Intxaurrondo, Irutxuloko hitza

hitzako albiste zerrenda intxaurrondo

Lauaizeta ikastola handituko dute

Intxaurrondoko Lauizeta Ikastolan lanak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Beste solairu bat egingo dute, hain zuzen ere. Jaurlaritzak lanak egiteko lehiaketa publikoaren berri eman du. Obrak egiteko prest dauden enpresak maiatzaren 21 arte aurkez ditzateke beren eskaintzak. Jaurlaritzak jarritako gehieneko aurrekontua 1.878. 557,61 euro da. Ikastolako arduradunek uste dute obrak urte bukaera inguruan has daitezkeela. 12 eta 16 urte arteko 275 ikasle Lauaizeta ikastola1999-2000 ikasturtean zabaldu zuten, Gabriel Aresti kalean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola da; 12 eta 16 urte bitarteko 275 ikasle daude, 15 gelatan. Besteak beste, liburutegia, ikus-entzunezko gela informatika gela, kirol gunea eta jangela ere baditu.Ikastolak bi solairu ditu eta obrak egin eta gero, hiru izango ditu. Tokiz justu dabiltza eta hori dela-eta handituko dute. Jolastokia handitzea eta estaltzea ere nahi dute ikastolako arduradunek, baina horren inguruan ez dago proiektu zehatzik. ...  2008/04/26 - 00:10:03

Wonderland, zirkuaren argilunak agerian

Zirkuaren etorrera iragartzen zuten kartel fosforeszenteek aspalditik hartuak zituzten Donostiako kaleak; izan ere, hamabost urte dira Wonderlanden ikuskizuna azkenekoz gurean izan zenetik. Paisaia ezohikoa da egunotan Garbera inguruan. Karpa zuri-gorriak eta kolorezko argiek zirkuaren magia ekarri baitute zuzeneko ikuskizuna maite dutenen gozamenerako. Tigreak eta beste hamaika animalia basati iragartzen zituzten kartelek; hezleak, ordea, ez du lanik izan go oraingoan. «Donostiara iritsi baino bost egun lehenago jarri zuten indarrean lege berria» azaldu du Ringok, zirkuko arduradunak, «animaliak behar bezala txertatuta ditudan arren, ezin izan ditut ekarri lege berri honek asfalto gainean edukitzea debekatzen duelako». Programa aldatu eta argentinar akrobaten saioarekin bete dute hutsunea. Dudarik gabe, inprobisazioarena artea da jatorri anitzekopailazo, orekari eta dantzarien familia gazte honetan. Frexkotasuna darie. ...  2008/04/01 - 23:58:47

Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak noiz hasiko zain dira auzotarrak

Udalak joan den urteko irailean iragarri zuenez, 2007a bukatu aurretik hasi behar zituzten Hego Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak. Obrak, ordea, ez dira oraindik hasi eta horrek ezinegona eragin du auzo elkarteen artean. Udalak dioenez, lanen lehen fasea aste gutxi barru hasiko dute. Oraindik, dena dela, Udal Gobernuak lanak enpresa bati eman behar dizkio, eta ondoren hizarmena sinatu beharko dute Udalak eta enpesak lanei ekin aurretik . Lehen fase horren aurreneko urratsa Txara eta Beharkoko biribilguneen arteko zatia itxuraldatzea izangi da. Neurri gehienen helburua ibilgailuak motelago pasatzea da. Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ere neurriak hartuko dituzte ibilgailuen abiadura murrizteko eta bi norabideen artean aparkalekuak jarriko dituzte. Udalaren erantzunik gabe ...  2008/03/14 - 00:25:13

