Gros, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda gros
«Orain arte eskainitako gertutasuna ez dugu galdu nahi»
Pasai Donibanen jaioa, Grosen bizi da duela 30 urtetik Aurkene Mora. Psikologia ikasketak egin zituen Parisen, eta bukatutakoan lanean hasi zen Donostian. Eskoletan prebentzioa lantzea zen Mora eta bere lankideen eginkizunetako bat eta ondo-ondoan zuten Zurriolara jo zuten. Horrela izan zuen lehen hartu-emana Morak ikastolarekin. Urteak joan dira ordutik eta Ikastolako zuzendaria da egun. Kasualitatea? «Beno, ez hainbeste», dio. Ikastolak 40 urte bete ditu. Nola gogoratzen dituzu hastapenak? Ni, berez, ez nago sorreratik, baina badakit Ramon Maria Lilin hasi zela ikastolaren bidea eta gero, Villa Sacramento iritsi zela . Ez zegoen, ordea, OHO ko seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailak ikastolan egiterik. Hori horrela Zurriolak, Ikasbidek, Orixek, Jakintzak eta Martuteneko ikastolek bat egin eta Barandiaran Lizeoa sortu zuten, OHO han bukatu ahal izateko. Ondoren, batxilergoa egin nahi zuenak bazuen Santo Tomasera joatea. Denboraren poderioz, OHOko maila guztiak ikastolan bertan ematea erabaki genuen, besteak beste, Santo Tomas lizeoa ez zelako gai ikasle guztiak hartzeko. Hori posible izan zen ikastolak Urrako lursaila bere egin zuelako. Gurasoek lan aparta egin zuten, Urra erosteko; ez zen batere erraza hiriaren erdigunean horrelako lursaila lortzea. ... 2008/05/08 - 23:51:01
Azufre eta mirra usaina, bisitaria erakartzeko
Sagueseko terrazak aldi baterako utzi eta 710-1492 urte bitarteko Al-Andalus mundura bidaiatzearen ideia atsegin duenak aukera paregabea du egunotan. Kultura Islamiarreko Fundazioaren ardurapean antolatu duten erakusketak ezinhobe islatzen baitu Tuteratik hasi eta ia-ia Bizantzioraino zabaldu zen kultura haren esentzia. Usainak eta formak Karpa barrura sartu eta, berehala, mirra eta intsentsu usain biziak harrapatuko du bisitaria.; X.mendean mundu osotik hurbildutako enbaxadoreak harrapatzen zituen bezalaxe. Izan ere, hasiera-hasierako aretoak Madinat al-Zahrako (Kordoba) hiri-jauregiko Areto nagusia irudikatzen du; arkitektura arabiar ederrekoa eta urre nahiz merkuriozko iturri liluragarriz apaindua. Zientzia zehatzetan maisu Jasmin usainak erakarrita, bigarren aretorantz zuzenduko ditu bere pausuak bisitariak eta zientzia zehatzen munduan murgilduko da, ustekabean. Egunean bost aldiz errezatu beharrak denbora kontrolatzeko grina piztu zuen andalustarren artean. Hala, aitzindari izan ziren unibertsoaren behaketan eta, baita ere, egun erlojutzat ezagutzen ditugun gailuen asmakuntzan. Ur-isuriak eta kandelen urketa-abiadura behatuz neurtzen zuten haiek denboraren joana. ... 2008/04/30 - 23:40:02
Zurriolako komunak eta aldagelak 20:00ak arte daude irekita
Udaleko Hiri Mantenu zinegotzia, Alberto Rodriguez, pozik da olatu kolpeak eragindako arazoak zuzentzeko egiten ari diren lanekin. Kursaal atzekaldeko komuna ekainerako konpontzea aurreikusi bazuten ere, gaurtik aurrera irekita egongo da. Ondarretako eta Kontxako aldagelak apirilean lanean ziren dagoeneko, hauek, ordea, gaurtik maiatzaren 5a bitartean eta maiatzeko gainontzeko asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Gainontzeko egunetan aldagelak 17:00etan itxiko dituzte. Zurriolako aldagelak falta dira bakarrik txukuntzeko. Olatuek eragindako txikizioari buelta emateko, ordea, beste hilabete bat itxaron beharko da. «Erritmo onean ari dira lanean eta ekainaren lehen asterako bukatuko dituzte lanak», azaldu du Alberto Rodriguezek. Ekainerako prest egongo da ere Pasealeku Berriko komuna. «Komun honek itxura berezia du eta konponketa lanak eskuz egin behar dira». Datorren astean hasiko dira komuneko atea jartzen baita komun barruko iturri eta bestelako tresnak jartzen. ... 2008/04/30 - 23:40:02
