Amara Zaharra, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda amara zaharra
Agirrezabalagarekin bildu nahi du Amara Bai-k
Amara Zaharreko Amara Bai auzo elkarteak Duñike Agirrezabalagarekin elkartu nahi dutela eta zinegotziak ez diela erantzun ere egin salatu du. Auzo elkarteak www.amarabai.org webgunean azaldu duenez, hilabeteak dira Duñike Agirrezabalagarekin elkartzeko saiakerak egiten ari direla, baina zinegotziak ez die jaramonik egin. «Jarrera horrek kezka eragiten digu», esan du auzo elkarteak. Amara Baik zenbait gai jorratu nahi ditu Duñike Agirrezabalagarekin. Easo plazako komun publikoak berriz ere irekitzea eta San Bartolomen kiroldegirik egin behar duten jakin nahi dute. 2008/04/23 - 23:50:06
Amara Zaharrera lekuz aldatuko dute Aterpek Santa Marian duen egoitza
Santa Maria basilikako teilatua konpontzen ari direnez, Caritasek bertan duen etxerik gabekoentzako eguneko etxea, Aterpe, lekualdatuko dute. Adostutako tokia Amara Zaharrean, karmeldarren elizaren ondoko lokal batetan, egongo da. Egunotan Pedro Egaña kaleandagoen lokala egokitzen ari dira eta aste gutxi barru martxan egotea aurreikusi dute. Udazkenean hasi ziren langileak Santa Maria basilikako teilatua txukuntzen. Lanak bukatu ahal izateko, ordea, Caritasek Santa Maria elizan duen Aterpeko egoitzaren inguruan sartu behar dituzte makinak. Hori dela eta, Caritasek bertan etxerik gabekoekin egiten duen lana lekualdatu behar izan du. Hilabeteetako bilaketaren ostean, Aterpe karmeldarrek Pedro Egañan duten lokal batean jartzea erabaki dute. Behin lokala egokituta, hurrengo asteetan jarriko dute Aterpe berria martxan. ... 2008/04/03 - 00:24:28
Confeti taldea, laguntza eske lanean jarraitzeko
Confeti taldeak 50 urte bete zituen iaz. Amara Zaharreko lagunartea da eta sorreratik ongintzarekin lotutako hamaika ekimen sustatu dituzte. Jendez larri dabiltza eta dei egin diete auzoko gazteei laguntzeko. Hainbat esparrutan jardun du taldeak urte hauetan guztietan. Adibidez, aitona-amonei paseatzen edo sendagilearengana joaten lagundu izan diete eta Mundo Nuevo elkarteko eta Santiago parrokiako haurrekin ere lotura estua izan du Confeti taldeak. Bolada txarra pasatzen ari dira orain. «Adineko jendea gara eta gainera, ekonomikoki laguntza gutxi dugu. Oraindik zer edo zer egiten dugu, baina Errege Magoen desfilea, adibidez, bertan behera utzi dugu», azaldu du Antidio Estebanezek. Egoerari buelta eman nahian, hiru hilabeteko epea jarri diote beren buruari. Denbora tarte horretan lekukoa hartuko dien inor agertzen ez bada, taldea desegingo da. ... 2008/01/24 - 02:21:48
Moraza kaleko 1. ataria berrituko du Udalak, bizilagunak ados ez daudelako
Moraza kaleko 1. ataria berritzeko lanak bere gain hartuko ditu Udalak. Etxe horren berritze lanak soka luzea izaten ari dira. Udalak agindu zien 2005ean bizilagunei eraikina berritzeko, baina bizilagunak ados jarri ez eta Udalak obrak bere gain hartzea erabaki zuen 2006ko udaran. Obrak egiteko proiektua eskatu zuen Udalak eta proiektu hori eginda lanak enpresa bati emango dizkiote 421.536 euroren truke. Ondoren, bizilagunek nork bere zatia ordaindu beharko du. Aspaldiko auzia Duela 10 bat urte hiru elkarte anonimok eraikinaren hiru solairu erosi zituzten. Ondoren, enpresa hauek arkitekto baten txostena aztertuta Udalera jo zuten, etxea erortzear zela esanez. Orduan eraikin horretan bizi ziren bi bizilagunak ¬gainerako etxebizitzak hutsik zeuden¬ ez zeuden ados. Haien ustez, Udalak eraikina erortzeko zorian zegoela aitortuz gero, etxeko hiru solairu erosi zituzten hiru elkarte anonimoek eraikinaren barrualdea erabat berritzeko baimena jasoko zuten. Beti ere bizilagunen arabera, hori lortuz gero, enpresek urte batzuk lehenago erositako etxebizitzak berrituta saldu egin ahal izango zituzten. ... 2008/01/18 - 01:32:13
Easo plazako komunak irekitzea nahi du Amara Bai Auzo Elkarteak
Udalak Easo plazako komunak ireki ditzan nahi du Amara Bai Auzo Elkarteak. Pixa egin nahi dut lema duten zenbait kartel jarri dituzte komunen atarian eta beste hainbat ipiniko dituzte beste hainbat tokitan. Auzo elkartekoek gogora ekarri dute duela hamar bat urte itxi zituztela Easoko komunak eta dutxak. Ixteko arrazoi garbirik ez zutela eman gaineratu dute. « Bertan lanean ziharduen emakumeak erretiroa hartu zuen eta orduan itxi egin zituzten. Harrigarria da itxi aurretxoan komunak berritu egin izana». «Eragozpenik ez» Ez da auzotarrek komunak irekitzeko eskatzen duten lehen aldia. Hain zuzen ere, duela bost urte Udalera jo zuten «eta haren txosten teknikoak agerian utzi zuen ez zegoela eragozpenik komunak irekitzeko». Orain, aldiz, auzo elkarteak badaki lanak egin beharko lituzketela. «Urteak daramatzate itxita eta hodi guztiak eta abar herdoilduta egongo dira». ... 2008/01/10 - 18:42:23
