Loiola, Irutxuloko hitza

hitzako albiste zerrenda loiola

Festak, estreinakoz

Ez dituzte inongo santurekin lotu. Ez dira sanjoanak, sanpedroak edo saninazioak izango. Asteburuan, hilaren 19an eta 20an, egingo dituzte lehen aldiz jaiak Loiolako Erriberan. Txupinazoa botako dute larunbat goizean eta igande arratsaldean bukatuko dira festak, haurrentzako magia ikuskizunarekin. Lehen eta azken jardueren artean, haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira. Adibidez, familientzako ginkana ikusgarria larunbat goizean ¬hainbat sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean¬ auzoko plazetan eta arratsaldean sardina jatea izango da Bartzelona hiribidea eta Nemesio Etxaniz kaleen arteko bidegurutzean. Igande eguerdian, europintxoa egingo dute, bestalde. Auzoko tabernek gutxienez pintxo bat eskainiko dute euro batean. Jai batzordeak dei egin die auzotar guztiei jaietan parte har dezaten. ...  2009/09/16 - 00:00:01

Udalak Txomin Eneako 31 bizilagunekin adostu du etxez aldatzeko hitzarmena

2010ean hasiko dira Txomin Enean auzune berria eraikitzen. 1.300 etxebizitza inguru egingo dituzten eremuan, ordea, zenbait etxebizitza daude eta horiek bota beharko dituzte. Etxeak eraisten hasi aurretik, beraz, bertan bizi diren bizilagunak lekuz aldatu behar dituzte. Horretarako, lehen hitzarmenak gauzatu ditu Udalak. Ehun inguru dira etxe berria beharko dutenak eta Udal Gobernuak 31 hitzarmen adostu ditu dagoeneko. Bizilagun hauei auzune berrian, hau da, euren bizilekua den etxetik 50 bat metrora, tamaina bereko etxebizitza eskaini diete. Zenbait kasutan, etxebizitzaz gain, etxe inguruan duten lursailik gabe geratuko direnez, dutena baino etxebizitza handiagoaz gozatzeko aukera eskaini diete. Bizilagun hauetatik batek, Morlansen izango du etxebizitza. Babestutako etxebizitza bat eskuratuko duenez, egungoak baino tamaina handiagoa izango du etxeak. ...  2009/09/04 - 01:12:06

Gaur botako dute suziria Txomineneako festetan

Udalak emandako epeak betetzen badira behintzat, datorren urtean makinak bete-betean egongo dira Txominenean. Alde batetik, Ubara doan zubitxoa bota eta berria egin behar dute eta, aldi berean, hainbat eraikin zahar eraitsi eta berriak eraikiko dituzte. Auzunearen itxura, beraz, dezente aldatuko da. Ez dago jakiterik, hortaz, zer itxura izango duen urtebete barru auzuneak. Bitartean, laugarren urtez jarraian antolatu dituzte festak Txominenean . Gaur botako dute suziria 19:00etan eta, jarraian, aurtengo berrikuntzetako bat izango da: zorbing-a. Borobil baten barruan aldapan behera joan ahal izango dira parte hartzera ausartzen direnak. Ondoren, herri afaria izango da Musik Girl taldearekin. Afalostean, zezensuzkoa, diskofesta eta kontzertuak izango dira. Bihar izango da festetako egun handia. Eguerditik aurrera hamaika jarduera egingo dituzte eta 20:00etan urtero-urtero egin eta arrakasta handia izaten duen aparraren festa egingo dute. Gaztenea gazte elkarteak sortu zituen Txomineneko festak 2006an. Sorreratik haurrei zuzendutako jarduerek toki handia hartu dute jai egitarauan. Hala ere, helduek ere festetan parte har dezaten saiatzen dira jai batzordekoak. «Lehen urtean kostatu egin zitzaigun jendea erakartzea, baina iaz jende asko hurbildu zen auzora», diote batzordekoek. ...  2009/09/03 - 23:10:03

Gora San Inazio!