«Haur eta gazteekin oso ondo moldatu naiz beti»
Martxoaren 31n utzi zion lan egiteari Juan Santamariak (Gros 1944). Groseko haur eta gazte asko joan dira urtetan haren dendara litxarreriak erostera. Asko haren falta sumatzen hasiak dira. Zer moduz hartu duzu erretiroa? Ondo, gustura. Enkarguak egiten nabil eta oraindik irudipena dut oporretan nagoela. Nolatan hasi zinen litxarreria denda batean lanean? Urtetan ostalaritzan ibili eta gero, Galtzara Nagusian denda txiki bat alokagai zegoen ¬oraingo dendatik metro gutxira¬ eta nik litxarreria denda jartzea erabaki nuen. Zergatik ez nuen, esate baterako, taberna bat zabaldu? Bada aurretik saiakera horia egina nuelako eta gaizki atera zitzaidalako. Zenbat urte eman dituzu bertan lanean? 19. Lehen urteak denda txikian eman nituen eta azken urteak itxi berri dudan dendan izan naiz. ... 2008/04/11 - 00:31:05
Barceloren artea Okendo Kultur Etxean ikusgai
Miquel Barcelo artista mallorkarrak azken urteotako lanik esanguratsuenak batu ditu Naturaren Keinua izeneko bilduman. Guztiak dira paper gaineko grabatuak baina ez dute, hargatik, Barcelórengan hain ohikoa den indarra eta kalitatea galdu. Artelanok Okendo kultur etxean izango dira ikusgai ekainaren 7ra arte. Bizitza bizia, obra anitza Nazioartean izugarrizko oihartzuna duen artista trebea da Barcelo; hala aitortzen du, besteak beste, 2003ko Artearen Asturiasko Printzipe sariak. Maisutasun berbera erakusten du, gainera, margolaritzan, eskulturan, zeramikan, grabatuan, marrazketan eta muralgintzan ere. Izan ere, bide luzea egin du 1957an, hemezortzi urte zituela, Bartzelonako Arte Ederren Eskolan izena eman zuenetik. Unibertsitatean hilabete bakar batzuk besterik ez zituen eman, ordea. Jakinminez beterik, gazterik hasi zuen bere bidaia Europan zehar eta laster, 1982 inguruan, aukeztuko zituen bere lehenengo erakusketak. Ia 30 urte pasa dira ordutik. ... 2008/04/11 - 00:31:05
Monpaseko pasabidea egiten hasteko lanak 2008an egongo dira martxan
Kontxako pasealekua txiki geratu zaienentzat bizpahiru urte barru pasealeku berria izango dute Saguesetik Monpaserako bidean. Uliako labarreko landare eta animaliei ahalik eta kalterik gutxien egiteko beharrezkoak diren aldaketak egin dizkiote Sagueseko pasabidearen hasierako proiektuari. Honela, okerrik ezean, Jose Fernandez Perez Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioko ordezkariak azaldu duenez, «2008an hasiko dira pasabidea eraikitzen». «Kostaldeaz gozatzeko baliabideak jartzea» da Fernandez Perezek esan duenez Ingurumen Ministerioaren betebeharra. Pasabide honek erronka honi eusten dio eta gainera, Espainiako Gobernuko eta Udaleko arduradunek adierazi dutenez, Uliako labarrei ez die apenas kalterik egingo. «Hasieran hesiak eta bestelako elementuak jartzeko asmoa genuen, proiektuak, ordea, aldaketak izan ditu eta Uliaren itxura bere horretan mantenduko dugu, pasabideak ia lebitatu egingo baitu». ... 2008/04/04 - 00:42:02
Euskadiko Bolo Txapelketa, Ategorrietan, ekainean
