Ibaeta, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda ibaeta
Dantza, bertsoak... eta Gorriti
raul perez Donostiako talaietako bat da Aingeru Zaindariaren ermitaren ingurua. Bertan hasten dira urtero Ibaetako jaiak martxoaren 1ean, Aingeru Zaindariaren egunean alegia. Negu gorriko giroa izan ohi da, baina atzo, aldiz, udaberria zela ematen zuen; beroki eta aterkien arrastorik ez. Meza egin zuten aurrena ermitan eta ondoren ermitara doan aldapa beldurgarria oinez edo autoz igotako guztiek dantzarako parada izan zuten, trikitixa doinuek lagunduta; bai gaztetxoek Ibai lizeotik igo ziren asko eta baita helduek ere. Batzuk dantzan zebiltzan bitartean, beste asko jai batzordeak jarritako bat-bateko barraren inguruan zebiltzan ardotxoa edaten eta pintxoa jaten. ... 2007/11/16 - 20:04:08
Ibaetako pala txapelketaren finalak, bihar
erredakzioa I. Ibaetako Pala Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar goizean Lau Tximeneta pilotalekuan, 11:30etatik aurrera. Aurrena emakumezkoen finala jokatuko dute: Matildek eta Mirenek, Garbiñe eta Arantzaren kontra jokatuko dute. Jarraian, gizonezkoen finala jokatu dute Juan Mari-Luis Mari eta Kalonge-Gorka bikoteek. 2007/11/16 - 20:04:05
Binakako pala txapelketa antolatu du jai batzordeak
xabier etxabe Ibaetako jaiak iristeko oraindik egunak falta badira ere, festan murgiltzeko modua egongo da bi aste barru, jai batzordeak antolatu duen binakako pala txapelketaren bidez. Txapelketa herrikoia izango da. Auzotar eta herritar guztiak gonbidaturik daude, beraz, laster estreinatuko den pala txapelketan parte hartzera. Orain arte, bost dira izena eman duten bikoteak, baina beste hainbat bikoterentzat lekua ere badago. Interesa duenak izena emateko epea zabalik du, urtarrilaren 22a bitartean. Izena emateak bost euro besterik ez du balio. Finala otsaila bukaeran Ibaetako Lau Tximeneta frontoian izango da txapelketa eta auzoko giroa sustatzea, horixe da Ibaetako jai batzordeak lortu nahi duen helburua. ... 2007/11/16 - 20:04:04
Tentsio handia Ibaetako campusean
erredakzioa Askatasuna erakundeak deituta «errepresioaren aurka eta konponbidearen alde», mobilizazioak izan ziren atzo Donostian. Ibaeta aldean, eguerdian, mobilizazioetako batean, tentsio handia izan zen, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen. Errepresio politikorik ez. Baldintza politikoak orain lelopean, manifestazioa egiten ahalegindu ziren eguerdian EHUren Ibaetako campusean. Zenbait lekukoren arabera, ordea, Ertzaintzak manifestazioak baimenik ez zuela azaldu zien buruan zeudenei, eta ondoren, manifestarien kontra egin zuen. EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, 17 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Sakabanatu ondoren, manifestariak berriro elkartzen saiatu ziren, eta tentsio giroa Lorea auzoraino ere zabaldu zen. ... 2007/11/16 - 20:04:02
Binakako pala txapelketa antolatu du jai batzordeak
iñaki esnaola Ikaslearen bizitzan, pasarte okerrena omen da askorentzat. Etorkizuna baldintza dezakeen urratsa. Gainditzen dutenek «ez zen horrenbesterako izan» esan ohi dute. Beti ere, datorren urteko ausartak pixka bat lasaitzeko asmoz. Selektibitatea du izena. Urduritasuna, berriz, abizena. Urteroko zitari huts egin gabe, makina bat gaztek hasi zuten atzo hautaprobako azterketa; ehunka elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako campusean 2.324 ikaslek egin beharko dute azterketa Donostian. Atzo hizkuntza, literatura, historia edo filosofiako azterketen eguna izan zen. Sufrikarioaren lehen pausoak. Geletan sartu aurretik, Ibaetako belardiak askoren topagune izan ziren. ... 2007/11/16 - 20:04:02
Aldagelen zain
raul perez Martxoan, Aingeru Zaindariaren festetan, Ibaetako frontoia inauguratu zuten. Pilotalekuaz arduratzen diren hiru elkarteak Antiguako Pilotazaleok, Ibaetako Lau Tximeneta eta Igeldoko Pilota Eskola kezkatuta daude, ez baitago aldagelarik. Ildo horretatik, frontoiaren ondoan egin berri dituzten etxeen behe solairuan, elkarteentzako lokalak eta frontoiaren erabiltzaileentzako aldagelak dutxekin egiteko proiektua lantzen ari dira Udalean. Pilota elkarteak ez daude zeharo horren aurka, baina aldagelak frontoiaren atzealdean jartzea askoz logikoagoa litzatekeela diote. Frontoiaren atzealdeko lokala oso zabala dela, eta ia huts-hutsik dagoela diote pilota elkarteetakoek. «Antza, arazo teknikoengatik ezin dituzte dutxak bertan jarri, baina hori tokia askoz ere apr... 2007/11/16 - 20:04:00
