Erdialdea, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda erdialdea
Bihartik aurrera, autoek ezingo dute Aldapetatik Easo kalera jaitsi
Abian da urteroko asfaltatze kanpaina. Normalean, lehenago izaten den arren, aurrekontu gora beherek udazkenera atzeratu dute kanpaina hau. Hamabi kale asfaltatuko dituzte guztira, Easo kalea tartean. Bihar hasiko dira Easo kalean errepidea zulatzen. Asfaltatzeaz gain, ur hodi berria sartu behar dute, oraingoa pitzatuta dagoelako. Hodia ordezkatzeko, autobusen bidea txikituko dute. Horren ondorioz, Easo kaleko errepidea estuagoa izango da. Lanak egunez nahiz gauez egingo dituzte eta lau aste irautea aurreikusi dute. Lan hauek Easo kalean ez ezik, inguruko kaleetan ere eragina izango du. Hala, Aldapetatik Easora jaisten diren autoek beste bide bat bilatu beharko dute, lau astez autoek debekatuta izango dutelako bertatik jaistea. Garraio publikoak izango du bakarrik Easora iristeko baimena. Honela, Marianistas pareko biribilgunera iristen diren autoek Aldapetatik gora jarraitu beharko dute. ... 2009/09/22 - 00:10:02
80 urte, puntual
Erdialdean, Bulebarra eta Askatasunaren hiribidearen artean sona eta historia handiko dendak. Esate baterako, Garibay kalean bertan, El Andorrano, 1860an zabaldu zuten eta Benegas lurrindenda 1908an. Elkano kalean, bestalde, Casa de Labores 1903an zabaldu zuten. Horiek guztiak bezain zaharra ez da Internacional erloju eta bitxi denda, baina mendeurrenera bidean da; 80 urte bete ditu aurten. Josefa Etxeburua da oraingo jabea, eta Fernando Calvo ¬jatorrizko jabeen abizen bera izanik ere beraiekin zerikusirik ez du¬ dendako langileak esan duenez, ez daki zehatz-mehatz zer egunetan bete dituen edo beteko dituen 80 urte, baina ziur da 1929an zabaldu zutela. Duela urte batzuk Udalera jo zuten eta egiaztatu zieten 1929an eman zutela baimena bitxi eta erloju denda zabaltzeko. Hain justu ere Rufino eta Victorino Calvo anaiek ireki zuten. Beti egon da toki berean, Garibay eta Andia kaleen arteko izkinean. ... 2009/07/29 - 00:13:05
Haurrentzako braille tailerra, Fnacen
Louis Braille, Braillearen asmatzailea jaio zenetik 200 urte pasa direnez gero, aurtengoa, Braillearen nazioarteko urtea izendatu dute. Honekin batera, ONCEk itsuen bizitza eraldatu zuen sistema haren sorrera ospatzeko hainbat ekimen berezi antolatu ditu. Gaurkoan, haurrei zuzendutako tailerra aurrera eramango du Fnacen, eguerdiko 12:00etan, txikienek ere sistema zertan datzan ikas dezaten. Sei puntu miragarriak Brailea sei punturen konbinaketan oinarritzen da. Puntutxo erliebedunak direnez behatzekin erraz nabari daitezke eta hiru puntuko bi zutabetan antolatzen dira (dominoko 6 zenbakiaren antzera). Munduko osoko alfabetuek hizkuntz mota hau bere egin dute eta horrenbestez, brailearen bidez, greko klasikoa, japoniaera, arabiera, errusiera, koreera ala euskara irakur daiteke. Brailean idazteko ere ez dago oztoporik, izan ere, ezten baten bidez erliebe hori lor daiteke, eta baita idazteko makina eta inpresoren bitartez. ... 2009/07/16 - 23:41:02
Gau Gorria, Errege Katolioen kalean
Pello Irazuren Hondatu gabe bizi erakusketa Koldo Mitxelena kulturunean bisita daiteke irailaren 26ra arte. Artistak 2005az geroztik egindako lanak eta erakusketarako espreski sortutakoak bildu ditu. Eskultura konstruktibo eta marrazkiez gain, espazio fotografikoak, pintura erantsita duten argazkiak eta brontze eta aluminio urtuz egindako eskultura bereziak eratu ditu. Izenaren zera 'Hondatu gabe bizi' deitura egunkari gainean egindako marrazki batetik dator eta eta artistaren ustez, bete ezinezko asmoa aipatzzen du: «Kulturaren xedea hondamena sahiestea, memoria bizirik gordetzea eta errealitateari buruzko kontzientzia sortzea den bitartean, senak harraparitzara, indartsuenaren legea ezartzera, bizirautera bultzatzen gaitu». Hala, egilea nahiaren eta errealitatearen artean mugitzen da eta bere lanean etengabe ageri da kontraesanean. ... 2009/07/16 - 23:41:02
Gipuzkoa plaza, kultur topagune
Liburuak kalera, Gipuzkoa plazara, aterako ditu Euskadiko Liburu Ganbarak gaurtik aurrera. Best seller-ak, nobedadeak, literaturaren klasikoak... 34. Liburu eta Disko Azoka heldu da hirira eta Gipuzkoa plaza kultur topagune bihurtuko da. B anatzaile eta editoreen 40 postu izango dira bertan. Andoni Arantzegi Gipuzkoako Liburusaltzaileen Elkarteko presidenteak EAEko irakurzaletasunaren inguruko datu batzuk plazaratu ditu Liburu eta Disko Azokaren harira. Azken hiruhilabetean jasotako informazioaren arabera, EAEn Espainian baino irakurle gehiago dago. EAEn %57ak irakurtzen du; Espainian, aldiz, %54,7ak. Europan irakurzaletasuna altuagoa da, %70ekoa, eta are altuagoa Eskandinaviako herrialdeetan, %85ekoa. Irakurleen kopurua ere jaisten ari dela adierazi du Arantzegik: «Hiritarren herenak ez du ezer irakurtzen». ... 2009/07/02 - 23:05:01