Euskadiko Bolo eta Toka Txapelketak hirian jokatuko dituzte aurten. Zehazki, Ategorrietan izango dira txapelketok ekainaren 7an. Ategorrieta elkartea ari da antolatzaile lanetan. Gipuzkoa eta Bizkaiako 15na bolo jaurtitzailek parte hartuko dute eta Arabako 16k ¬jarduneko txapelduna Arabakoa da eta horrekin Gipuzkoak eta Bizkaiak baino ordezkari bat gehiago izango da Arabak¬. Oraingoz, donostiar batek eskuratu du txartela Euskadiko Txapelketan aritzeko: Pedro Lazkano. Litekeena da Antonio Goenaga ere sailkatzea. Ategorrieta elkartea ari da txapelketa prestatzen. «Antza gure elkarteak ez du sekula txapelketa hau antolatu. Garrantzitsua da, gure a kirol elkartea baita», azaldu du Luis Roman elkarteko presidenteak. Txapelketa aurrera eramateko ate joka dabiltza elkarteko kideak babesle bila. «Txapelketa antolatzeak, gutxi gorabehera 7.300 euro kostatuko zaigu», esan du Luis Romanek. ... 2008/04/03 - 00:24:30
EAJk eta EAk ez dute Monpaseko pasabidearen erakusketa begi onez ikusten
Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ahotan ibili da azken hilabeteetan Sagues eta Monpas arteko pasabidearen proiektua, bihartik aurrera, herritarrentzat erakusgarri egongo da. Okendo plazan jarri dute Udalaren, eta Espainiako Gobernuaren babesa duen, proiektua zehatz mehatz azaltzen duen erakusketa. Ez da ez nolanahiko erakusketa izango, pasabidearen nondik norakoak azalduko dituen erakuslekuaren gastuak 172.488 eurokoak baitira. «Atapuerca edo bestelako gai askoren inguruan egin diren erakusketak ordaintzeko 75.000-90.000 euro artean gastatu dituzte eta honek ohiko erakusketen aurrekontua bikoizten du», kritikatu du Aitziber San Roman EAJko zinegotziak. Bai EAJ baita EArentzat ere erakusketa «garestiegia» da. Bi alderdiek, era berean, ez dute erakusketa honen benetako arrazoia ulertzen. Izan ere, «erakusketarekin parte hartzea bultzatu nahi dutela esaten dute baina Udalak eta Espainiako Gobernuak erabakita dute jada nolakoa izango den Sagues eta Monpas arteko pasabidea», kexatu da EAren bozeramailea Jaione Arratibel. Gainera, erakusketa honek herritarren iritzia jasotzeko asmoa badu ere, pasabidearen inguruan udal alderdien oraindik ez dutela ezer esateko aukerarik izan salatu dute. ... 2008/04/03 - 00:24:29
Christian Hasseren erakusketa Okendon
Munduan zehar erakusketak egin dituen Christian Hasse margolari alemaniarraren lanak ikusgai izango dira apirilaren 28a arte Okendo kultur etxean. 1931. urtean Dresden jaiotako artistaren teknika alemaniar espresionismoan sustraituta dago, baina bere ibilbidea poetizatutako espresionismoa bezala definitua izan da. Litografo bezala trebatu ondoren Hans Grunding, Rudolf Bergander eta Herbert Schmidt-Walter-ekin margolaritza eta grabatu teknika ikasi zituen. Ondoren, arte ederretako irakaslea izan zen bere jaioterrian. Hondarra eta pintura Hassek litografia teknika erabiliz, hondarra pintura akrilikoarekin nahasten du. Bere koadroek testura zimurra dute eta kolore aberastasun handikoak dira. Marrazkiak intzisio sakonez grabaturik daude, eta indar handiko efektu plastikoak lortzen ditu. ... 2008/04/03 - 00:24:23
San Inazio elizako fatxadak konpontzen
Groseko San Inazio elizako fatxadetako bi berrituko dituzte. Katalunia plazara ematen duen aldea eraberrituko dute hain zuzen ere. Denboraren poderioz hondatutako harriak konponduko dituzte, lurrera erori eta inor harrapatu ez dezaten. Aldamioak jarri berri dituzte eraikinaren inguruan, eta zenbait hilabete beharko dituzte lanak bukatzeko. Duela pare bat urte Biteri plazako eskoletako aldea zaharberritu zuten, harriak eskolaren inguruan erortzeko arriskua zegoelako . Jose Goikoa arkitektoak diseinatutakoa San Inazio elizak 100dik gora urte ditu. Jose Goikoa arkitektoak egin zuen elizaren proiektua eta Tomas Grosek eliza eraikitzeko beharrezkoa zen harria utzi zuen. Eliza Neogotiko estilokoa da eta 1897ko uztailean inauguratu zuten. Dorrea, berriz, 1928an bukatu zuten. ... 2008/03/13 - 10:15:29