Trenbidearen zati handiagoa estaltzeko eskatu diote alkateari

IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak trenbidea estaltzeko eskatu du berriz ere. Udalak trenbidearen zati bat estaliko dutela iragarri zuen 2006an. Auzo elkartearentzat hori ez da nahikoa eta zati zabalagoa estaltzea nahi du, Zabaltokitiko zubitik Txaparreneko estalitako frontoiraino. «Askotan argudiatu digu Udalak mota honetako obra bat aurrera eramateko nahikoa dirurik ez duela. Herritarrok badakigu finantzaketa lortzeko bideak badaudela. Alkateak 16 urte daramatza Udal Gobernuko buru izaten eta ziur gaude sekulako eskarmentua lortu duela urte hauetan; Victoria Eugenia, Kursaala eta abar horren adibide». Auzo elkarteko kideek diotenez, udal hauteskundeen atarian, alkatearen gutuna jaso zuten eta gutun horretan alkateak ez zion atea ixten hasieran zehaztutakoa baino zati handiagoa estaltzeari. Hori argitzeko eskatu diote alkateari eta hemendik aurrera eman beharreko urratsetan elkarlanean aritzeko eskatu diote... ...  2008/03/05 - 02:09:15

Ertzaintzaren egoitza zena berritzen hasi dira

Ertzaintzaren egoitza izandakoa berritzen hasi dira. Eraikina Justo Elizaran parkearen sarreran dago eta Jaurlaritzak bulego eraikin bihurtuko du. Bi urte lanak egiteko Udal Gobernuak 2006ko azaroan eman zion Jaurlaritzari behinbehineko baimena obrak egiteko. Behin betiko baimena eman zion ondoren, eta Jaurlaritzak 2008a hastearekin batera ekin die berritze lanei. Udalak proiektuari argi berdea eman zionean, lanek gehienez, bi urte iraun beharko zutela zehaztu zuen. Azken urteetan erabilpenik ez Eraikinak 10 bat urte zeramatzan itxita eta hori dela-eta, egoera txarrean dago. Ez dute ia ezertarako erabili; duela urte batzuk Intxaurrondoko Gastronomia Asteko ekitaldi batzuk bertan egin zituzten. Langileak eraikinaren barrualdean hasi dira lanean.  2008/01/16 - 01:03:27

Intxaurrondoko danborrada guztiek bat eginda joko dute aurten

Intxaurrondon zortzi danborrada ateratzen dira San Sebastian egunean. Zazpi helduen danborradak dira eta bat haurrena. Irurak, Haizalde, Boskotarrak, Mons, Artzak Ortzeok, Zulo Zahar eta Intxaurra dira helduen danborradak eta Intxaur Txiki, haurrena. Guztiek bat egingo dute aurten, 18:30ean Sagastiederren. Auzoari bizitasuna eman nahian Duela urte batzuk, Haizaldek 10 urte bete zituenean, antzeko elkarretaratzea eginzuten auzoko danborradek, baina ordukoarekin alderatuta, oraingoan haurrek ere joko dute. «Urtero zer edo zer berezia egin nahi dugu, auzoari bizitasuna emateko. Hau da, intxaurrondotarrek San Sebastian egunaz goza dezaten Erdialdean egon ohi den jendetzarekin ito gabe. Horregatik antolatu dugu aurten elkarretaratzea». Oroigarrian geldialdia Intxaur Txikiko haurrak 17:00etan aterako dira Valentzia plazatik eta Sagastieder pasealekurantz igoko dira. Bidean, Zarategi pasealekuan, geldialdia egingo dute. Joan den urtean auto istripuan hildako amona-bilobaren oroimenez jarritako plakaren aurrean joko dute eta ondoren Sagastiederrerantz abiatuko dira. ...  2008/01/11 - 00:22:20

