Amara Berri, Irutxuloko hitza

hitzako albiste zerrenda amara berri

Olaeta plazako kirol pista hilabete bukaeran zabalduko dute

Hirian ez da auzorik ume txikientzat zabu eta txirristarik ez duenik. Haurrak koxkortzen direnean, ordea, zabu horiek txiki geratzen dira. Nerabeek atari zabalean kirola egiteko aukerarik gabe gera ez daitezen, 12-18 urte arteko gazteentzat bideratutako kirol pista modernoak perretxikoen pare hazten ari dira urteotan hirian. Ireki berri dituzten azken kirol pistak, duela bi aste, hain justu, Martutenekoak izan dira. Hurrengoak, Amarakoak izango dira. Olaeta plazako kirol pista hilabete bukaeran irekiko dute. Felipe IV.a kalean egiten ari diren kirol pistetan sartzeko, berriz, irailera arte itxaron beharko da. Pista ingurua txukun ikusteko, ordea, urria bukaera arte zain egon beharko dute auzotarrek, lanen ardura duen enpresak farolaz eta espaloiak egiteko harlauzaz hornitzeko arazoak dituelako. ...  2009/08/14 - 10:33:02

«Erasoa salbuespena da»

TAOko agente gaztea den Asier ¬gertakariari oihartzun gehiegi ez emateko bere abizena ez argitaratzea nahiago du¬ larunbat goizean Amarako Podabines kalean bere lana egiten ari zela norbaitek karabina batekin tiro emandako balinak ezker oinean zauritu zuen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da Asierrek bere lanarekin jarraitzen duen bitartean. Zer gertatu zen? Podabines kalean nenbilen goizeko hamaikak aldera-eta bat-batean norbaitek tiro egin zidan. Ni lasai ibiltzen ari nintzen, danbatekoa entzun nuen eta segundoa baino lehen ezkerreko txorkatilan zauria nuen. Zentralera deitu nuen gertatutakoaren berri emateko. Beldurra izan duzu inoiz? Ez. Oso lasaia naiz eta ez naiz bost minuturo multak jartzen aritzen. eta ondo moldatzen naiz bizilagunekin. Erasoak hori aldatu al du? ...  2009/07/22 - 23:51:03

Frankismoko Piriniotako bortxazko lanak, aztergai

Eusko Ikaskuntzak, Memoriaren Bideak, Geronimo de Ustaritz institutuak eta Donostia Kulturak oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginean, Esklabotza frankismoan: Errepideak eta fortfikazioak mendebaldeko Pirinioetan erakusketa antolatu dute. Erakusketak diktadura garaiko presoek, behartuta, Pirinioetako mendebaldean egindako obra publikoak hartzen ditu aztergai. Muntaia, Ernest kultur etxean bisitatu ahal izango da uztailaren 11ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era; eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara. Erakusketaren bidez esklabotza sarea nola eratu zen eta azpiegitura hauek nola eraiki ziren ikus daiteke. Azalpen laburrak eta protagonisten ahotsak garaiko argazkiekin tartekatu dituzte, baita Avila edo Guadalajarako artxibategi historiko militarretan topaturiko plano eta dokumentazioarekin ere. ...  2009/06/25 - 23:36:03

«Isilean egiten dugu lan, ezer eskatu gabe»

Amara Berriko jaiak hasiko dira bihar. Ikasbide Kultur Elkarteak ohiko egitaraua osatu du. Buruhandiak eta erraldoiak, dantza emanaldiak eta gazteentzako kirol jarduerak izango dira. Urtero bezala, elkartearen egoitzaren atzeko plazatxoan botako dute etxafuegoa. Bihar izango da, 20:00etan. Segundo gutxi batzuk behar izaten dira suziria botatzeko, baina hunkigarria izaten da une hori. Izan ere, Ikasbidek urtero elkartearekin edo jaiekin zer ikusia duten gizonezko eta emakumezkoei uzten die txupinazoa botatzen, eskertza moduan. Aurten elkarteko txistulariek, Mikel Legorburuk, Xabier Cabezonek eta Jon Retegik, botako dute . «Elkarteko ekintza guztietan parte hartu eta lagundu dute. Eskuzabaltasunez aritu dira , nahiz eta batzuetan ez diegun behar bezala eskertu emandako laguntza», azaldu dute Ikasbideko kideek jai egitarauaren agurrean. Mikel Legorburuk, bere aldetik, esan duenez, lotsa pixka bat ematen die biharko zeregina, baina gustura egingo dute: «Isilean egiten dugu lana, ezer eskatu gabeEta ez bakarrik festetan. Santa Zezilia egunean, adibidez, diana egitea ohitura bilakatu da, aldez aurretik antolatuta ez badago ere ». Auzoko jaiak barru-barruan daramatzate, «nahiz eta parte-hartze handiagoa nahiago genukeen». ...  2009/06/11 - 00:22:03

