Edizio jarraia, Oarsoaldeko hitza

Oarsoaldeko hitzako azken ordua.

Ezker Batua: "Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak beharrezkoak dira"

Errenteria — Oreretako Ezker Batuak adierazi du " beharrezkoa " dela Beraun — Kaputxinoetako igerilekuak egitea eta Juan Carlos Merino Errenteria — Oreretako alkateari eskatu dio " lanekin lehenbailehen hastea " .  2010/11/04 - 17:41:04

Errebotean, Txost ez da finalaurrekoetan egongo

Enrike Abril Errebote Txapelketako azkeneko partida galdu egin dute Txost taldeko kideek eta ez dira finalaurrekoetara pasatu. Pasa den asteburuan jokatutako partidan 7 — 13 galdu zuten herriko pilotariek Kapito Harri taldearen kontra. Palan, Hirugarren Mailan bi partida jokatu zituzten Txosteko kideek: Urnieta — Txost (40 — 23); eta Olalde — Txost (40 — 0, Txosteko kideek ezin izan zuten partida jokatu). Bigarren Mailan, berriz, honakoak izan ziren emaitzak: Txost 2 — Ikasberri 32 — 40; eta Txost 1 — Endaiarrak 40 — 27. Ligaxkako azken jardunaldia izan zen pasa den asteburukoa. Bigarren Mailan Txost 1 bikotea bere taldeko lehenengoa izan da. Ondorioz finalerdiak jokatuko ditu Real Sociedad 2ren aurka. Partida hori irabaziz gero, automatikoki pasa den urtean galdutako mailara bueltatuko litzateke, hau da, Lehenengo Mailara. Igandean, bestalde, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Pala Motzeko finalak, 09:30ean hasita.  2010/11/04 - 17:41:04

Jaizkibel-Ulia babes eremuaren parte-hartze prozesua hilaren 10ean bukatuko da

Jaizkibel — Ulia Bereziki Zaindu Beharreko Eremuari buruzko parte — hartze prozesua egiten hasi ziren pasa den martxoan. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak antolatu du prozesu hori eta bilera egin zuten orduan. Herritarrek euren ekarpenak egin zituzten eta horiek aurkeztuko dituzte datorren asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Gezala Auditoriumean. Dokumentuan sartu ez dituztenak ere azalduko dituzte eta ez sartzearen arrazoia zein izan argituko dute. Lezoko Udalak 140 hektarea dira inguru horretan eta egin ziren bileretan parte hartu zuen. Ekarpenak ere egin zituen: bertako landaretza berreskuratzea eta abelzaintzaren oreka mantentzea. Natura 2000 Sarearen barruan Jaizkibel eta Ulia mendien ingurunea Europako Batasuneko Natura 2000 Sarean sartuta daude. Horregatik, eremu horiek kudeatzeko planak landu eta onartu behar dira. Horiek egiteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailarena da. Helburua Jaizkibel — Ulia eremu babestu izendatzeko balioak ziurtatzea eta iraunaraztea izango da, horretarako neurriak hartuz.  2010/11/04 - 17:41:04

Udaleko kontuak ikuskatzeko eskatuko du PSE-EEk

2008ko eta 2009ko kontuak ikuskatzeko eskatuko dio Batzar Nagusietako PSE — EEk Herri Kontuen Euskal Epaitegiari (HKEE). Era berean, Ogasuneko eta Finantzetako diputatuak abenduaren 1ean erantzun beharko duen galdera erregistratu dute. Azken egunotan hautsak harrotu dituen udal — fondoen kontu — hartzailearen txostena ezagutzen ote duen galdetuko dio PSE — EEk Aldundiko Ogasunaren buruari. Era berean, Aldundiak gai honen aurrean aurreikusitako neurriak zein diren ezagutu nahi dute. Gaur bertan Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoari erreferentzia egiten dioten albisteak argitaratu dituzte hainbat hedabideek, eta haietan Aldundiko iturriek Udalaren jardunean «irregulartasun iraunkorrak» sumatu dituztela aipatzen dute.  2010/11/04 - 17:41:04

Arrateren kontra, partida garrantzitsua du Ereintzak

Ereintza eskubaloi taldeak Arrateren kontra jokatuko du larunbatean, Galtzarabordako kiroldegian, 19:30ean. Partida garrantzitsua izango dela nabarmendu dute, Ohorezko Mailara igotzeko postuetan sartzeko aukera emango bailioke taldeari.  2010/11/04 - 17:41:04

Harategietan euskara erabiltzeko kanpaina hasi dute

Eskualdeko lau udalek harategietan euskara erabiltzeko kanpaina jarri dute martxan. Kanpainak bi ekimen bilduko ditu, batetik, harategietan produktuen gaineko informazioa euskaraz jartzeko kartelak, eta bestetik, errezeta lehiaketa. Hala, Errenteria — Oreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo harakinek aukera izango dute produktuen euskarazko kartelak jartzeko eta errezeta lehiaketa iragartzeko euren establezimenduetan, dohainik.  2010/11/04 - 17:41:04

Hoyostarrak Donostia Hiria XII. Rallysprintean ariko dira etzi

Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek Euskadiko Atzeko Koparako puntuagarria izango den Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartuko dute etzi.  2010/11/04 - 17:41:04

Udazkeneko kanpaina abian jarri du Laurak Bat elkarteak

Laurak Bat Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak bi kanpaina abiatu ditu: udazkeneko kanpaina eta puntu kanpaina. Udazkenekoan, elkarteko txartelarekin ordainketa egiterakoan erosketa baleak aterako dira. Baleak bost, hamar eta hogei eurokoak izan daitezke. Bale horiek aldatzeko azken eguna 2011ko urtarrilaren 5a da. Kanpaina abenduaren 15ean bukatuko da. Puntu kanpainaren bidez, erosleak puntuak lortzen joango dira elkartearen txartela pasatzerakoan. Horrela, 100 punturo bost euroko txeke bat lortuko dute bazkideek Laurak Bateko establezimenduetan erabiltzeko. Txekeak eskuratuta, hiru hilabeteko epea izango du erosleak trukatzeko.  2010/11/04 - 17:41:04

Herriko Zintzilik irrati librearen denboraldi berria martxan da dagoeneko

Beste urte batez martxan da Oreretako Zintzilik irrati librea. Aurtengoa 26. urtea du herriko irratiak eta urtero legez, berritasun ugari prestatu dituzte irratiaren arduradunek aurtengo denboraldiari begira.  2010/11/04 - 17:41:04

Kirol terminologia hizpide, mahai ingurua Oiartzunen

Ttur — ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak kirol terminologiari buruzko mahai ingurua antolatu dute datorren astearterako (hilaren 9rako). 19:00etan izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan, eta Juanan Legorburu eta Joxe Mari Apaolaza izango dira hizlariak. Legorburu, Euskal Telebistako kirol kazetaria da. Apaolaza, berriz, Euskadi Irratiko kirol esataria. Euskara Elkartera egitasmoaren baitako ekimena da asteartekoa. Bereziki kirol elkarteei bideratutako mahai ingurua den arren, gaiaren interesaz jabetuta, herritarrei ere gonbitea luzatu diete Ttur — tturrek eta Udalak.  2010/11/04 - 17:41:04

Nabigatu euskaraz