Martutene – Irutxuloko Hitza

Donostiako albisteak, auzoz auzo

Martuteneko Luis Fernandezen etxebizitzaren enkantea bertan behera uzteko eskatu dute

Hainbat herritar, alderdi politikoetako ordezkari eta gizarte erakundeek elkarretaratzea egin dute gaur, Martuteneko Luis Fernandezi euren babesa adierazteko. Izan ere, Stop Kaleratzeak plataformak azaldu duenez, Santander bankuak Fernandez eta bere familiaren etxebizitza enkantean jarri nahi du. Horregatik, enkantea bertan behera gelditzeko eskatu eta Martutenekoak mailegua ordaindu ahal izateko bigarren aukera bat negoziatzea eskatu dute bertaratutakoek. [] The post Martuteneko Luis Fernandezen etxebizitzaren enkantea bertan behera uzteko eskatu dute appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/23 - 16:02:10

PPk zalantzan jarri du Txomin Enea eta Martuteneko bidegorria

Iñigo Arcauz, PPko zinegotziaren arabera, Txomin Enea eta Martutenen egin nahi duten bidegorria ez da egokia. Gainera, Mugikortasun Aholku Batzordeak behin betiko proiektua jaso duela salatu du zinegotziak, aldaketa edo proposamenak egiteko aukerarik eman gabe. Hori dela eta, Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziari batzordearen bilera berri bat egiteko eskatu dio PPk. Izan ere, Arcauzen arabera, batzorde [] The post PPk zalantzan jarri du Txomin Enea eta Martuteneko bidegorria appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Antzietan babes ofizialeko 188 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu dute

Txomin Enean obrak egiteko planaren lehen fasearen zati bat aurkeztu gaur Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek. Zinegotziak azaldu duenez, udalaren tokiko gobernu-batzarrak Antzietako Plan Bereziari hasierako onarpena emango dio ostiral honetan, eta Martuteneko espetxearen eta auzoaren artean kokatutako aldea hobetzeko lehen urratsa izango da. Burutaranek adierazi duenez, dokumentuaren hasierako onespena eginda, Urumearen ibaiertz osoa martxan egongo [] The post Antzietan babes ofizialeko 188 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu dute appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Txomin Enea eta Martuteneko bidegorriaren egitasmoa berraztertzeko eskatu du EAJk

Gainerako bidegorri sarearekin izango duen lotura eskasa da jeltzaleak gehien kezkatzen dituena. Osteguneko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko du EAJk, Txomin Enea eta Martuteneko bidegorriaren egitasmoa berraztertzeko eskatuz udal gobernuari. Egitasmoak dituen gabeziak aztertu, eta hiriko hainbat mugikortasun eragileren iritzia jasotzea nahi dute jeltzaleek, eta horren arabera, egitasmoa egokitzea. Martin Ibabe, EAJko zinegotziak adierazi duenez, oso [] The post Txomin Enea eta Martuteneko bidegorriaren egitasmoa berraztertzeko eskatu du EAJk appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Izagirre: “Urumearen biziberritzea beharrezkoa da ahaztuta egon diren auzoak eraldatzeko”

Uholdeei aurre egiteko lanak 2014an has daitezen, hitzarmen bat sinatu dute gaur URA agentziak eta Donostiako Udalak. Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatearen ustez, hiri honek merezi du Urumearen aldeko apustu garbia. Eta apustu horrek uholdeak ekiditeko erabat klabea izango den hitzarmen hau sinatzera ekarri gaitu. Hitzarmenari esker, Martutenen Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua jarriko dute [] The post Izagirre: Urumearen biziberritzea beharrezkoa da ahaztuta egon diren auzoak eraldatzeko appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Irutxuloko Hitzaren aldeko kamiseta eraman du Giorgio Bassmattik

Irutxuloko Hitza donostiarren babesa eskatzen ari da bizi duen egoera larria dela-eta, eta bide horretan jarduerak antolatzen ari da laguntza jasotzeko, sustatzaile eta harpidedun berriak bilatzeko ahaleginaz harago. Bada, Giorgio Bassmatti musikariak berea egin du kanpaina, eta euskarazko komunikabidearen aldeko kamiseta jantzi du Musika Parkean, Benartegi baserrian, Literaktum jaialdiaren barruan egindako saioan. Mattin ilustratzaileak egin [] The post Irutxuloko Hitzaren aldeko kamiseta eraman du Giorgio Bassmattik appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

350 lagun, bizilagunei laguntzen

Udalak jakinarazi duenez, 350 pertsona inguru ibili dira Martutene eta Txomin Enean lanean, euriteak eragindako kalteak konpontzen eta bizilagunei laguntza eskaintzen. Horrekin batera, udaleko hainbat langile krisi mahaitik erabakiak hartzen eta koordinazio lanetan aritu ziren joan den astean, ibaiak gainezka egin zuenean. Lanean ibili ziren 350 lagunetatik 218 udaleko langileak izan dira, eta 120 Gurutze [] The post 350 lagun, bizilagunei laguntzen appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

(Bideoa) Urteurrenaren harira sortutako kanta abestu dute

http://youtu.be/pDSur28JF7g The post (Bideoa) Urteurrenaren harira sortutako kanta abestu dute appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Ia 900 lagun elkartu dira Arantzazuko Ama ikastolaren festan

Loiola, Martutene eta Astigarragako haur askoren hezkuntzaz arduratu da Arantzazuko Ama ikastola, 1967an sortu zenetik. Gaur, ikastolaren 45. urtemugan ia 900 elkartu dira bertan. Irakasleak, irakasle ohiak, ikasleak, ikasle ohiak, gurasoak Eguraldi ona lagun, festa ederraz gozatzeko aukera izan dute. Ikastolako ikasgeletatik pasa direnen argazkiekin panel txiki bat jarri dute ikastolan, eta jende andana gerturatu da [] The post Ia 900 lagun elkartu dira Arantzazuko Ama ikastolaren festan appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Enertic inauguratu dute

55 enpresentzako lekua dago Enertic-en, eta dagoeneko 12 dira bertan kokatu direnak; beste bost enpresa izapideak egiten ari dira. Euskal Herriko lehen eraikin ekoadimentsua da Enertic, eta dagoeneko erabilgarri dago. Gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. Bertan izan dira proiektuan parte hartu duten erakundeetako ordezkariak eta baita beste hainbat eragile ere. Izan ere, Juan Karlos [] The post Enertic inauguratu dute appeared first on Irutxuloko Hitza.  2015/09/03 - 14:06:08

Nabigatu euskaraz