Abaltzisketa, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda abaltzisketa
Esteban Nieto omendu dute gertukoek
2010/09/27 - 23:00:01
Ondo ari da Patxi Caminos
2010/09/12 - 00:01:02
Caminosek erronka bertan behera utzi du
Atzo, 17:00ak puntuan zirenean irten zen Patxi Caminos Larraitzeko langatik. Une horretan Txindokiren tontorra ez zen ikusten, behe lainoa nagusi baitzen. Bidea bustia eta erabat lokaztua zegoen eta honen eraginez ezbeharra gertatu zen. Patxi Caminosek lehen igoera 50 minuturen inguruan egin zuen eta beheraka zetorrela, irrist egin eta kolpea hartu zuen bizkarraldean. Txindokiko marka Iker Karrera amezketarrak dauka, 11 aldiz igo baitu mendia 24 ordutan. Caminosen helburua marka hori haustea zen. 2010/07/17 - 23:25:01
Kantuzaletasuna ageri
Ikasturte hasieran kanturako zaletasuna zutenak elkartu ziren Abaltzisketan, ikasten hasi irakasle batekin eta Sanjoanetan kontzertu bat eskaini zuten herriaren aurrean. «Zeinek esango luke hasieran?», dio kide batek. Meritu handia dutela onartu behar da, hain herri txikian horrelako abestalde bat osatu dutelako. Badirudi betidanik euskaldunok kanturako dugun gogo hori bideratzen ari dela. Eskualdean ditugun abesbatzen gain, gehienak herri handienetan, kantuarekin gozatzen duten taldeak ere ari dira sortzen. Azkenaldian horren adibideak ikus ahal izan dituzue HITZAn: Alkiza eta Ibarra. Abaltzisketako kasua azaltzera gatozkizue oraingoan. ... 2010/07/14 - 23:56:02
Zaldi Lasterketako zozketako sariduna
2010/07/03 - 00:14:08
Zaldi Lasterketako txartel saritua 1.393a izan da
2010/06/30 - 23:53:01
Txalburu eskolaren aldeko zozketaren sariduna
2010/06/29 - 23:30:03
Abaltzisketan ere gaur esango diete agur
2010/06/26 - 23:18:01
Abaltzisketan eta Belauntzan ere San Joan giroan
2010/06/24 - 23:02:01
XI. Zaldi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago
Abaltzisketako jaietan azken urteetan egiten den zaldi lasterketa, XI. aldiz egingo da igandean, hilaren 27an. Zaldi eta zaldunek, Amezketan emango diote hasiera lasterketari. Aurrez aurre, Abaltzisketa lotzen duen bide aldapatsua izango dute. 2,5 kilometroko maldan neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldeko seitan hasiko da lasterketa eta 4-5 minutu iraungo ditu. Lasterketan izena emateko epea ekainaren 25ean amaitzen da. Interesatuek 665709707 edo 605756743 telefono zenbakietara deitu behar dute. 50 euro ordaindu behar dira fidantza gisa. Egunean bertan itzuliko zaie dirua zaldunei. ... 2010/06/22 - 23:29:19
