Igeldo, Irutxuloko hitza
hitzako albiste zerrenda igeldo
Eskola atarian koskadun zebrabideak jartzeko eskatu dute
Igeldoko guraso elkarteak haurren segurtasuna bermatzeko eskatu dio Udalari. Urtetan eskola plaza ondoan egon zen, baina 2007ko otsailetik, hau da, eskola berria inauguratu zutenetik, haurrek errepidea gurutzatu behar izaten dute eskola eta plazaren arteko joan-etorriak egiteko. Guraso elkarteak dioenez, garai batean ez bezala plazan autoak aparkatuta daude, eta hori dela-eta haurrek ez dute ondo ikusten autorik ote datorren errepidea gurutzatzeko orduan.Eskola tokiz aldatu zutenean, neurriak hartzeko eskatu zioten Udalari. «Koskadun zebrabideak jartzeko eskatu genuen, autoak barrena motelago igarotzeko. Udalak baina, ezetz erantzun zuen, zebrabide horiek autobusentzako kaltegarriak direla arrazoituta. Gu ez gaude horrekin ados hiriko toki askotan baitaude horrelakoak. La Perlaren aurrean daudenek ez al dute autobusen joan-etorria eragozten». Autobusa goranzko norabidean ez da kaskoan sartzen, baina beherantz, bai. ... 2008/05/10 - 00:09:05
Etzi izango da Lapa Mus Sariaren azken jardunaldia
Azken txanpan da Lapa Saria. Lehen bi jardunaldi jokatu dituzte eta etzi izango da azkena. Oraingoz, Patxiku-Gorka bikotea lehen postuan da 689 punturekin. Bikote horrek aukera handia du Urrezko Lapak etxeratzeko, izan ere, lehen bi jardunaldiak jokatu eta gero alde handia dute beste bikoteekiko. Dena dela, ezin dute lo hartu, azken urteetan behin baino gehiagotan izan baita ustekaberik azken egunean. Iban-Karlos bikotea bigarren postuan da 360 punturekin ¬bikote honek lortu zituen puntu gehien bigarren jardunaldian¬ eta Jabier-Jesus bikoteak 320 puntu pilatu ditu. 34 bikotek parte hartu zuten bigarren jardunaldian. Etzi Lapa Sarian jokatzeko ez da beharrezkoa aurreko bi jardunaldietan parte hartu izana. 21:45etik 22:15era eman ahal izango da izena Itsas Aurren ¬bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu¬ eta jarraian hasiko dira partidak. Bukaeran urrezko lapak banatuko dituzte. ... 2008/05/07 - 09:28:02
Patxikuk eta Gorkak aurrea hartu dute Lapa Mus Txapelketan
Patxiku eta Gorka aita semeek pilatu zituzten puntu gehien Lapa Mus Sariaren lehen jardunaldian: 360. Horrenbestez, haiek dira sailkapenaren buruan. Haien atzetik, Javier-Jesus (320), Juantxo-Gorka (269) eta Ander-Txube (264) sailkatu ziren. Etzi jokatuko dute bigarren jardunaldia, 22:15etik aurrera. Izena eman ahal izango da 21:45etik 22:15era, 20 euro ordainduta. Bigarren jardunaldian aritzeko ez da beharrezkoa lehenengoan aritu izana. 2008/04/29 - 23:26:02
Bihar hasiko da Itsas Aurren Lapa Mus Saria
Bihar hasiko da Igeldon XXXI. Lapa Saria. Ohi bezala, hiru jardunaldi izango dira: hilaren 25ean eta maiatzaren 2an eta 9an izango dira, Itsas Aurren. Hiru egunotan puntu gehien biltzen dituen bikoteak jasoko ditu urrezko lapak. Jardunaldi bakoitzean parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira. bikote bakoitzeko. 21:30etik 22:15era eman ahal izango da izena eta partidak 22:15ean hasiko dira. Sailkapen orokorreko onenek ez ezik, jardunaldi bakoitzean lehen lau bikoteek 160, 140, 120 eta 100 euroko diru sariak etxeratuko dituzte, hurrenez hurren. 2008/04/23 - 23:50:06
«Baikorrak izan behar dugu, legea alde dugulako»
Aste nahasia izan da Igeldon. Astelehenean Herri Kontseiluak agerraldia egin zuen Toki Entitate Txikiaren bidea «bukatutzat» eman eta Donostiatik banatzeko eskaerari berriz ere helduko ziola iragartzeko. Bi egun geroago, Aldundiak Igeldoren eskaera «erreskatatu» egingo zuela esan zuen, aztertzeko. Aldundiaren erabakiak Herri Kontseilua poztu egin du. Baikorrak dira, baina era berean zuhur jokatu nahi dute. Aldundiak segregazio eskaerari helduko diola iragarri zuen asteazkenean. Nola hartu duzue albistea ? Auzia desblokeatzeko asmo horrek poztu egiten gaitu, baina iragarpenak ez du besterik esan nahi. Prozesu bat ixteko dagoela, besterik ez. Astelehenean prentsaurrekoa eman zenuten Toki Entitate Txikiaren bidea agortutzat ematen zenutela iragartzeko eta bi egun geroago iritsi zen Aldundiaren iragarpena. Harritu al zaituzte horrek? ... 2008/04/19 - 00:33:06
Igeldoko sutea ez zuten etorkin adingabeek eragin