Epeak bete eta eskailerak martxorako bukatuko dituztela dio Udalak
San Rokeko eskailera eta arrapala mekanikoak martxorako abian egongo direla uste du Udalak. Apirilean aurkeztu zuen proiektua eta orduan Elorza alkateak eta Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak eskailerak eta arrapalak Gabonetarako bukatuta egongo zirela aurreratu zuten. Obrak hasi zituztenean, irailean, lanak Gabonetan ez, Aste Santurako amaituko zituztela esan zuten. Obra eta Proiektu Sailak obrak egiten ari den enpresarekin zenbait bilera egin ditu azkenaldian. Enpresak lanak espero zuten erritmoan egiten ari direla esan dio Udalari, eta ondorioz, 2008ko Aste Santurako abian egongo direla dio Udalak. Behean arrapalak, eta goian eskailerak Obren ondorioz, Amara kaleko aldapa moztuta dago. Bakarrik bertan bizi direnak igaro daitezke autoz. Amara kalean gora bi arrapala mekaniko jarriko dituzte, eta Amara kalea eta San Roke artean, berriz, bi eskailera. Arrapalen eta eskaileren egitura jarrita dago. ... 2008/01/10 - 18:42:23
Gizonezkoa atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik
erredakzioa Emakumeen kontrako beste indarkeria kasu bat gertatu zen herenegun Amara Zaharrean. Ertzaintzak 28 urteko gizonezkoa (G.L.C.P.) atxilotu zuen astearte arratsaldean, bikotekide ohia ustez labanarekin mehatxatzeagatik eta zauriak eragiteagatik. Easo plazako tren geltokian hasi zen gertaera, ordubata t'erdiak aldera. Ertzainen arabera, gizonezkoak labanaz mehatxatu eta bere etxera joatera behartu zuen emakumezkoa. Etxean jarraitu zuen ika-mikak eta bertan, gizonezkoak emakumea zauritu zuen gerrian eta lepoan. Egoera baretu eta gero, biktimak gizonezkoaren etxetik alde egin zuen eta Ertzain Etxean salaketa jarri. Horren ondorioz, ertzainek beraren etxean atxilotu zuten gizonezkoa. ... 2008/01/10 - 18:42:22
Erakustaldiak eta lehiaketak, Vasconiaren Gastronomia Astean
r. perez Vasconia elkarteak I. Gastronomia Jardunaldiak egingo ditu azaro hasieran. Sukaldaritza erakustaldiak eta lehiaketak izango dira, eta Placido Ezeiza zenari omenaldia egingo diote. «Vasconia elkartea ez dela kirolera mugatzen erakutsi nahi dugu», azaldu du elkarteko presidente Txelis Fernandezek. Azaroaren 5ean jardunaldien aurkezpena egingo dute eta hurrengo hiru egunetarako sukaldaritza erakustaldiak antolatu dituzte. Azaroaren 6an, barazkiekin ariko da Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz; 7an, Kazkazuri jatetxeko Diego Bergara eta Elias Argote sukaldariek bakailaoa, legatza donostiar erara eta txitxarroa prestatuko dituzte; azaroaren 8an, La Fabrica eta La Muralla jatetxeetako sukaldari Iñigo Bozalek masailak eta foie-gras plantxan kozinatuko ditu. ... 2008/01/10 - 18:42:22
Easo plaza, dantza plaza
raul perez San Inazio egunean, hilak 31, Gaztetxoen Dantza Suelto Txapelketa egingo dute Easo plazan, eguerdian. Bederatzi eta 16 urte bitarteko dozena bat bikotek parte hartuko dute txapelketan. Arin-arin eta fandangoa dantzatu beharko dute bikote guztiek eta ondoen aritzen direnek saria eskuratuko dute. Batetik bestera dabiltzan bikote gazteak ariko dira plazan, gehien-gehienak gipuzkoarrak, trikiti doinuek lagunduta. Easo plazako gaztetxoen dantza txapelketa oso zaharra da. Garai batean, duela ia 40 urte Campeonato Vasco Navarro Infantil zuen izena txapelketak eta sona handia zuen. Txapelketa bakarrenetakoa zen. Helduen txapelketa Elizondon egiten zuten eta haurrena, Amaran. ... 2008/01/10 - 18:42:21
HITZAK babestutako krosa larunbatean
uztailak 27, etzi 18:00. Suziria botako dute Easo plazan. 18:30. Txorimaloak jaitsiko dira Easo plazara. 19:00. Buruhandiak eta dultzaineroak Easo plazatik aterako dira. 19:30. Herri barrenea Arroka kaleko frontoian. Xabi Larrea malabaristak Filamento el farolero antzezlana taularatuko du Easo plazan. Lubaki Batukada taldea. 21:00. Amara Rock 07 Jaialdia: Nekro, Street Girls eta Revolta 21 taldeen kontzertua Easo plazan. 22:30. DVD emanaldia Easo plazan: Donostiako gaztetxeek, 25 urte. 23:00. Gazte jolasak. 00:00. Txistua Amarako Hirukotearekin. uztailak 28, larunbata ... 2008/01/10 - 18:42:19