Olaetan ez duela liskarrik nahi dio Udalak

Herenegun, Olaetako hainbat auzotar, gehienak adinduak, haserre azaldu ziren, Udalak plazan gaztetxoentzako kirol pista egin nahi duelako eta bat bateko protesta egin zuten. Pista eginez gero, esertzeko toki gutxi izango luketela arrazoitu zuten auzotarrok. Jon Lasa Kirol zinegotzia haietako batzuekin elkartu zen atzo goizean udaletxean. Jon Lasak harridura azaldu zuen auzotarren haserrea dela-eta, «duela hilabeteak eman genuelako jakitera kirol ekipamendua egingo zela eta Amara Osinagako auzo elkartean azalpenak eman genituenean inork ez zuelako ezer esan». Beste auzotar batzuk, pistaren alde Kirol zinegotziak aurreratu zuen datorren astean bilduko dela berriz ere auzotarrekin eta lehentasuna auzotarren artean liskarrik ez egotea dela. «Izan ere, seme-alaba txikiak dituzten guraso batzuk pista egin dezagun nahi dute. Ez dugu bi aldeen artean ika-mikarik nahi». ...  2009/05/09 - 00:18:03

«Plazaren zati hau kentzen badigute, non eseriko gara ?»

Olaeta inguruko hainbat bizilagunak haserre azaldu ziren atzo, plazaren zati bat hesitzen ari zirela ikusita. Hesitutako zatian gaztetxoentzako kirol pista egingo dute eta auzotar batzuek ez dute hori egitea nahi . Espainiako Gobernuak diruz lagundutako 47 proiektuetako bat da Olaeta plazako kirol pista. Benta Berrin, Intxaurrondoko Txaparrene parkean edo Gaiztarron jarritakoen berdina edo oso antzekoa egin nahi dute Olaetan. Kirol pista jartzeko lehen urratsa plazaren zati bat hesitzea izan da. Eguerdian, 50 bat bizilagun elkartu ziren, eta obrak geldiarazteko prest azaldu ziren. «Udalak ez digu lan hauen berri eman; ez dugu inolako gutunik jaso etxean», zioten. Auzotarrek ez dute beharrezkoa ikusten kirol pista. «Diru jakin bat gastatu behar du Udalak eta hori justifikatzeko parkea txikitu eta kirol pista egin nahi du. Ez, ordea, beharra dagoelako». Haien ustez, auzoan badago nahikoa toki kirola egiteko. «Felipe IV.aren kalean kirol pistak egiten ari dira eta Amara Berri ikastetxeko jolastokia ere erabilgarri dago». Hesitutako tokian zuhaitz batzuk, eserlekuak eta zabalgune txiki bat daude. Auzotarrek ez dute hori galdu nahi. «Haurrak patinatzen dabiltza hemen eta adindu asko izaten da eserlekuetan. Plazaren zati hau kentzen badigute, non eseriko gara? Plazan oso toki gutxi geratuko litzateke». Hesitutako eremuaren barruan geratuko diren zuhaitzengatik ere kezka azaldu zuten au...  2009/05/08 - 00:00:02

Errondo pasealekuko biribilgunea egiten hasi dira

Aste honetan bertan hasi dira Errondo pasealekua eta Jose Maria Salaberria kalearen arteko biribilgunea egiten. Hiru hilabete inguru beharko dituzte obrak bukatzeko. Ondorioz, uztailerako edo abuzturako bukatuko dute. Podabines kalearen alboan ekin diote lanari. Zulo bat egin behar izan dute eta inguruko zuhaitzak babestu egin dituzte. Errepidearen beste aldean ere, trenbidearen alboan, ari dira lanean. Biribilgunea egiten ari diren tokian semaforodun zebrabidea jarriko dute eta hori egin ahal izateko zulatzen ari dira zorua. Obra hauengatik guztiengatik aparkaleku batzuk kendu behar izan dituzte bai Jose Maria Salaberriaren bukaeran eta baita Errondo pasealekuan. Zirkulazioa , berriz, ez dute eten eta beraz autoak normaltasunez igaro daitezke Anoetarantz, gas fabrikako biribilgunerantz eta Podabinesen ere sar daitezke. ...  2009/04/29 - 23:34:04

