Antigua, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda antigua
Antigua-Luberriren 'Spring Day for Europe'
Europako Eguna edo Spring day for Europe da maiatzak 9. Horren harira, erakusketa berezia egin zuten atzo Antigua-Luberri institutuan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko hainbat ikaslek lan ugari egin dituzte ikasturtean zehar eta horien bilduma jarri zuten atzo erakusgai. Europako Batasuneko herrialde guztietako posterrak eta Europako hizkunta gutxituez proiektuak egin dituzte, Europar Batasunari buruzko bloga sortu dute... ELOSen barruan Europar dimentsioa ikastetxean sartzea izan da helburuetako bat Antigua-Luberrirentzat sorreratik eta bide horretatik, hamaika jarduera egin izan dituzte. Esate baterako, ikasle trukaketak Alemaniako ikastetxeekin edo eskola arteko egitasmoak Alemania eta Estoniarekin. Jarduera guzti-guztiak ingelesez egiten dituzte. Hori horrela, Hezkuntza sailak ELOS Europako ikastetxeen sarean. sartzeko proposamena egin zion Antigua-Luberri institutuari eta eskolak baiezkoa eman zuen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sei eskola daude ELOSen barruan eta Antigua-Luberri da horietako bat. Sare horretan dauden eskolek ezaugarri komunak dituzte: hainbat hizkuntz irakastea, Europarekin lotura duten gaiak curriculumean sartzea eta abar. Bilera batean bururatu zitzaien maiatzaren 9aren ildotik sei eskolek ekimen komun bat egitea eta informazioa trukatzeko blog bat sortzeari ekin zioten. Landutakoa ikusi ahal izan zen atzo. Beti ere, Europara begira. ... 2008/05/10 - 00:03:06
Petti abeslariaren kontzertua DOKAn Berako abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du
emanaldi honetan.
Juan Luis Perez Mitxelena abeslari eta kantu egilea ezkutatzen da Petti goitizenaren atzean. Berako abeslariak bost urteko isilunea hautsi zuen iazko udazkenean On diskoarekin. Bertako abestiak aurkeztuko ditu gaur DOKAn, 20:30ean Bagera Elkarteak eta Dokak antolatutako Kultur Errotaren barruan. Berako abeslaria 15-16 urterekin gitarra-jotzaile moduan aritu zen Noise Hole-n, eta beranduago, Zup taldean; baina 1997a arte ez zen bakarka abesten hasi. Lau disko atera ditu bere ibilbidean, Anari eta beste abeslari batzuekin egindako kolaborazioez gain. Folk-rock musika lantzen du nagusiki, baina blues, country, soul, gospel eta beste hainbat estilo ere agertzen dira bere diskoetan. Musikagilea izateaz gain, letragilea ere bada Petti. Bere abesti gehienak oso intimistak dira eta hauen existentzialismotik zirrara sortzen dute. Azken diskoan ordea, hitz gehienak ez dira bereak, ondo ezagutzen duten lagunenak baizik. Kantuak egitea berarentzat terapia bada, are gehiago zuzenean abestea. «Zuzenekoa beti da benetakoagoa. Hasieran beti egoten naiz bihotzekoa emateko moduan, baina hirugarren edo laugarren kantutik aurrera lasaitzen hasten naiz» aipatu izan du Pettik. ... 2008/05/08 - 23:46:01
Artista izateko ametsetan
Akrobaziak, malabarismoa, magia, klakea, globoflexia, musika, dantza... Komikotasuna nagusi izango da Zirika Zirkus taldeak bihar DOKAn eskainiko duen obran, Ametsetan. Kabareta, zirkua eta antzerkia uztartu dituzte ikuskizun honetan, beraz, ez da ezer faltako. Bi protagonista sudur gorriek, tango bat ere dantzatuko dute. Pailazoak artistentzako antzokia garbitzera eta prestatzera joango dira. Ustekabean artisten arropak janzten hasiko dira eta antzokiko izarrak direla amets egingo dute. Akrobata, dantzari, malabarista eta mago bihurtuko dira. Nagusiak, jakina, ez du langileak ametsetan ikustea gustuko. Ordu betean erritmo biziko obra dibertigarria ikusi ahal izango du publikoak. Haurrentzako ere obra egokia da Zirika Zirkusena baina helduentzako ordutegia izango du, 20:30ean bihar DOKAn. ... 2008/04/22 - 23:31:03
Santustene ala Montpelier?