Loiolako saninazioak asteazkenean hasi baziren ere, atzo izan zen egun handia. Zakua beteta iritsi zen patroia auzora. Ibaiertzeko pasealekuan aukeratu zuten dozena bat lagunek beren irudimena frogan jarri eta pintzela eskuetan zutela XI. pintura lehiaketan parte hartzeko. Inguru bera aukeratu zuten behatoki gisa ere batelen estropada ikusi nahi izan zutenek. Baten-batek koadrilen artean gaur izango den estropadetarako oharrak hartuko zituen agian. Iaz izandako arrakasta errepikatuko dela dirudi, izan ere, datorren urterako jada itxaron zerrenda baitago. Bien bitartean, Eliz kalean euskal produktuen azoka egin zuten. Bertan, lurretik ateratako jakiez gain, labean egindakoak ere erosteko eta dastatzeko aukera izan zen. Arropa artean ibiltzea nahiago izan zutenek ordea, Aralar mendia kalera jo behar izan zuten. ...  2009/07/31 - 23:31:02

Parrandan ez ezik, lanean ere

Krosa, 10:00etan; pintura lehiaketa, eguerdian; batelak eta folklore jaialdia, arratsaldean; kontzertuak gauean... Gaurko jaietako jarduera batzuk besterik ez dira. Horietan guztietan, Axier Zuazolazigorraga edo Mikel Cruz izango dira. Barru-barrutik bizitzen ari dira jaiak, brazeroak edo laguntzaileak direlako. Lasai antzean igaro dute aste hasiera, herenegun banderatxoekin auzoa apaindu zuten eta atzotik ezin gelditu dabiltza. «Berez brazeroek badauzkate beraiei dagozkien lan jakin batzuk: jaiei hasiera ematen dien txupinazoan lagundu, erraldoi eta buruhandiei lagundu, haurren tailerretan egongo den megafonia zaindu, kontzertuen hasierak kontrolatu, bertso saioko megafoniaz arduratu, paseo berrian jaietako azken traka jarri... baina ezustekoren bat gertatu edota edozein momentutan beraien beharra egongo balitz ere, lanerako prest egon beharra dute beti, eguneko 24 orduetan badaezpada ere. Brazeroek egin beharreko lanek ez dute zailtasun berezirik, eta gainera ongi ordaindutako lana da. Izan ere, San Inazioak irauten duten lau egunetan egindako lanengatik 300 euro irabaziko ditu brazero bakoitzak». Hori da duela bi urte jai batzordeak jarritako iragarkiaren edukina. Bada lan honetan dihardute bi adiskideok. ...  2009/07/31 - 00:28:02

Animaziozko zinema independentean murgildu da Arteleku Loiolako Arte Zentroak Kataluniako Animac jaialdiko lanak ekarri ditu; Larunbatean, haurrentzako lantegia eta proiekzioak izango dira Tabakaleran.

Sei urte dira Artelekuko animazio lantegia diziplina artistiko honen inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zela. Atzo arratsaldetik abian da berriz ere. Alde batetik, Mugimenduzko Irudien Laborategia prestatu dute. Bertan El viaje de Said lanarekin 2006an Goya Saria irabazi zuen Coke Riobook musika eta animazioaren inguruko mintegia egingo du eta Vera Neubauer eta Phil Mulloy artistek Fuel for animation izeneko animazioaren sorkuntza ikastaroa emango dute. Bestetik, Kataluniako Animac animazio erakustaldiaren lanak proiektatuko dira Artelekun. Gaur, 19:00etatik aurrera, Phil Mulloy britainiarraren lanak izango dira ikusgai. Bihar, Animac jaialdiko lanen hautaketa bat proiektatuko dute. Ostiralean, Artelekutik Tabakalerara mugituko dira tailer eta proiekzioak. Haurrentzako lantegia eta proiekzioak, Tabakaleran ...  2009/07/30 - 22:33:02

Animaziozko zinema independentean murgildu da Arteleku Loiolako Arte Zentroak Kataluniako Animac jaialdiko lanak ekarri ditu; Larunbatean, haurrentzako lantegia eta proiekzioak izango dira Tabakaleran.