Jose Luis Fernandezen lana eskertu dute auzokideek

Lan handia egin du Jose Luis Fernandezek hamabi urtean. 1996an eratu zuten Amara Osinagako auzo elkartea eta sorreratik izan da Fernandez elkarteko presidentea. Kargua utzi berri du eta haren lana eskertu nahian, omenaldia egin zioten atzo. Aurrena elkartearen egoitzan, Martzelino Soroa plazan, eta ondoren, Urtoki elkartean. Auzoa eraiki berria zen auzo elkartea sortu zutenean. Auzotarren artean zabaldutako zenbait kezkari bide emateko hasi ziren lanean. Esate baterako, Amaiur parkea utzita zegoela iruditzen zitzaien eta Urumeako autobidearen proiektua zertan zen jakin nahi zuten. Urteen joanarekin aldarrikapenak aldatu dira. Abiadura Handiko Trena dela-eta trenbidearen burdinezko zubia eraldatuz gero, haren zatiren bat gordetzea eskatu zioten alkateari duela hiru urte, auzoaren historiaren parte zela iruditzen zitzaielako. Trenbidearenak oraingoz bere horretan jarraitzen du, baina autoen zubiari ¬dagoeneko kendu egin dute¬ Loiolako Erriberan egingo diote tokia. Erriberan bertan abiatutako zabor bilketa pneumatikoa Amara Osinagara zabaltzea ere eskatu izan du auzo elkarteak. ...  2009/04/25 - 00:03:06

Gurasoen kezkek sortutako taldea

Amara Berri Futbol Elkartearen sorreratik zuzendaritzako partaide da Jose Luis Ayesa, 83 urteko amaratarra. Presidente bezala, ordea, bigarren urtea du. «Datorren denboraldian postua utziko dut», dio Ayesak. Aurten, 25. urte bete ditu Amarako klubak, eta ospakizunaren antolakuntzan murgilduta dabil zuzendaritza. Ayesaren kasua erabat berezia da, elkartearen 25 urteko bizitzan, hamar partida ikustera ere ez dela joan aitortu baitu. «Finaletara bakarrik joaten naiz, futbolak izugarri aspertzen nau». Hala ere, Rafa Andonegi zuzendaritzako kidearen hitzetan, lan izugarria egiten du Ayesak klubaren alde. «Inork ezin du imajinatu kirol arlotik kanpo egiten duen lan guztia». Lehen denboraldi txarra: Duela 35 urte inguru, txapelketa bat antolatzen hasi ziren Amaran. Hainbat eskolatako haurrek parte hartzen zuten: San Patricio, English School, Marianistas, La Salle, San Ignacio, Santo Tomas Lizeoa... Arrakasta handiko txapelketa zenez, kanporaketa partidak jokatu behar izaten zituzten. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskolatako kirolaren ardura hartu zuenean, ordea, tirabirak izan zituzten. Azkenean, desadostasunen ondorioz, txapelketa desagertu egin zen. ...  2009/04/03 - 23:16:14

Gaua izarren artean

Astoria 7 hiriko zinema areto ezagunenetako zen. Ateak itxi zituen orain urte batzuk eta atzo abian jarri zen izen bereko hotela bilakatzeko. Iraganeko izanaren aztartak ordea, eraikin osoan ikus daitezke. Lau izar dituela dio aurreko aldeak baina horiek baino asko gehiago daude barnealdean. Harreran irakurgai dauden hitzek luzatzen dute proposamena ¬gazteleraz eta ingelesez, hoteleko afixa guztien antzera¬ «Zein izarrek lagunduko dizu gaur gauean?» Ondoko horman idatzirik Audrey Hepburn, Liz Taylor, Keanu Reeves, Carmen Maura... zinemako 102 izenekin osatutako zerrenda. Bakoitza bera ardatz duen logelan zain. Aukeraketa egitean 50eko hamarkadatik Zinemaldian izandako aktore eta zinemagile nabarmenenak hautatu dituzte, Donostia Saria jaso duten guztiekin batera. Zinema, ikur ...  2009/04/02 - 00:40:06

Nabigatu euskaraz