Ibaetan pilotaleku bizia izatea, erronka
raul perez Hilabete eskas joan da Ibaetako Lau Tximeneta frontoia inauguratu zutenetik. Gainerako auzo gehienetako frontoietan elkarte bakarra arduratzen da pilotalekuaz. Ibaetan, ordea, hiru elkartek hartu dute frontoiaren lema: auzoko Lau Tximeneta, Igeldoko Pilota Eskola eta Antiguako Pilotazaleok. Ibaetako Lau Tximeneta elkarteko Jose Mari Lizeagak elkarlanaren arrazoia azaldu dio Irutxuloko Hitzari: «Berez, Lau Tximeneta elkartea duela zortzi urte sortu genuen auzoan, eta pilotalekua izan da gure aldarrikapen nagusia. Duela urtebete inguru, baina, Kirol Patronatuak frontoia Antiguako Pilotazaleok elkartearen esku uzteko asmoa agertu zuen. Hori ikusita, haiekin harremanean jarri ginen eta elkarrekin jardutea erabaki genuen». Duela pare bat urtetik, bestalde, Igeldoko Pilota Eskolak harreman estua du Antiguako Pilotazaleok elkartearekin, et... 2007/11/16 - 20:03:59
Festetako azken suziriak
raul perez Krosa izan zen Ibaetako festetako atzoko ekitaldi nagusienetakoa. 59 lasterkarik parte hartu zuten. Gizonezkoetan, Urretxuko Mikel Navarrok irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Pasai Antxoko Maria Mendibek. Ez zuen euririk egin, hodei beltzak bazeuden ere. Proba hasi eta gutxira, hiru lagunek aurrea hartu zieten gainerakoei. Tartean, bi donostiar ziren: Jon Arzubialde antiguatarra iaz Urgullen irabazi zuen eta Behobia-Donostian lehen donostiarra izan zen eta Mikel Albeniz egiatarra. Haiekin batera, Mikel Navarro urretxuarra zihoan. Hirurak elkarrekin iritsi ziren azken kilometrora, Aingeru Zaindariaren aldapara, alegia. Aldaparen lehen zatian hirurek batera jarraitu zuten, baina helmugarako 300 bat metro falta zirenean, hirukotea hautsi zen: Mikel Navarrok bi donostiarrak atzean utzi zituen eta bakarrik helmugaratu zen. 21 minutu eta 44 segundoko denbora egin zuen. Arzubialde bigarren iritsi zen eta Albeniz, hirugarren. Nesketan, Pasai Antxoko Maria Mendibe izan zen azkarrena: 28 minutu eta 16 segundo. Bestalde, Juan Karlos Korta izan zen lehen ibaetarra. ... 2007/11/16 - 20:03:57
Ibaetako krosa bihar izango da, 17:00etan
r. perez Ibaetako jaiak bete-betean ditugu. Parrandarako ez ezik, urtero bezala, kirola egiteko tartea ere bada auzoko festetan. Bihar arratsaldean Aingeru Zaindariaren krosa jokatuko da. Probak sei kilometro pasatxo ditu. Lasterketaren lehen zatian, parte-hartzaileek lasai egin ahal izango dute korrika, ibilbidea laua delako. Bukaeran, aldiz, izerdia gogotik botako dute. Izan ere, helmuga urtero bezala, Aingeru Zaindariaren ermitan egongo da. Hortaz, lasterkariek kilometro bateko aldapatzarra igo beharko dute. Lasterketa 17:00etan hasiko da. Izena proba hasi aurretik eman ahal izango da, sei euro ordainduta. Parte-hartzaile guztiek elastiko bana jasoko dute opari. Ibaetako krosa Gipuzkoako 14 herri kros biltzen dituen txapelketaren lehen proba da. Urria bitartean, beste 13 lasterketa jokatuko dira, haietako sei Donostian. Irutxuloko Hitza txapelketaren babesleetako bat da. ... 2007/11/16 - 20:03:56
Aingeru festazale samarra
raul perez Auzo askotan suziria bota ohi dute festen hasiera iragartzeko. Ibaetan ez dute halakorik egiten; Aingeru Zaindariaren ermitan erromeria egiten dute, aspalditik, martxoaren 1ean, Aingeru Zaindariaren egunean bertan. Atzo, ohitura zaharrari eutsiz, erromeria egin zuten. Hotz handia zegoen, eta tarteka haize boladak eta euri zaparradak izan zituzten ibaetarrek. Hala ere, jende asko igo zen ermitara. Lehenik, meza egin zuten. Ohi bezala, beste toki bazuetatik joandako jendea ere bazegoen. Edurne Barandika eta Joxe Uranga senar-emazte herreratarrak, adibidez; urtero igotzen dira Aingeru Zaindarira martxoaren 1ean. Añorgatar batzuk ere topatu genituen; Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolari añorgatarrak ikustera joan ote ziren galdetu genien, baina haiek ezetz, martxoaren lehenean, txikitatik, ermitara igotzeko ohitura zutela es... 2007/11/16 - 20:03:55