Sei urte dira Artelekuko animazio lantegia diziplina artistiko honen inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zela. Atzo arratsaldetik abian da berriz ere. Alde batetik, Mugimenduzko Irudien Laborategia prestatu dute. Bertan El viaje de Said lanarekin 2006an Goya Saria irabazi zuen Coke Riobook musika eta animazioaren inguruko mintegia egingo du eta Vera Neubauer eta Phil Mulloy artistek Fuel for animation izeneko animazioaren sorkuntza ikastaroa emango dute. Bestetik, Kataluniako Animac animazio erakustaldiaren lanak proiektatuko dira Artelekun. Gaur, 19:00etatik aurrera, Phil Mulloy britainiarraren lanak izango dira ikusgai. Bihar, Animac jaialdiko lanen hautaketa bat proiektatuko dute. Ostiralean, Artelekutik Tabakalerara mugituko dira tailer eta proiekzioak. Haurrentzako lantegia eta proiekzioak, Tabakaleran ...  2009/07/30 - 20:36:03

Animaziozko zinema independentean murgildu da Arteleku Loiolako Arte Zentroak Kataluniako Animac jaialdiko lanak ekarri ditu; Larunbatean, haurrentzako lantegia eta proiekzioak izango dira Tabakaleran.

Sei urte dira Artelekuko animazio lantegia diziplina artistiko honen inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zela. Atzo arratsaldetik abian da berriz ere. Alde batetik, Mugimenduzko Irudien Laborategia prestatu dute. Bertan El viaje de Said lanarekin 2006an Goya Saria irabazi zuen Coke Riobook musika eta animazioaren inguruko mintegia egingo du eta Vera Neubauer eta Phil Mulloy artistek Fuel for animation izeneko animazioaren sorkuntza ikastaroa emango dute. Bestetik, Kataluniako Animac animazio erakustaldiaren lanak proiektatuko dira Artelekun. Gaur, 19:00etatik aurrera, Phil Mulloy britainiarraren lanak izango dira ikusgai. Bihar, Animac jaialdiko lanen hautaketa bat proiektatuko dute. Ostiralean, Artelekutik Tabakalerara mugituko dira tailer eta proiekzioak. Haurrentzako lantegia eta proiekzioak, Tabakaleran ...  2009/07/30 - 18:40:02

Ur-Kirolaken egoitza ondoko aparkalekua txukuntzea nahi du EAk

Loiolan, saihesbidearen azpian eta Ur- Kirolak kirol elkartearen egoitzaren ondoan dagoen aparkalekua «egoera tamalgarrian» dagoela salatu du EAk. Aparkaleku honek hiri kanpokaldeko aparkaleku baino, «famili nomaden bizileku» bihurtu dela kexatu da udal taldea. Hori gutxi balitz, garbitasunari dagokionez, egoera «lotsagarria» dela gaineratu dute, «usain txarra nagusi» delako. EAren ustez, aparkalekuaren egoera hobetzeko beharra nabarmena denez, autoak uzteko gunea «garbitzea» exijitu dute.  2009/07/30 - 18:40:02

Animaziozko zinema independentean murgildu da Arteleku Loiolako Arte Zentroak Kataluniako Animac jaialdiko lanak ekarri ditu; Larunbatean, haurrentzako lantegia eta proiekzioak izango dira Tabakaleran.

Sei urte dira Artelekuko animazio lantegia diziplina artistiko honen inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zela. Atzo arratsaldetik abian da berriz ere. Alde batetik, Mugimenduzko Irudien Laborategia prestatu dute. Bertan El viaje de Said lanarekin 2006an Goya Saria irabazi zuen Coke Riobook musika eta animazioaren inguruko mintegia egingo du eta Vera Neubauer eta Phil Mulloy artistek Fuel for animation izeneko animazioaren sorkuntza ikastaroa emango dute. Bestetik, Kataluniako Animac animazio erakustaldiaren lanak proiektatuko dira Artelekun. Gaur, 19:00etatik aurrera, Phil Mulloy britainiarraren lanak izango dira ikusgai. Bihar, Animac jaialdiko lanen hautaketa bat proiektatuko dute. Ostiralean, Artelekutik Tabakalerara mugituko dira tailer eta proiekzioak. Haurrentzako lantegia eta proiekzioak, Tabakaleran ...  2009/07/30 - 16:45:03

Nabigatu euskaraz