Bidebieta, Irutxuloko hitza

hitzako albiste zerrenda bidebieta

Etxeko azken partida jokatuko du Akabak

Larunbatean jokatuko du Akaba Bera Berak Ro Casaren aurka denboraldi honetako etxeko azken partida. 19:00etatik aurrera izango da ligako azken aurreko norgehiagoka Bidebieta kiroldegian. Akaba Bera Berak bosgarren postuan bukatuko du liga baina Rocasak, berriz, seigarren postua du jokoan. Itxakok EHF Kopa irabazten badu ligako seigarren sailkatuak Europan jokatzeko aukera izango du datorren denboraldian. Hori dela eta, Rocasa talde kanariarra bi puntuak eskuratzeko asmoz irtengo da Bidebietako kantxara. Esme Lopezi, ebakuntza Itxakoren kontrako partidan min hartu zuen berriz ere eskubiko belaunean Esme Lopezek. Bi partida besterik ez dira geratzen liga bukatzeko eta gainera Akaba Bera Berak ez du ezer jokoan beraz, Lopezek ebakuntza egitea erabaki du. Modu honetan uda erabiliko du belauna osatzeko. ...  2008/05/08 - 23:45:04

Liderrari irabazteko zorian egon da Akaba Bera Bera

Liderra mendean hartzeko zorian egon da Akaba Bera Bera. Partida bukatzeko bost segundo falta zirela sartu zuen etxeko taldeak, Orsan Eldak garaipenaren gola (28-27). Bi zati zeharo ezberdin izan zituen neurketak. Lehenengoan Akaba Bera Berak ez zuen erritmo egokia jartzen jakin, izan ere, erasoan oso azkar ibili zen eta ondorioz baloi ugari galdu zituzten Reyes Karrereren jokalariek. Irabazteko aukera Partida osoan atzetik joan zen Akaba Bera Bera;hiruzpalau golengatik galtzen joan zen. Bigarren zatian, dena dela, jokoan kontrol gehiago erakutsi zuen eta erritmo hobea lagun, erasoan ere sendoago ibili ziren. Hogeigarren minutuan berdindu egin zuten eta partida bukatu arte gol bateko abantaila lortu egin zuten. Azken minutura berriz ere berdinduta iritsi ziren. Matxalen Ziarsolok markagailua alde jartzeko aukera izan zuen. Ziarsolok jokaldi berberan lau aldiz jaurti zuen zutoinera eta ez zuen gola sartu. Eldako atezainak baloia hartu eta kontraerasoa hasteko aukera izan zuen. Honela partida bukatzeko bost segundo falta zirela Eldak gola sartu zuen. Akabari soilik bi norgehiagoka geratzen zaizkio liga bukatzeko. Eldak lehen postuan jarraitzen du. ...  2008/05/04 - 00:26:07

Akaba Bera Berak ezin izan du euskal derbia irabazi

Akabak kanporatu zuen Itxako Erregina Koparen finalerdietan. Atzo, aldiz, Itxakok eraman zituen puntuak Bidebietatik: 24-29. Horrenbestez, Itxako Liga txapeldun izateko borrokan jarraitzen du. Bi taldeek Europako kopako partida izan zuten aurreko asteburuan. Akaba Bera Berakoek ezin izan zuten Errekopako finalerako txartela eskuratu Errumanian. Itxakok, berriz, EHF Kopako finala jokatuko du. Bai Akabak, bai Itxakok Europako Kopako partidak alde batera utzi eta Ligari ekin zioten burubelarri atzo. Giroa ez zen falta izan Bidebieta kiroldegian. Izan ere, etxeko zaleak ez ezik, Lizarrakoak ere izan ziren. Neurketa oso parekatua izan zen, batez ere lehen zatian. Hala 14-14 zen emaitza atsedenaldian. Itxakok Akabak baino gehiago zuen jokoan. Akabak bosgarren postua esku-eskura du eta hori ziurtatzea du helburu denboraldiko azken txanpa honetan, datorren denboraldian berriz ere Europan izateko. Itxako, aldiz, Liga Txapeldun izateko borrokan sartuta dabil bete-betean, Sagunto eta Elda talde boteretsuekin batera. Kontuak kontu, Akabak ez zuen ezer oparitu atzoko neurketan. Hala, bukatzeko 15 minutu falta zirela 21-21 emaitza ageri zen markagailuan. Aipatzekoa da epaileek Itxakoren Egozkueri txartel gorria atera ziotela Esme Lopezi egindako faltaga bortitzagatik. ...  2008/04/30 - 23:38:06

