatirik handiena. Joan den astean festa egin zuten eskolan, obrak bukatu direla ospatzeko. Haurrek abestu eta antzeztu egin zuten, gurasoen aurrean. Zenbait urtetan beste erabilera batzuk izan eta gero, 2006-2007 ikasturtean berriz ere eskolak emateari ekin zioten Azkaratenen, Jakintza ikastolaren babesean. Eraikina berritzeko beharra zegoen eta Jaurlaritzako Hezkuntza sailak 700.000 euro bideratu zituen iaz lanok egiteko. Kanpotik ikusita ez dirudi aldaketa oso handia izan denik; barrualdean, aldiz, bai. Esate baterako, goiko solairuan leku gehiago dute orain, lehen erdian zegoen zuloa estali egin dutelako. Bestalde, obrak egin arte eraikinak bi solairu zituen, eta orain hiru ditu; jolastokia oso zabala zen eta zati bat kendu diote, jangela eta psikomotrizitate gela egiteko. Hau da, jolastokiaren zati bat itxi eta solairu bihurtu dute. Igogailua jarri dute eskolaren barrualdean, hiru solairuak lotzeko. Orain, gainera, badago eskolatik atera gabe jolastokira jaistea. ... 2009/06/10 - 00:03:02
Parke modukoa egingo dute Muntoren tokian
Argia aldizkariak 90 urte betetzen dituela ospatzeko, gaur bertso saio berezia egingo dute, Victoria Eugenian, 20:00etan. Etxeko ahotsak izenez bataiatu duten ekitaldian agerkariko kolaboratzaileek abestuko dute: Andoni Egañak, Iñaki Muruak, Xabier Payak, Amets Arzallusek, Sustrai Colinak eta Uxue Alberdik. Bestetik, aldizkarian bertso gehien idatzi zituen Manuel Matxain aietearra izango dute gogoan. Ehundaka bertso Manuel Matxain txikitatik izan zen bertsozale, baina 47 urte zituela hasi zen bertso-paperak idazten, apustu baten ondorioz. Lagun batekin bien bertsoetatik onenak zein ziren eztabaidatzen ari zela, euren bertsoak Euskaltzaindiaren bertso paper lehiaketara bidaltzea erabaki zuten. Matxainek bigarren saria eskuratu zuen, eta orduz geroztik, bertsoak eta bertsoak egiteari ekin zion. Sari ugari ere irabazi zituen, hala nola , 1965eko eta 1967ko Xenpelar sariak. ... 2009/06/06 - 00:54:01
Parke modukoa egingo dute Muntoren tokian
Aste honetan bertan eman du Udalak jakitera Plan Orokor berriaren ildo nagusiak, aurreko zirriborroan zenbait aldaketa egin eta gero. Plan Orokorrak auzo guztietan du eragina eta, Aieteko Munto baserriari dagokionez, berdegune publikoa egitea jasota dago. Munto baserria aurreko Plan Orokorrean babestuta zegoen eta, ondorioz, barrutik berritu bai, baina ezin zen lurrera bota. Gerora begira egindako hirigintza planean baserria dagoen lekuan esku hartzeko aukera jasota dago. Ez dute, ordea, etxe berririk egingo. Parke modukoa egingo dute, eta Plan Orokorraren lehen zirriborroetan aurreikusitako etxebizitzak inguruan egingo dute. Munto oso gaizki dago eta auzotarrek Udalari eraikina erortzen ez uzteko eskatu izan diote. 2009/06/06 - 00:54:01
Aieteko auzo elkarteak ez du igogailuaren proiektua atzeratzeko erabakia ulertzen
Udal Gobernuak Morlanseko bidegorria eta Aieteko parkea lotuko dituen igogailua egiteko proiektua abian jartzeko asmoa zuen. Aieteko bizilagunen joan etorriak errez ditzakeen proiektua, ordea, atzeratzea erabaki zuen Udal Gobernuak aurreko astean. Obra eta Proiektu saileko arduradunek, dena den, ez dute zalantzarik agintaldia amaitu baino lehen proiektu honetan aurrerapausu handiak emango dituztela. Aieteko auzo elkarteko, Lantxabeko, kideen aburuz, «ulergaitza» da igogailuaren proiektua atzeratzea, orain arte Udalaren aurreikuspenen barruan zegoela eta igogailuak aurrera egingo zuela agindu baitzieten. Bidegorriaren premia aldarrikatu dute Igogailuarekin batera, Aieteko bizilagunek bidegorria egitea exijitu dute. «Aietearrak ere bizikletaz gabiltza eta hiriko sarearekin bat egingo duen bidegorria nahi dugu», adierazi dute Lantxabe elkarteko kideek. ... 2009/06/02 - 23:56:05
