Errenteria-orereta, Oarsoaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda errenteria-orereta
2010 urteko kuoten ordainketa, La Magdalenan
2010/03/11 - 00:12:01
'(SOK)2' lana estreinatuko du Kukaik Bilboko Campos Eliseos antzokian
Soka lanaren ostean, (SOK)2-rekin etorriko da Kukai Dantza Taldea. Ez da lan horren bigarren zatia izango, ezta areto bertsioa ere. Jon Maya zuzendariaren eta koreografoaren arabera, «Soka proiektuaren baitako bigarren emaitza da». Toki berezia aukeratu dute lan berria aurkezteko: Bilboko Campos Eliseos antzokia. Ikuskizun horrekin antzokia inauguratuko du Kukaik, bihar, 21:00etan. Hain zuzen, Soka proiektua lehengo urtean jarri zen abian Kukai Dantza Konpainiaren eta Ipar Euskal Herriko EliralE-ren artean. Mayaren esanetan, Pantxika Telleria (EliralE-ko zuzendaria) hasi zen kolaboratzen Kukairekin, eta lan horren lehen emaitza izan zen Soka lana. (SOK)2-n ez bezala, aurrekoa, kale ikuskizuna zen, eta bost dantzarik eta bi perkusio jotzaileek hartu zuten parte. ... 2010/03/11 - 00:12:01
Beraun Bera Elkartearen urteko ohiko batzarra
2010/03/11 - 00:12:01
Erdiko Erreka Auzo Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatuko du
Fanderiako Erdiko Erreka Auzo Elkarteak Bazkideen Egunaren hirugarren ekitaldia ospatuko du asteburuan, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute haurrenzat, gazteentzat zein helduentzat. Larunbata goizean emango diote hasiera egitarauari. 10:00etatik aurrera puzgarriak jarriko dituzte Errotaren plazan, umeentzat. Eguerdian, berriz, toka eta bote txapelketak egingo dituzte Errotaren plazan bertan. Antolatzaileek adierazi dutenez, «profesionalek izan ezik, edonork parte hartu ahal izango du» txapelketa horietan. Baldintza bakarra, euro bat ordaintzea da. Arratsaldeko lauretarako mus eta tute txapelketak antolatu dituzte. Horietan parte hartzeko bikoteko 12 euro oradaindu beharko dituzte. Txapelketa ezberdinetan parte hartzeko Errota eta Izan Gabe tabernetan eta Ur Gain jatetxean izena eman beharko dute interesatuek. ... 2010/03/11 - 00:12:01
Zine Txiroan Txileko ikasleen mugimendua aztertuko dute
Zine Txiroa egitasmoaren datorren emanaldia bihar izango da (osteguna), 19:30etik aurrera. Txileko ikasleen mugimenduaren gainean ariko dira, La rebelion pingüina. Los estudiantes chilenos contra el sistema bideoaren emanaldiarekin. Carlos Pronzato zinemagile argentinarrarena da filma, 2007koa. Hain zuzen, urtebete lehenago, Txilen izandako ikasle mugimendua izango dute hizpide Mikelazulon. Unibertsitateetan milioi bat ikasle baino gehiago mugitu ziren nazio osoan. Eskolak hartu zituzten eta euren aldarrikapen nagusiak hezkuntza hobetzea eta herrialde mailan egiturazko aldaketak egitea izan ziren. Ikasle horiei pinguino deitu zieten. ... 2010/03/10 - 00:26:03
Verdini dantza taldeak entsegu publikoa egingo du