Peñafloridako 5. ataria handitzea aztertuko du Udal Gobernuak
Udal Gobernuak Peñaflorida kaleko 5.eko bizilagunei etxea handitzeko baimena aztertuko du gaur eta, udal teknikarien txostena aintzat hartuz gero, ez diote baimenik emango . Udal teknikariek arrazoitu dutenez, Udalak martxoan hiriko 1.363 eraikin babesteko plana onartu zuen behin behineko eta, horren arabera, urtebeteren buruan ez dute baimenik emango eraikin horietan handitze lanak egiteko.Erdialdeko beste eraikin bat handitzeko, berriz, ez du oztoporik jarri Udalak: Bulebarreko 11. ataria . Urtebeteko epea dute lanak egiteko. 2009/06/25 - 23:33:03
Bihar izango da bidezko merkataritzaren aldeko jaialdia Gipuzkoa plazan
Bidezko merkataritzaren aldeko eguna da bihar. Jai giroan bidezko merkataritza zer den emango dute ezagutzera. Salmenta, dastaketa eta informazio guneak izango dira egun osoan. 11:00etatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira Gipuzkoa plazan. Egun osoko ekitaldi honen bidez, bidezko merkataritza «egungo sistema ekonomikoari alternatiba» dela adierazi du Aritz Azkue Donostiako Bidezko Merkataritza taldeko kideak. «Asaldatuta gaude Gobernuek bankuak erreskatatzeko dirua ematen duten bitartean, bidezko merkataritza bazterrean uzten dutelako». Azkuek «sistema kapitalistari eustea utopikoa» dela» kritikatu du, halaber . Bidezko merkataritza famili askorentzat bizitza duin bat ateratzeko modua dela aldarrikatzeko protesta zaratatsua egingo dute Gipuzkoa plazan, 18:00etatik aurrera. ... 2009/05/07 - 23:48:06
Bigarren aktoreei eskainitako zikloa, KMn
Ostirala arte, Koldo Mitxelenako fonotekan protagonistak bezain garrantzitsuak diren bigarren aktoreei buruzko zikloa izango da ikusgai. Gaur Edmond O´Brien izango da protagonista El hombre que mato a Liberty Valance filmean. Bihar, osteguna, Peter Ustinov eta Topkapi pelikula. Ostiralean, Jason Robards eta Todos los hombres del presidente. Oscar saria lortu dute batzuk. Beste batzuk, ordea, esku hutsik geratu dira. Halere, aktore hauen guztien lan bikaina izango dute gogoan ziklo berezi honetan. Saioak 17:30ean hasiko dira. 2009/03/25 - 00:11:06
Pier-Paul Berzaitzen kantaldia, Koldo Mitxelenan
Bihar, Iparraldea bertan! zikloaren baitan, Pier-Paul Berzaitz zuberotarrak kantaldia emango du, Koldo Mitxelena kulturunean, 19:30etik aurrera. Berekin batera, Karlos Gimenez pianoa, Txema Garces baxua, Xanet Arozena gitarra eta Francisco Herrero bibolin jotzailea arituko dira. Iparraldeko poetak, ardatz Biharko emanaldian kantariak berriki plazaratu duen diskoko poemak abestuko ditu. Lan honetan, hain zuzen ere, Allande Oihenart XVIII. mendeko poetak gaztaroan idatzi zituen olerkiak bildu eta musikatu ditu. Horietatik, hiru kantatuko ditu, baina, horrez gain, beste bi poeta handi ere oholtzaratuko ditu: Pierra Topet-Etxahun Barkoxekoa eta Pierra Bordazarre-Etxahun Irurikoa. Euren olerkiak entzungai izango dira, eta baita Berzaitzek berak sortutako kantuak ere. Hala, ordubetez, musikariaren ahots bero eta indartsuaz eta Iparraldeko olerki tradizionalez gozatzeko aukera izango da. ... 2009/03/25 - 00:11:06
«Oso jende ona ezagutu dut»
Sekulako pena ematen dit lana uzteak, oso jende jatorra ezagutu dudalako». Baxu hitz egiten du Angeles Ganboak. Oso poliki ibili behar da Pedro Egaña eta Urbieta kaleen arteko izkineko dendan lanparak, ispiluak, katiluak gau mahaiak eta abar daudelako nonahi. 80 urte betetzear da Ganboa, eta lana utziko du laster. Nafarroan, Sunbillan, jaio zen Angeles Ganboa, baina txikitatik ezagutzen du Donostia. Bost anaia-arreben artean, zaharrenetan bigarrena. «11 urterekin etorri nintzen hirira, hango familia batekin, San Martin kaleko etxebizitza batean lan egitera, eta 21 urterekin ezkondu nintzen». Anai-arrebetako batzuek ere gaztetan utzi zuten etxea, eta Ameriketara joan ziren artzain. Urtetan seme-alabak zaindu eta gero, denda irekitzea bururatu zitzaion. «Seme-alabek nork bere bidea hartu zuen, eta nik denda jartzeko gogoa nuen. Hasieran etxean ez zuten begi onez ikusi nik nahi nuena, baina azkenean aurrera egin nuen». ... 2009/03/19 - 00:25:02