Benta Berriko kioskoaren ondoan lursail handia dago. Azken urteotan albiste iturri bilakatu da, Udalak hirigintza proiektua landu duelako toki horretarako. Alde batetik, gazteentzako apartamentuak egingo dituzte eta bestetik, parkea. Toki horri buruz hitz egitean Montpellier hitza erabiltzen du Udalak, izen bereko eskola izan zelako bertan urtetan. Eskola baina, ez da beti hor izan. Aurretik etxe handi bat zegoen toki horretan, Santustene. Hain zuzen ere, Udalak jatorrizko izena errespetatu dezan nahi dute zenbait antiguatarrek. Diotenez, adindu askoren artean toponimoa ez da galdu Benta Berriko kioskoaren ondoko magalari Sansustene edo Santustene esaten dioten oraindik ere. Toponimoa bizirik dagoen seinale. Josu Tellabide etnografoak Donostiako Toponimoen Erregistroan Santustene izena ageri da. Tellabidek iradokitzen du euskaldunek Santustene izena erabiltzen zutela, erdaldunek Sansustene esaten zuten bitartean. 1862an Udalak egindako hiriko etxeen zerrendan ere ageri zen Sansustene. ... 2008/04/15 - 23:44:03
Gironako Salt hiriko Colla Marrecs castellers taldeak ikuskizun harrigarria eskaini du
Antiguan. Grabitateari erronka egiten dion gaztelua
Antigua auzoko Gaskoniaplaza gainezka zegoen igandean giza gazteluen ikuskizunaren zain. Euskal Herria eta Katalunia Herrien arteko topaketaren barruan Antiguako jai batzordeak eta Antiguotarra elkarteak antolatutako ekintzetan ziurrenik erakargarriena izan zen Salt hiriko Colla Marrecs-ek eskainitakoa. Bertaratu ziren 800 bat lagunek miresmen eta harriduraz jarraitu zituzten 150 kideek eraikitako lau dorreak. Oso zaila da horrelako emanaldiak gurean ikustea. Giza-gazteluko kideek seriotasun eta tentsio handia islatzen zuten. Nagusi zen isiltasunaren artean ikuskizuna irrikaz jarraitzen zutenen txundidura ahots batzuk bakarrik entzun zitezkeen. Dorrearen oinarria osatzen duen jende multzoa taldearen 110 bat kidek osatzen zuten, baina ikusle soil izateari utzi eta festan zuzenean parte hartzeko bat egin zutenak ere izan ziren. ... 2008/04/14 - 23:29:02
Castellers-en ikuskizuna igandean
Euskal Herria-Katalunia Herrien Arteko Topaketa izango da Antiguan igandean. Antiguako Jai Batzordeak antolatu du eta besteak beste, Castellers ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute Gaskonia plazara joaten direnek. Festa giroa goizean goizetik izango da Antiguan, diana 10:00etan hasiko baita. 10:30ean Behemendiren azoka hasiko da; ogia, barazkiak eta gozoak erosi ahal izango dira, besteak beste. Taloak jateko aukera ere izango da. Haur jolasak ere izango dira eta Karramarrotar Gorria elkartearen joaldunak Antiguan barrena ibiliko dira. 150 laguneko taldea 12:30ean Marrecs de Salt taldeak Castellers ikuskizuna eskainiko du. 150 bat lagunek osatzen dute taldea. Ikuskizunaren aurretik, Antiguotarrak Dantza Taldeak agurra egingo die Marrecs de Salt taldekoei. Herrien arteko topaketa da denbora gutxien buruan jai batzordeak antolatutako bigarren jarduera. «Sansebastianetan antolatu nahi genuen, baina azkenean ez zen posible izan. Orain, aldiz, ekimena aurrera atera da», diote jai batzordekoek. Oso ikusgarria izango dela gaineratu dute. «Kataluniatik kanpoko emanaldietan 50-60 lagun izaten dira eta gurean 150 etorriko dira». ... 2008/04/08 - 23:58:03
'Zuk Zuk jaunaren alfabetoa' txotxongilo ikuskizuna DOKAn
Bernardo Atxagak idatzitako izen bereko ipuinean oinarritutako haurrentzako antzezlana izango da ikusgai DOKAn. Ipuin honen mamia alfabetoa da. Etxeko gaztetxoenei letrak bereizten irakatsiko dien kontakizuna da. Hizki guztiak bere nortasun propioa dute eta batzuetan aldartez aldatzen dute. Adibidez, A aparta eta alaia dugu, baina noiz edo noiz izan daiteke alua. Eta B baldarra eta bekaiztia, berriz, izan daiteke baketsua ere. Eta guztiak horrela. Aktore eta objektuak nahasten dira obra honetan. Txotxongiloak, letrak hain zuzen, dira ikuskizun honetako protagonista nagusiak. Familia osoarentzako ikuskizun egokia da Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak DOKArekin elkarlanean prestatutako egitarauaren jarduera da. Euskarazko kultura formatu txikian eta ertainean bultzatzeko apostua da. ... 2008/04/04 - 00:39:01
