Pasaia, Oarsoaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda pasaia
Udaleko kontuak ikuskatzeko eskatu du PSE-EEk
2008ko eta 2009ko aurrekontuak ikuskatzeko eskatuko dio Batzar Nagusietako PSE-EEk Herri Kontuen Euskal Epaitegiari (HKEE). Era berean, Ogasuneko eta Finantzetako diputatuak abenduaren lehenean erantzun beharko duen galdera erregistratu dute. Azken egunotan hautsak harrotu dituen udal funtsen kontu-hartzailearen txostena ezagutzen ote duen galdetuko dio PSE-EEk Aldundiko Ogasunaren buruari. Era berean, Aldundiak gai horren aurrean aurreikusitako neurriak ezagutu nahi dituzte. Atzo, Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoari erreferentzia egiten zioten albisteak argitaratu zituzten hainbat hedabidek, eta horietan Aldundiko iturriek Udalaren jardunean «irregulartasun iraunkorrak» sumatu dituztela aipatzen zuten. ... 2010/11/05 - 00:22:01
1950. urtean jaiotakoen bazkaria
2010/11/04 - 01:08:03
Animalien eskubideen aldeko jaia Mogambon
Sei talde bildu dituzte, bihar, Trintxerpeko Azkuene kaleko Mogambo aretoan animalien eskubideen aldeko kontzertua emateko. Action Beat britaniarrekin, Toundra madrildarrekin, eta Zaragozako Interlude taldearekin batera, bertako Trigger Travis, Los Brebes eta Layo Raser taldeek joko dute. Hainbat elkartek babestua 20:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak 8 euro balio du. Sarreren dirua taldeei ordaintzeko baliatuko dute, eta tabernan ateratzen dutena Askekintza Animalista Elkartearentzako izango da. Xpression, Buenawista Prolleckziom's, Harrobia Lantzen eta Make My Day elkarteek lagundutako kontzertua da biharko antolatutakoa. ... 2010/11/04 - 00:38:02
«Autokritika» egiteko eskatu dio EBk Maider Ziganda alkateari
EBren zinegotzi Xabier Pombok Udalaren egoera ekonomikoaren gaian «autokritika» egin dezan eskatu dio Maider Ziganda alkateari. Gobernu Taldeak salatu bezala, Pombok dio EAJren, H1en, PSE-EEren eta PPren politika fiskala kaltegarria izan dela Udalarentzako. Edonola ere, horrek ez lukeela kudeaketan egindako akatsak ezkutzateko aitzakia izan behar esan du EBko zinegotziak. Errealitateari bizkarra ez emateko eta Udalak bizi duen «egoera ekonomiko kezkagarriari» aurre egiteko «erabakiak eta neurriak lehenbailehen» har ditzala eskatu dio Pombok alkateari. ... 2010/11/04 - 00:38:02
Bederatzi pertsona atera dituzte euren etxeetatik sute baten ondorioz
Sua piztu zen herenegun, 19:30ak inguruan Antxoko Eskalantegi kaleko 43. zenbakiko etxe batean, sukalde bateko ke erauzgailuak su hartuta. Euren etxeetan zeuden bederatzi pertsona kalera atera behar izan zituzten, suteak eragindako kearengatik. 00:45ean, baina, bigarrenez piztu zen sua. Suteen ondorioz familia bat hotel batera eraman zuten, eta etxetik atera behar izan zituzten gainontzeko bizilagunek senideen etxeetan eman zuten gaua. Suak, edonola ere, ez zuen kalte nabarmenik eragin etxearen egituran, horregatik bizilagunak atzo bertan ziren etxera itzultzekoak. 2010/11/04 - 00:38:02
Illumbe Akordeoi Orkestrak emango dio hasiera Musika Abesbatza Asteari
Gaur abiatuko da Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXV. Musika Abesbatza Astea, Illumbe Akordeoi Orkestraren kontzertuarekin. Gaur hasi eta igandean bukatu behar ziren Astearen baitan antolatutako kontzertuak, baina antolakuntza eta programazio arrazoiengatik, hainbat aldaketa egin behar izan ditu Ondartxok egitarauan. Hala, gaurko akordeoi kontzertua, Pedro Deunaren elizan izan ordez, Proisan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 20:00etan hasiko da kontzertua. Ordu eta toki berean izango da etziko kontzertua. Josu Elberdin musikagile pasaitarraren Zubiak lana estreinatuko dute etzi Proisan, Pasaia Abesbatza Taldeko hiru koruek abestuta. ... 2010/11/04 - 00:38:02
San Juango arraunlariak omenduko dituzte egindako sasoiarengatik
San Juango arraunlariei omenaldia egingo diete etzi, egin duten denboraldiarengatik. Hainbat ekimen antolatu dituzte hilaren 6rako. Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikin nagusian, esaterako, afaria egingo dute 21:00etatik aurrera. Helduentzako zein haurrentzako menuak prestatuko dituzte. Txartelak Donibane autozerbitzuan eta Ganbara eta Sanjuandarra tabernetan eros daitezke. Lehenago beste hainbat jarduera izango dira. Hala nola, haurrentzako jolasak 19:30etik aurrera. 20:00etan bideo eta argazki emanaldia izango da, eta 21:00etan, afaria. Afaldu ondoren, berriz, dantzaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek gaueko hamaiketatik aurrera. ... 2010/11/04 - 00:38:02
Joxe Manuel Odriozolaren hitzaldia Altzan
2010/11/04 - 00:38:02
Donibaneko erretiratuak Bizkaira joango dira
2010/11/03 - 00:00:05
Itsasertza ezagutzeko beste bi irteera antolatu ditu Itsas Gelak
Asteburu honetan, hilak 6 eta 7, Itsas Gela elkarteak kostaldea ezagutzeko helburuarekin bi irteera antolatu ditu. Lehena larunbatean izango da . Ulia erdialdeko itsasertzean dagoen Murgita kalara joango dira parte-hartzaileak, eta bertako ingurua aztertuko dute: kutsadura, uraren azidotasuna, tenperatura... Herrerako Herri Ametsa ikastetxean (Bidebidetan dute egoitza, Guardaplata bidean) jarri dute hitzordua, 09:00etan. Igandean Azabaratzara Bigarren irteera igandean izango da. Jaizkibel mendebaldeko itsasertza izango da laginketa eremua, Azabaratza, hain zuzen. Irteera horretara joan nahi dutenek tiro gunean dagoen aparkalekura hurbildu behar dute, 09:30ean. ... 2010/11/03 - 00:00:05