Iragan martxoan Igeldoko Orkolaga pasealekuko eraikin batean eragindako sutearen inguruko xehetasunak azaldu ditu Foru Aldundiak teknikariek buruturiko txosten batean. Eraikina adin txikiko etorkinentzako harrera-etxe bihurtzeko prestatzen ari zirenean izan zen sutea. Hasiera batean, egileak etorkinak beraiek izan zitezkeela esan zuten. Baina txostenean frogatutzat jotzen da sutea adin txikikoak iritsi baino 13 egun lehenago izan zela. Hortaz, sutea eragindakoa izan zela berretsi du Aldundiak baina haurrek ez zutela zerikusirik izan. Iturburua egongelan Sua egongelan sortu zela ondorioztatu dute eta bertatik hedatu zela gainerako solairuetara. Izan ere, hainbat sute-foku antzeman dituzte egongelarako sarrera inguruan eta guztietan topatu dituzte, gainera, errekuntza bizkortzeko likido baten arrastoak. ... 2008/04/18 - 00:17:02
Igeldo udalerri izateko eskaerari helduko dio berriz ere Aldundiak
Aldundiak Igeldo udalerri bihurtzeko eskaerari helduko dio berriro ere. Edurne Egańa presidentziarako diputatuak atzo jakitera eman zuenez, Igeldoko Itsas Aurre elkarteak 1995ean egindako eskaera «erreskatatu» egingo du Aldundiak eta aztertu ondoren, Diputatuen Kontseilura eramango du. Besteak beste, Igeldok ezaugarri bereziak dituela argudiatu zuen Herri Kontseiluak eskaera egitean eta baita beti baserritar herria izan dela. Urtebete lehenago egindako galdeketan igeldotarren %62k segregazioaren alde egin zuen. Odon Elorza alkateak Aldundiaren jarreraren berri ez zuela esan zuen atzo bertan, eta Udalaren eta Aldundiaren arteko harremana bide onetik doan honetan, Udalak Aldundiaren asmoen berri izan beharko lukeela gaineratu zuen . Horrekin batera, ez dela Igeldoren independentziaren aldekoa adierazi zuen. ... 2008/04/17 - 00:02:02
Literatur eta argazki lehiaketa, Igeldon
Igeldoko Musikarte guneak argazki eta literatur lehiaketa antolatu du. Bai argazkiek eta baita ipuinek ere Igeldori buruzkoak behar dute izan eta hilaren 30a baino lehen erman behar dira Itsas Aurre etxean. Argazkiei dagokienez, 2006tik hona ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkez ditzake, edozein formatutan eta lana aurkezterakoan tituluak besterik ez du agerian egon behar; egilearen izen-abizenak eta beste datuak gutunazal itxi batean eman behar dira.Argazki onenaren egileak 100 euroko txartela jasoko du argazki denda batean gastatzeko. Gutuna, bertsoa, olerkia... Literatur lehiaketan, generoa erabat librea da ¬gutuna, bertsoa, olerkia...¬, baina ezinbestekoa da euskaraz izatea. Saria 100 euroko txartela izango da, liburuak erosteko. Bi lehiaketoi buruzko informazio gehiago jasotzeko Musikartera deitu behar da (943 313030). ... 2008/04/15 - 23:45:09
«Toki Entitate Txikia baztertu eta segregazioaren bidea hartuko dugu berriz ere»
Igeldoko Herri Kontseiluak Toki Entitate Txiki bihurtzeko bidea baztertu eta Donostiatik banatzeko bideari ekingo dio berriz ere. «Udalak 1998an Toki Entitate Txiki bihurtzeko proposamena egin zigun eta bide alternatibo hori iruzurra da; ez dugu antzerki zakar horretan jarraitzeko asmorik. Igeldok egin duen eskaera ofizial bakarra 1995ean egin zuen;segregazioaren aldekoa izan zen eskaera hura eta berriz ere ekingo diogu», azaldu du Herri Kontseiluak. Igeldoren balizko autonomia maila ez da gai berria inondik ere. 1994tik igeldotarrek galdeketa egin zutenetik askotan izan da mahai gainean. Joan den astean, EAJk eta EAk Igeldo Toki Entitate Txikia izan dadin borrokatuko direla esan zuten. Igeldoko Herri Kontseiluko kideek hitz egin zuten atzo, Itsas Aurre etxean. «Oso etsituta gaude Udal Gobernuarekin. Urte eta erdi daramagu bilera baten zain eta ez digute eman nahi. Honenbestez, Toki Entitate Txikiaren bidea bukatutzat eman dugu eta segregaziori ekingo diogu berriro ere». ... 2008/04/14 - 23:30:07
Igeldon toki entitate txikia osatzeko borrokan jarraituko dute EAk eta EAJk
Igeldon toki entitate txikia sortzeko batzordea osatzeko proposamena jarri zuen EAk mahai gainean. Udal Gobernuaren eta PPren botoek, ordea, EAren proposamena atzera bota zuten ostiraleko udalbatzarrean. Igeldoko toki entitate txikia sortzearekin desadostasuna adierazteko Odon Elorza alkateak erabilitako hitzek, gainera, haserrea piztu dute EAren eta EAJren artean. EAren bozeramaile Jaione Arratibelek gogoratu duenez, «toki entitate txikia alderdi politiko batzuen mesedetarako sortutako txosnan bihurtuko zela esan zuen Elorzak udalbatzarrean». Igeldoko Herri Kontseiluko kideak, era berean, Udal Gobernuaren jarrerarekin harrituta daude, urtetan toki entitate txikia sortzeko aldeko jarrera egun batetik bestera alboratu dutelako. Udal Gobernuaren jarrera ez korra ikusita, EAJk eta EAk Igeldon toki entitate txikia sortzeko ideiarekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu dute. Izan ere, «toki entitate txikiak Udaleko Idazkaritzaren babesa du», azpimarratu du EAJren bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak. ... 2008/04/07 - 23:44:02