Akaba Bera Berak Errekopako finala hurbilago du

Akaba Bera Bera ez da inoren aurrean kikiltzen. Reyes Karrereren jokalariek ezer ez dutela galtzeko erakutsi zuten atzo arratsaldean, Bidebieta kiroldegian jokatutako partidan. Aurrean Errumaniako Rulmentul Brasov taldea zuten, orain arte Europako Kopan partidarik galdu ez duen taldea. Atzo arte. Akaba Bera Berak garaipen polita eskaini zien bere jarraitzaileei, 28-27 irabazi zutelako errumaniarren aurkako lehen norgehiagoka. Zortzi egun barru aurkariaren etxean jokatuko dute partida erabakiorra. Errumanian jakingo da zein izango den Errekopako finalean egongo den taldeetako bat. Momentuz, Donostiako taldeak gol bateko abantaila izango du, eta horixe baliatzen saiatuko dira lehenengo aldiz Europako txapelketa batean finala jokatzeko. Erritmo biziko norgehiagoka Nola edo hala gola sartu nahi zuen Akabak. Partida hasi eta berehala Bouveret etxeko atezainak jaurtiketa bat gelditu zuen, hurrengo minutuetan egingo zituen geldiketak nolabait iragarriz. Erritmo bizia jarri zuen Akabak; Reyes Karrereren jokalariek ez zuten errumaniarren menpe gelditu nahi eta horrexegatik haien defentsa bikaina baliatuz kontraeraso azkarrak egiten saiatu ziren. ...  2008/04/20 - 00:47:08

«Zergatik ez gara finalera iritsiko? Amets egiteko eskubidea dugu»

Bera Bera klub gisa hasi zenetik dago taldean Fernando Diez presidentea. Hasieran errugbia besterik ez zegoen kluban baina urteak aurrera egin ahala, nabarmen hazi da taldea: atal gehiago ditu ¬errugbiaz gain, eskubaloia, saskibaloia, kirol egokitua eta karatea¬ eta kirolari kopurua ere handitu egin da ¬750 kirolari daude¬. Orain Akaba Bera Berak izan dituen lorpenen ondorioz, une gozoenetako bat bizitzen ari da Fernando Diez presidentea. Gaur 16:30ean ziurrenik Bidebieta kiroldegian inoiz izan den partida garrantzitsuena jokatuko da. Akaba Bera Berak Rulmentul Brasov talde errumarriaren aurka, Europako Errekopako finalerdietako joaneko norgehiagoka jokatuko du. Partida, dena dela, azken urteetan eta bereziki hilabeteetan egin den lanaren saria dela adierazi du Diezek: «Ia astero taldeak bina partida jokatu behar izan ditu eta bidaiatu ere asko egin dute. Pausoz pauso joan nahi izan dugu eta gainera denboraldi hasieran jarri genuen helburua ¬Europako final-laurdenetara iristea¬ bete dugu; are gehiago finalerdietara iritsi izana sari bat izan da». ...  2008/04/19 - 00:31:09

Bidebietako igogailua ez da 2009 baino lehen bukatuta egongo

Bidebietako Joan Karlos Gerra kalea eta Azkuene artean igogailua jartzeko zeuden eragozpenak gainditzeko urratsak ematen hasi da Udala. Edozein modutan, Udalak jarritako epeak atzeratu egiten ari dira. Izan ere, proiektua eginda badago ere ¬lanak 2006ko bukaeran edo 2007ko hasieran hasi nahi zituzten¬ , behin oztopo guztiak gaindituta lehiaketa deitu beharko du Udalak, obrak enpresa bati emateko. Lanak ez dira udara baino lehen hasiko eta beraz, igogailua, beste eragozpenik ez badago behintzat, datorren urtean egongo litzateke erabilgarri. Izan ere, sei bat hilabete beharko dituzte obrak egiteko. Udalak proiektua egina du eta baita lanotara zenbat diru bideratuko duen zehaztuta ere: 450.000 euro. Lanak ezin izan dituzte oraindik hasi, ordea. Izan ere, inguru horri dagokion planeamenduan, lur azpian garajeak egitea aurreikusita dago eta garaje horiek eta igogailuaren egitasmoak talka egiten dutelako. ...  2008/04/10 - 00:14:02