Txirain-Lugaritz ipuin lehiaketa abian da
Txirain kultur elkarteak eta Lugaritz kultur etxeak VII. Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasle guztiei zuzenduta dago. Lugaritz kultur etxean eta Txirain elkartean erakusketa jarri dute ¬hil bukaera arte¬ eta erakusketa horretan ageri diren irudiak hartu behar dituzte ardatz haurrek eta gaztetxoek ipuinak idazteko. Ipuinak idazten duten gaztetxoak epaimahaikide ere izan daitezke. Ipuinak apirilaren 30erako aurkeztu behar dira Lugaritz kultur etxean eta sari banaketa kultur etxean bertan egingo dute, ekainaren 6an. Oinarriak eta sariak Lehiaketara aurkezten diren ipuinen luzeerak, gehienez, hiru orrikoa izan behar du, makinaz idatzi behar da A4 neurrian, tarte bikoitzez eta orriek alde bakarretik egon behar dute idatzita. Sariei dagokienez, ipuin onenaren egileak 110 euroko txartela jasoko du auzoko liburu denda eta kirol denda batzuetan erosketak egiteko. Bigarren saria eskuratzen duenak 80 euroko txartela jasoko du eta hirugarrenak 50 eurokoa. ... 2008/04/02 - 00:04:14
'Jennyren 4 arrazoi' DOKAn
Donostiako Kafe Antzokia, Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartea eta tarteka Txirain Kultur elkartearen arteko lankidetzari esker antolatutako Kultur Errota ekitaldi eskaintzaren barruan, Katastrofen taldearen Jennyren 4arrazoi antzezlana eskainiko da gaurDOKAn 20:30ean. Bere borondatearen kontra etxez aldatu behar duen Jenny Monzon 32 urteko emakume bati buruzko lana da. Bezperan etxe berrira eraman behar dituen gauzak jasotzen ari den bitartean objektuekin eta bere buruarekin duen bakarrizketa antzezten da. Bizitzaren metafora Gaur egungo etxebizitzaren egoerari zeharkako aipamena eginez, Jenny etxe txikiago batera aldatu behar da; eta horregatik, gauza tolesgarriak bakarrik eraman ditzake. Zer eraman eta zer ez erabaki behar du, hautaketa bizitzaren eta bakardadearen metafora bat izanik. Jenny antzezten duen Leire Olaranen hitzetan, «berriro hasteak sortzen dituen beldur eta zalantzei buruzko istorioa da». Objektuekin ere hitz egiten du bizitzaren arrazoiaz, hauek bere barne beldurrak agerrarazten dituztelako. «Gauzek bere bizitzako harremanak irudikatzen dituzte; berak zer izan edo egin nahi duen eta besteek zer esaten dioten». ... 2008/03/07 - 02:37:08
400 kirolari inguru espero dituzte XVI. Aerobitoian
Larunbat honetan jokatuko da urteroko Aerobitoia. Benta Berri kiroldegian jokatuko da 16 urte beteko dituen aerobik proba eta adin guztietako kirolariek parte hartu ahal izango dute. Ekitaldia arratsaldeko zortziak inguru bukatuko da. 400 pertsona inguru espero dituzte. Ana Charola antolatzaileak aditzera eraman duenez, «urtero 400 kirolari inguruk parte hartzen dute. Kopurua jada egonkortu egin da». Bi ordu eta erdi eta hiru ordu arteko iraupena izango du eta sariak lau kategorietako lehen hiru sailkatuei emango dizkiete. 18 urtez azpiko juniorrak, 45 urtetik gorako seniorrak, profesionalak ¬alegia, irakasleak¬ eta amateurrek parte hartuko dute. Iazko irabazlea, lehen irakaslea Oihane Garrido izan zen iaz Aerobitoieko irabazlea eta ohitura denez, aurten lehen irakaslea izango da. Beste aldetik, hiru bikote izango dira salsa-aerobika, cardio-combac eta aero-dance-a erakusteko. Txapelketarekin bukatzeko Asier Abansek azken eskola emango die Benta Berri kiroldegira joandakoei. ... 2008/03/06 - 02:28:34
