Irutxuloko hitza

Hitzako albiste zerrenda irutxuloko

Kontadoresek gazteentzako bederatzi ikastaro eskaintzen ditu

Proposamen berriak ditu Kontadoresek azaroaren amaiera eta abenduaren lehenengo egunetan hasiko diren ikastaroetarako. 125 gazterentzako lekua dago eta iaz 182 eskaera jaso zituzten 121 plazarentzako. Lekurik galdu nahi ez duenak zabalik du jada izena emateko epea. Bederatzi dira Kontadoresek eskainiko dituen ikastaroak eta Bideo Jockey izeneko ikastaroa dago berrikuntzen artean. Egutegietan maiz azaltzen diren hiriko irudietatik ihes egiten duten argazkiak ateratzeko ikastaroa antolatu dute, halaber. Iaz harrera ezinhobea izan zuten funky eta sukaldaritza ikastaroak ere mantendu dituzte. ...  2010/11/04 - 21:55:02

Behobia-Donostia laster aurkeztuko dute

 2010/11/04 - 21:55:02

Donostia Kulturako langile hautaketa kritikatu du EAJk

Donostia Kulturak 21 lanpostu betetzeko langile hautaketa prozesua jarri du abian. Mertxe Garmendia EAJko zinegotziaren ustez, «prozesua ez da gardena» izaten ari, aurkeztu nahi duen orok ezin duelako «aukera berberekin egiten». Garmendiak jakinarazi duenez, lanpostu eskuratu nahi duenak azterketa bat gainditu beharko du. Oinarrietan, ordea, froga nolakoa izango den eta hari aurre egiteko zein eduki ikasi behar diren zehazten ez dela kexu da zinegotzia. Epaimahaiaren inguruan ere argibiderik eman ez dela adierazi du. Azterketak egin aurretik, ikasi beharreko edukiak lantzeko hilabeteko epea ematea proposatu du EAJko zinegotziak. ...  2010/11/04 - 21:55:02

«Iazkoa baino plantilla eskasagoa daukagu eta gaizki pasatuko dugu»

Udara bukatu zenetik, jo ta ke lanean ari da Fortunako boleibol saila. Klubak 29 urte daramatza emakumezkoen boleibola lantzen eta sekulako harrobia dauka. Izan ere, maila guztietan taldeak ditu, alebinetatik hasi eta seniorretaraino. Zehazki, bi talde senior ditu eta horietako indartsuenak Espainiako Lehen Mailan jokatzen du, hirugarren kategoriarik gorenena. Mikel Gay loiolatarra da Lehen Mailako taldearen entrenatzailea eta berarekin bildu da IRUTXULOKO HITZA, bihar hasiko duten Ligaren inguruan hitz egiteko. Zer nolako plantilla osatzea lortu duzue aurten? ...  2010/11/04 - 21:55:02

Ikusi, dastatu, ukitu, usaindu eta gozatu!

Luxuzko bi sukaldarik, Jose Juan Castillok eta Ramon Rotetak, elikadura tailerra eman zieten atzokoan San Alberto Magnoko ikasleei Sukaleku fundazioan. Bederatzi eta hamar urteko gaztetxoek elikadura orekatuari buruzko lezioak jaso zituzten ukitu, dastatu, ikusi eta usaintzen zuten bitartean --entzutea bakarrik falta izan zitzaien bostekoa osatzeko!--. 4.000 sukaldari Urtero bezala, Euro-Toques Europako sukaldari komunitateak Dastamenaren Eguna antolatu du. Hori dela-eta, 4.000 sukaldarik zentzuetan oinarritutako elikadura tailerrak eman dituzte Europa osoan zehar. «Dastamenaren Egunarekin gazteak hezi nahi ditugu, zentzuei dagokienean. Pixkanaka zaporeetara (gozoak, gaziak, mikatzak..), usainetara eta bestelakoetara ohitzen joatea nahi dugu, aspektu guztiak elikadurari zuzenean lotuta baitaude eta garrantzizkoak baitira gure gastronomia ezagutzeko», azaldu du Rotetak. ...  2010/11/04 - 21:55:02

Kontxa pasealekuko tarte batean autobus bidea bereiziko dute

Urte bukaera bitartean, hiriko kale eta errepide askoren traza goitik behera aldatuko da. Amaran dagoeneko begitandu daiteke Mendeurrenaren plaza inguratuko duten errepideen antolaketa berria. Amarakoa bezain eraldaketa sakona jasango ez duten arren, han eta hemen, zirkulazioa arintzeko neurri berriak ezarriko ditu Mugikortasun sailak urtea bukatzeko geratzen diren bi hilabeteetan. Neurri horien artean, autobusen joan-etorria arintzea izango du Mugikortasun sailak xede. Horretarako, autobus bide berriak eraikiko dituzte. Antiguan, Zubimusu parkea eta Ondarretako tunelaren artean; Erdialdean, Askatasunaren hiribidetik Santa Katalina zubira eta San Martin kalean, Easotik Artzain Onaren aurretik segita. Maravi Dafauce Mugikortasun zinegotziak aditzera eman duenez, Begiristain doktorearen pasealekuan, erietxetik igo eta jaisteko, hasi dira bidea egiten. ...  2010/11/04 - 21:55:02

Abian da Dbusen gabonetako marrazki lehiaketa

Haurren artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko xedea duen Gabonetako marrazki lehiaketa abian da. Eguberrietako eta autobusekin lotura duten sinboloek bat eginik osatu behar dute 12 urtetik beherako umeek marrazkia. Lanak azaroaren 26a baino lehen aurkeztu behar dira San Martin merkatal guneko Fnac-en edo Donostiabus autobus konpainiako egoitzan. Irabazlearen izenak abenduaren 18an emango dituzte ezagutzera. Euskararen erabilera okerra Lehiaketaren berri emateko kartela erreparatu dutenek, bestalde, akatsa topatuko zuten; haurrentxako idatzi baitute. Ainhoa Beola Euskara zinegotziak zuzentzeko exijitu du. ...  2010/11/04 - 21:55:02

Izar Lekuk txapelketa antolatu du larunbaterako

 2010/11/04 - 21:55:02

Benta Berriko kiroldegian arraunean arituko dira

 2010/11/04 - 21:55:02

Arrazola, finaletik at Munduko Txapelketan

 2010/11/04 - 21:55:02

Nabigatu euskaraz