Bidebietako Joan Karlos Gerra kalea berritzeko lanak hasi dituzte

Bidebietako Joan Karlos Gerra kalean obrak hasi dituzte. Batik bat, espaloia eta errepidea berrituko dituzte. Espaloia oso zaharkituta dago, eta batez ere euria egiten duenean oso irristakorra izaten da. Errepidean, bestalde, zulo asko dago. Zorua berritzeaz gain, koskadun zebrabide batzuk jarriko dituzte. Atzo bertan hesitu zuten kalearen zati bat, autorik utz ez dezaten. Dena dela, kalea ez dute moztu eta beraz, ibilgailuak orain arte bezala igaro ahal izango dira ¬beherantz alegia¬. Azken urteetan auzoko beste kale batzuk berritu dituzte. Hala, duela hiru urte Serapio Mujikaren zati batean eta Julio Urkixo kalean esku hartu zuten. Parkean ere obrak Espaloiak eta errepidea berritzeaz gain, Joan Karlos Gerrakohaur parkea berrituko dute. Orain, bi zatitan banatuta dago parkea. Batean saskibaloi kantxa dago eta bestean, haur jolasak eta eserlekuak. Lanak bukatutakoan, Intxaurrondoko Txaparrene eta Benta Berriko kirol pisten antza izango du parkeak. ...  2008/04/02 - 00:06:34

Akabak Errekopako partida garrantzitsua jokatuko du gaur Buducnosten kontra

Akabak iaz Espainiako Kopa irabazi bazuen ere ¬taldeak duen titulu bakarra da¬ Europako Errekopan Akabak izan duen emaitza onena errepikatzeko aukera izan dezake gaur. Izan ere, Buducnost T-Mobileren kontrako partidan hiru goleko aldearekin irabazten badu, final-laurdenetan izango dira Reyes Karrereren jokalariak. Montenegron izan zen joan den astean Akaba. Final-zortzirenetako joaneko partida jokatu behar izan zuten Buducnost T-Mobileren aurka eta lehen zatian zazpi goleko errenta lortu bazuten ere, bigarren zatian baloi asko galdu eta Buducnostek aurrea hartu zuen. Partida 29-27 galdu zuen Akabak. Taldearen historiako emaitza onena berdintzeko aukera Final-laurdenetan izango den taldea, ordea, gaur erabakiko da Bidebietako kiroldegian ¬16:30ean ekingo zaio norgehiagokari¬. Akabak hiru goleko aldearekin irabaztea nahikoa du ¬bi goleko aldearekin egiten badu, eta Buducnostek 27 gol baino gutxiago sartzen baditu ere sailkatuko da¬ final-laurdenetan egoteko. ...  2008/02/16 - 02:45:36

Adin guztietako auzotarrek izango dute zer egin Gabonetan

Bigarren urtez jarraian, Neguko Festak izango dira Bidebietan. Auzoko hainbat eragilek osatu dute jai egitaraua: haur txokoak, Kontadores gaztelekuak, Uliazpi elkarteak, Guardaplata zahar etxeak, gazte asanbladak... Gaur bertan, Thamessisek eta Gaurdaplata zahar etxeak txistorra jateak prestatuko dituzte. Astelehen arratsaldean Olentzero jaitsiko da Guardaplatatik. Bestalde, hilaren 28an, ostirala, herri afaria izango da Bidebieta elkartean eta 31n urte zaharreko kopla zaharrak kantatu ahal izango dituzte auzotarrek. ############ Egitaraua Bidebietako Neguko Jaiak gaur hasi eta urtarrilaren 4an bukatuko dira. Gaur, ostirala 21 11:00. Txistorra jatea Eroski parean Thamessisek antolatuta. Zahar etxean ere izango da txistorra jatea. Bihar, larunbata 22 18:00. Diskodantza Guardaplata zahar etxean. Zahar etxeko saskia zozketatuko dute. ...  2008/01/10 - 09:24:19

Ez dago data zehatzik Bidebietako igogailua egiteko

raul perez Udalak igogailua egingo du Bidebieta eta Azkuene artean. Igogailua egiteko lanak joan den urtearen bukaeran hasiko zituztela jakitera eman zien Udalak auzotarrei bidalitako argitalpen baten bitartez. Haatik, obrak ez dira hasi eta ez dago data zehatzik obrei ekiteko. 100 eskailera pasatxo daude Juan Karlos Gerra kalearen 10. eta 14. atarien eta Azkuene kalearen artean, eta jende askok egiten ditu Bidebieta eta Trintxerpe arteko joan-etorriak eskailera horiek igo eta jaitsiz. Eskailera horiek erabiltzen dituzten herritarren joan-etorriak errazte aldera, igogailua jarri nahi du. Lanak egitera zenbat diru bideratuko duen ere zehaztuta dago urte hasieratik: 450.000 euro inguru. Igogailua jartzeko lanek zenbat denbora iraungo duten ere badakite: urte erdi inguru. Oraindik, baina, ezin izan dizkiote lanak inongo enpresari eman. ...  2008/01/10 - 09:24:18