Dantzazaleek aukera bikaina izango dute dantza talde batek nola lan egiten duen ikusteko. Hain zuzen, Verdini dantza taldeak entsegu publikoa egingo du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Musikalen egoitzako dantza gelan. Kukai Dantza Konpainiaren ekimena izan da, eta Errenteriako Udalarekin eta Errenteria Musikalekin sinatuta duten akordioaren baitan dago. Verdini dantza taldeak Down sindromea duten dantzariekin lan egiten du, eta 2009. urtean Donostiako Udalaren Merituaren Domina jaso zuen. Klakea Sharon Lavik, Tapeplas konpainiako zuzendariak eta koreografoak, bestalde, klake ikastaroa emango du. Etzidamu 12:00etatik 13:30era, eta 16:30etik 18:00etara izango da hasiberrientzat, eta maila aurreratukoentzako 13:30etik 15:00etara. Igandean, berriz, 10:30etik 12:00etara izango da hasiberrientzat, eta 12:00etatik 13:30era maila aurreratukoentzat. Eskolak Errenteria Musikaleko dantza eskolan emango dituzte. ... 2010/03/10 - 00:26:03
Iztietako auzo elkarteko kideek salatu dute bi lokal irekiko dituztela auzoan
Iztieta-Ondartxoko hainbat bizilagun berriro ere haserre daude. Gurekin Auzo Elkartetik salatu dutenez, auzoan bi lokal berri irekitzear daude. «Bai Ertzaintzak eta baita Udaltzaingoak ere ezagutzen dute horiek daukaten izaera, eta nolako negozio motak estaltzen dituzten», adierazi dute. Gurekinen arabera, egun auzoaren egoera «okertu» egin da: «Bizilagunak aztoratuta eta haserretuta daude elementu horien gehiegizko presentziarengatik. Agintariek ez dituzte neurriak hartzen, eta gatazka edozein momentutan lehertu daiteke, arazoak berriro ere errepikatzen ari direlako». ... 2010/03/10 - 00:26:03
Betaurrekoak eta botikak biltzen ari dira Boliviara eta Kongora bidaltzeko
Illimani Gobernuz Kanpoko Erakundeak(GKE) betaurrekoak eta botikak biltzeko kanpaina abiatu du. Bildutako guztia, Kongora eta Boliviara bideratuko du. Atzo egindako agerraldian, Megas Gipuzkoako motorzaleen elkarteko kideak izan zituzten lagun Illimanikoek; izan ere, hauen laguntza izango dute jasotako betaurreko eta botika guztiak Nafarroako Arrada herriraino eramateko. Illimaniko arduradun Manoli Alonsok bilketa egiteko ideia abenduan sortu zitzaiela aipatu zuen atzo, «Nafarroako Arrada herrian Tertziaria eta Kaputxino mojen parrokia dago eta beraiek misioak dituzte Kongon eta Bolivian». Orain artean, behin baino gehiagotan eraman dizkiete botikak, mojek misioetara bideratzeko: «Misio horietan izan ginen azken aldian betaurrekoak, eguzkitakoak zein graduatuak lortzea ongi legokeela esan ziguten, bertara eramateko». ... 2010/03/10 - 00:26:03
Garaipena eskuratu dute Touringek eta Beti Onak asteburuan
2010/03/10 - 00:26:03
Garaipena eskuratu dute Touringek eta Beti Onak asteburuan
Asteburuan jokatutako bi partidak irabazi dituzte herriko bi futbol taldeek. Touringek 3-0 garaitu zuen Usurbil taldea Fanderian, eta Amara Berrikoen aurrean lortu zuten Beti Onakoek garaipena, 1-3. Lortutako emaitzak sailkapenean gora egiteko baliatu dituzte herriko bi futbol taldeek. Ostadar da Erregional Preferente Mailako liderra, 43 punturekin eta Roteta da bigarrena, 42 punturekin. Beti Ona, asteburuko garaipenaren ostean, hirugarren jarri da, 39 punturekin (liderretik 4 puntura). Touringen kasuan, sailkapenean hamairugarren daude asteburuko garaipenaren ostean, 22 punturekin. Jaitsiera postuetatik geroz eta urrutiago daude gorritxoak, azken partidatan emaitza oso txukunak lortu dituztelako. ... 2010/03/10 - 00:26:03