'Hitzen lapurra' ikuskizun berria haurrentzat bihar Intxaurrondon

Bertsoen inguruko ikuskizun berriak lantzen ditu Lanku enpresak, eta bihar, horietako bat aurkeztuko du: Hitzen lapurra bertsotxongiloa. Donostian lehen aldiz estreinatuko dute, Intxaurrondo Berri kultur etxean, 18:00etan. Otsailean Okendon eta apirilean Ernest Lluchen ere emanaldiak izango dira. Manolo Gomezek eta Enkarni Genuak egin dute lanaren gidoia, eta Erika Lagoma bertsolariak eta Alex Tello aktoreak parte hartzen dute. Gorka Tolosa, berriz, txotxongiloen gidari ariko da. Hitzak protagonista Inprobisazioa baino gehiago, ipuin kontaketa da, eta hitzarekin jolasean ariko dira antzezleak eta txotxongiloak ikuskizunean.  2008/01/11 - 00:22:19

Parkeko taberna kenduko dute, tren geltokia dela eta

Intxaurrondoko Txaparrene parkea berritu dute duela gutxi. Dena dela, makinak berriz ere parkean sartu beharko dituzte, ADIFek ¬Renfeko azpiegiturak kudeatzen dituen enpresa¬ tren geltokia egingo baitu inguru horretan. Lanongatik parkeko taberna bota beharko dute; tren geltokiaren proiektuko planoetan ez da tabernarik ageri. Geltokia, gutxi gorabehera, Zubiaurreko zubia eta estalitako frontoiaren artean egingo dute. Tarte horretan dago Kiosko taberna. Hain zuzen ere, taberna dagoen tokian geltokira jaisteko eskailerak ageri dira. Auzotarrek espero dute taberna parkeko beste toki batean jartzea. Tabernako jabeek, beren aldetik, oraindik gaiari buruz ezer ez dakitela esan dute. Parkea gutxi gorabehera duela 25 urte zabaldu zuten eta hasieratik egon da taberna Zubiaurre zubiaren aldean. ...  2008/01/10 - 09:17:23

Intxaurrondoko Letaman gaztetxea lurrera bota dute

raul perez Intxaurrondoko Letaman gaztetxea bota zuten atzo. Hondeamakina goizean goiz hasi zen lanean eta lan gehien-gehienak atzo bertan bukatu zituzten. Lanak zirela-eta, Intxaurrondo kalearen zati bat Letaman eta Larrotxene kultur etxearen aurrekoa moztu behar izan zuten. Hondeamakinak eraikina botatzen zuen bitartean langile bat mahukarekin zebilen hautsa kentzen. Iraila bukaeran bota nahi zuen Udalak eraikin zaharra. Gazte asanbladak baina, obrak geldiarazi zituen eta zenbait bilera egin dituzte azkenaldian Udalarekin. Gazteek lokalen bat uzteko eskatu zuten eta azkenean Udalak tokia agindu die Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenerako. Kultur etxea handitzeaz gain, plaza ere egingo dute Letamanen lekuan, eta auzotarren aldetik eskaera balego, lur azpiko aparkalekua egingo lukete plazaren azpian. ...  2008/01/10 - 09:17:22

60 bat toki izan ditzake Letamanen lekuan egingo duten aparkalekuak

xabier etxabe Letaman gaztetxea zegoen lekuan egingo duten aparkalekuak 60 bat autorentzako tokia izango du. Jorge Letamendiak iragarri duenez, behin betiko tokiak zehaztuko dituzte auzotarren eskaera jakin eta gero. Herenegun bota zuten lurrera Letaman. Jorge Letamendiak nabarmendu zuen auzotarrekin ados jarri direla eta Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenean IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearentzat eta gazteentzat lokalak jarriko dituztela kultur etxean. Letaman lurrera botatzean ez zela inolako istilurik izan azpimarratu zuen Hirigintza zinegotziak. Letamendiak gogora ekarri zuen, bestalde, Letamaneko proiektua Lourdes Enearenarekin lotuta dagoela. Lourdes Enea Garro eta Zubiaurre zubien arteko lursaila da. Urtetan kongregazio batena izan zen eta frontoi txikia, kirol gunea eta 2.000 metro karratuko gune berdea dago. ...  2008/01/10 - 09:17:22